Uraren arloko zehapenak
Deskribapena
Zehapen espedientea beti ofizioz irekiko da, erakunde eskudunaren erabakiaren bitartez haren iniziatibaz, goiko batek eskatuta, beste erakunde baten eskaera arrazoituaren bitartez edo salaketaren bitartez.
Uraren esparruko araudian zehaztutakoak betetzen ez badira zehapen espedientea ireki daiteke jabari publiko hidrauliko zein kostaldeko eta bere eraginpeko eremuetako legedietan ezarritakorari jarraiki.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko eta juridikoak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia
Konfederazio Hidrografikoak
Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia
Konfederazio Hidrografikoak
Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ORDUTEGIA
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.
Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
URAREN EUSKAL AGENTZIA
El Boulevard eraikina
Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz
URAREN EUSKAL AGENTZIA
Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua
48011 Bilbao
URAREN EUSKAL AGENTZIA
Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Erkidegoarteko zehapenak: 1107001
- Erkidego Barneko Zehapenak : 1107002
- Zehapenak kostaldean : 1107003
Erkidegoarteko zehapenak
Honako hauek izango dira hauste administratiboak:
- Jabetza hidraulikoaren eta obra hidraulikoetan kalteak eragiten dituzten ekintzak.
- Ibilgu edota lurpeko uren iturritik uraren desbideratzea beharrezkoak diren emakida edo baimenik gabe.
- Lege honetan aipatzen diren emakida eta baimenetan ezarritako baldintzak ez betetzea, bere iraungitzeari, baliogabetzeari edo eteteari dagozkionak aintzat hartuta.
- Ibilgu publiko edo legez bere helburu edo erabileretan edozein muga duen eremuan administrazio-baimen gabe egindako lan, ekintza, ereite edo landaketa
- Ibilguetatik baimenik gabeinbaditu, okupatu edo bertatik aridoak erauztea.
- Baimenik gabe egindako isurketak uraren kalitatea edo ibilguaren hustutze ahalmena kaltetu dezaketenak
- Lege honetan ezarritako debekuak ez betetzea edo bertan ezarritako betebeharrekoa ez egitea.
- Putzuak irekitzea eta bertan lurpeko urak hartzeko gailuak jartzea aurretik arro erakundearen emakida edo baimenik izan gabe
- Edozein ekintza aurrera eramateko eskatzen den erantzukizun aitorpena ez aurkeztea, bertan ezarritakoak ez betetzea edo ekintza hori egiteko Administrazioaren baldintzak ez betetzea, Zerbitzu-jardueratan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzko 25/2009 legearen 33 artikularen hirugarren zenbakiaren bitartez sartutako 116.artikularen 3. Tartearen i) letra. (B.O.E. abenduaren 23a) Indarrean 2009ko abenduaren 27a
- Erantzukizun adierazpenarekin batera edo erantsitako datu, adierazpen edo dokumentuetan zehaztasun, faltsutasun edo hutsegitea. Zerbitzu-jardueratan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzko 25/2009 legearen 33 artikularen laugarren zenbakiaren bitartez sartutako 116.artikularen Tartearen j) letra. (B.O.E. abenduaren 23a) Indarrean 2009ko abenduaren 27a
Hauste horiek arin, ez hain larri, larri edo oso larri bezala sailkatuko dira honako hauek aintzat hartuta: jabari publikoaren orden eta aprobetxamendua, pertsona eta ondareei dagokienez
izan duen garrantziaren arabera edo arduradunaren egoera, maltzurkeria maila, parte-hartzea edo izandako onura, eta, oro har, baliabidean eragindako narriadura.
Informazio gehiago Erkidego arteko arroetako zehapen erregimena
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena xedatu duen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Oviedo edo Zaragozako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokionean, bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Erkidego barneko zehapenak
Arau-hauste arinak:
- Zer edo zer eginez edo egin gabe utziz, lur azaleko, lur azpiko, tarteko edo itsasertzeko urei edo jabari publiko hidraulikoko gainerako ondasunei kalte egitea, kalte hori 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.
- Urari buruzko legerian zehaztuta dauden administrazio-emakida eta -baimenetan ezarritako baldintzak bete gabe uztea.
- Emakida edo baimena behar izanagatik ere, halakorik gabe egitea uren deribazioa eta halakorik gabe azaleratzea lur azpiko ura, edo ur horiek hartzeari ekin zaiola susmarazten duten lanak egitea edo ur horiek hartzen jarraitzen dela susmarazten duen edozein bitarteko mantentzea.
- Obretarako, lanetarako, zerbait ereiteko edo landaketetarako derrigorrezko administrazio baimenik gabe aritzea ibilgu publikoetan edo helburu nahiz erabilerarako legezko mugaren bat duten guneetan, baldin eta jarduera horrek jabari publikoari kalterik egiten ez badio edo, egiten badio, kaltea 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.
- Baimenik gabeko isurketak egitea, baldin eta uraren kalitatea aldarazteko modukoak badira edo egin diren lekuko ingurumen-baldintzak edo baldintza hidraulikoak aldarazteko modukoak badira, eta jabari publikoari egindako kalteak 15.000 euro baino gehiagokoak ez badira.
- Ibilguak edo ur-azpiak inbaditzea edo okupatzea edo haietatik hondarra eta legarra ateratzea, dagokion baimenik gabe, baldin eta jabari publikoari kalterik egiten ez bazaio edo, egiten bazaio, kaltea 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.
- Obra hidraulikoak edo landaketak hondatzea, eta haiek eraikitzeko, kontserbatzeko, garbitzeko edo inausteko pilaturik dauden materialak lapurtzea edo material horiei kalte egitea, kalteen edo lapurtutakoaren balioa 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.
- Zorpean edo zaintzapean dauden ur-azpietan, ibilguetan, ur-bazter edo -ertzetan administrazio-baimenik gabe zuhaitzak moztea, edo adarrak, sustraiak, zuhaixkak edo ertzetako landareak edo uretako landareak moztea, irabaziak 15.000 euro baino gehiagokoak ez badira.
- Legezko baimenik gabe nabigatzea.
- Pertsonek, abereek edo ibilgailuek baimendu gabeko lekuetatik gurutzatzea ubideak edo ibilguak.
- Agentziako langileei ez obeditzea, beren lana bete beharrez zenbait agindu eman edo zenbait errekerimendu egiten dutenean.
- Laguntzeko betebeharrak ez betetzea.
- Lege honetan edo aplikatu beharreko araudian zehazturik dagoen edozein debeku urratzea, baita horietan ezarritako betebeharrak bete gabe uztea ere, baldin eta ez badira arau-hauste larriak edo oso larriak.
- Kontagailu homologatua instalatzeko betebeharra ez betetzea.
- Kontsumoak zuzenean neurtu beharra ez betetzea.
- Uren arloko legedian jasotzen diren zergak ez ordaintzea.
- Putzuak irekitzea eta haietan lur azpiko ura ateratzeko tresnak jartzea, ura ateratzeko beharrezkoa den emakida edo baimenik izan gabe.
Arau-hauste larriak eta oso larriak.
- Jabari publikoari egindako kalteak 15.000 euro eta 150.000 euro baino gehiagokoak badira, aurreko artikuluetan adierazitako arau-hausteak larriak edo oso larriak izango dira, hurrenez hurren, eta berdin dio zer edo zer egiteagatik edo egin gabe uzteagatik den. Era berean, aurreko artikuluko o) idatz zatian jasotzen den arau haustea larri edo oso larritzat joko da zor den zenbatekoa 15.000 eta 150.000 euro baino handiagoa bada, hurrenez hurren.
- Era berean, zer edo zer egiteak edo egin gabe uzteak lege hau ez betetzea edo urari buruzko gainerako legeak ez betetzea badakar, arau-hauste hori larri edo oso larritzat jo ahalko da, kasua nolakoa den, lege honetako 57. artikuluan zehazturik dauden irizpideen arabera. Halakoetan, bi gauza izan beharko dira kontuan beti: dena delako arroko edo inguruko ingurumen-ezaugarri eta ezaugarri hidrologiko bereziak, alde batetik, eta arau-haustea gertatu den ibai- edo itsasertz-zatian, akuiferoan edo udalerrian jabari publiko hidraulikoa aprobetxatzeko zein erregimen daukaten, bestetik.
- Ur-horniketako erakundeek ordainagirian ez badute uraren kanona jasotzen, eta jaso gabe utzitako zerga-kuotaren zenbatekoa 150.000 euro baino gehiagokoa bada, oso arau-hauste larriaizango da, eta gainerakoetan, berriz, arau-hauste larria. Horretaz gainera, aipatutako agirian jaso gabe utzi duten uraren kanonaren zenbatekoa Uraren Euskal Agentziari ordaindu beharko diote.
Definituriko arau-haustearen larritasun-maila eta jarri beharreko zehapena zehazteko, irizpide hauek izan beharko dira kontuan:
- Jabari publikoaren antolamendu zuzenean eta aprobetxamenduan izan duen eragina.
- Zein garrantzi duen pertsonen eta ondasunen segurtasunerako.
- Dolurik egon ote den.
- Zein parte-hartze izan den eta zein irabazi lortu den.
- Uraren eta inguruaren egoera eta funtzioak zenbateraino andeatu diren.
Informazio gehiago: Erkidego barneko arroetako zehapen erregimena
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, HILABETEKO epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago ekainaren 23ko 1/2006 Uraren Legearen 6.4 artikuluan eta 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Zehapenak kostaldean
Hauste larriak
- Mugaketa mugarrien aldaketa.
- Administrazioaren baimenik gabe egindako itsas-lehorreko jabari publikoaren okupazio edo erabilera, betiere administrazioak berak berariazko portaera iraingarria uzteko egindako eskaerak aintzat hartu ez badira.
- Baimenik gabe itsas-lehorreko jabari publikoan obra edota instalazioen egikaritzea, baita baimendutakoen gainean eraikitako azalera, bolumena edo altuera handitzeak.
- Baimenik gabe aridoak erauztea.
- Lege honetan aridoenjabetzaren inguruan ezarritako mugak ez betetzea.
- Itsasoranzko sarbide publikoa edota zortasun bideak etetea
- Babes zortasun, zortasun bidea edo itsasoranzko sarbidean baimenik gabeko eraikuntzak gauzatzea
- Pertsonen bizitza, osasun edo segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen ekintzak edo ez-egiteak, baldin eta delitu ez badira eta, nolanahi ere, baimendu gabeko hondakin-uren isurketa.
- Itsas-lehorreko jabari publikoa eta zortasun eremuak legeak honetan baimentzen ez den edozein erabilera.
- Lege honetan ezarritako administrazioaren baimenik gabe edozein obra edo instalazio Lege honetan zehaztutako eremuetan baldin eta Administrazioak berariazko portaera iraingarria uzteko eskaerak entzun ez badira edo,behin zehapen espedientearen hasiera jakinarazita jokaera errepikatzen bada.
- Jabari publikoan kalte konponezina edo konpontzeko zailak sortzen dituzten ekintza edo ez-egiteak edo administrazioaren lanerako oztopo handia direnak
- Administrazioari eskainitako informazioa faltsua izatea.
- Bi urteko epean hauste arin bat behin baino gehiago errepikatzea, behin betiko erabakia deklaratu duenean.
Hauste arinak
Aurreko puntuan aipatzen ez direnetaz gain hoanko ekintzak edo ez-egiteak:
- Baimenik gabeko itsas-lehorreko jabari publikoaren okupazio edo erabilera, hauste larria ez bada
- Itsas-lehorreko jabari publikoan baimenik gabe egindako lanak, isurketak, ereiteak, landaketak edo mozketak
- Itsas-lehorreko jabari publikoko ondasunetan edo bere erabileran kalteak edo narriadurak sor ditzaketen ekintzak edo ez-egiteak
- Lege honi jarraiki onartutako arauetan zortasun eremuei dagokionak edo ezarritako bestelako zehaztasunak ez betetzea
- Dagokien administrazio-tituluaren baldintzak betetzen ez badira, bere iraungitzeari buruz ezarritakoak alde batera utzi gabe.
- Itsas-lehorreko jabari publikoan edo babes-zortasun eremuan baimendu gabeko publizitatea egitea.
- Jabari publikoan eta bere zortasun eremuetan administrazioaren baimenik gabe edo bertan ezarritako baldintzekin gatazkan dagoen jarduera baten iragarkia,
- Administrazioari dagozkion polizia funtzioak oztopatzea
- Lege honen arabera derrigorrezkoak ekintzak ez betetzea
Informazio gehiago Kostaldeko zehapen erregimena
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena xedatu duen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokionean, bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.