Trafikoko isunak edota zehapenak
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Trafikoko arautegia hausteak diru-isuna dakar eta horren zenbatekoa arau-haustearen kalifikazioaren menpe egongo da.
- Arau-hauste arinak 100 euro arteko isunekin zehatuko dira.
- Arau-hauste larriak 200 euroko isunekin.
- Arau-hauste oso larriak 500 euroko isunekin.
- Hala ere, 80.2 artikuluak dioenez, hauek kontuan hartu behar dira:
- Zehapena 1.000 euroko isuna izango da:
- Gidariak aurreko urtean ere baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik zehapena jaso bazuen, edo baimendutako alkohol-tasaren bikoitza gainditzen duen alkohol-tasarekin gidatzen badu.
- Organismoan drogak dituela gidatzen badu.
- Ibilgailuen gidari guztiek zein gainerako bide-erabiltzaileek, arau-hausteren bat egin badute edo zirkulazio-istripuren batean inplikatuta badaude, alkohola edo drogak organismoan antzemateko probak egiteko betebeharra daukaten arren, probak egiten ez badituzte.
- Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau-haustearen erantzule den gidaria egiazki identifikatzeko beharra dauka, behar bezala eskatzen zaionean ezarritako epean. Identifikatzeko betebehar hori bete ezean, zehapena jatorrizko arau-hausterako aurreikusitakoaren bikoitza izango da, arau-haustea arina denean; eta aurreikusitakoaren hirukoitza izango da arau-haustea larria edo oso larria denean. Gidaririk gabeko ibilgailuen alokairu-enpresen kasuan, identifikatzeko beharra 11. artikuluak ezartzen duenaren araberakoa izango da.
- Zehapena 6.000 euroko isuna izango da radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu gidatzen badu.
- Zehapena 3.000 eta 20.000 euro bitarteko isuna izango da:
- Bidean lanak baimenik gabe egiteagatik, edo bide-seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kendu, ezkutatu, aldatu edo hondatzeagatik.
- Obren seinaleztapena ez jartzeagatik edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzeagatik, ondorioz, bide-segurtasunean arrisku larria sortzen da.
- Bide-segurtasunean eragin zuzena duten jarduera industrialak arautzen dituzten arauak ez betetzeagatik.
- Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatzeagatik.
- Gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak ez betetzeagatik, irakasleen edo medikuen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontrol- edo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean. Horrelakoetan, baimena eteteko zehapena ezarri ahal da, urte beteko aldirako ere. Etenda dagoen bitartean, jardueraren titularrak ezin izango du jarduera bererako beste baimenik lortu. Baimena etenda dagoen bitartean jarduerak egiten baditu, beste sei hilabetez etengo zaio, lehen aldiz urratzen duenean; eta bi aldiz edo gehiagotan eginez gero, urte betez etengo zaio.
- Ibilgailuaren masa edo neurriak direla-eta, bideko azpiegituran kalteak edo zirkulazioan eragozpenak sortzeagatik, behar den administrazio-baimena izan gabe edo baimen horren baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.
- Zehapena 1.000 euroko isuna izango da:
- Arau-hausteak abiadura mugak ez errespetatzeagatik Trafikoari buruzko Legearen IV. eranskinean ezartzen diren zenbatekoekin zehatuko dira. Horiek zehapen eta puntuen taulan agertzen dira.
- Erantzun zibileko derrigorrezko asegururik ez izatea 601 eta 3.005 euro bitarteko isunarekin zehatuko da.
Arau-hausteren sailkapenaren eta zehapenen zenbatekoaren inguruko informazio gehiago Trafikoari buruzko Legearen I. eta II. kapituluetan.
Arau-hauste larri edo oso larri batzuk egiteak gidabaimenetik edo gida-lizentziatik puntuak galtzea dakar, zehapena bide administratiboan irmoa den unetik aurrera. Puntuak galtzea eragiten duten arau-hausteak Trafikoari buruzko Legearen II eta IV eranskinean jasota daude. |
Trafikoaren arloko zehapen-prozedura
Izapide hauek egin daitezke:
- Arau-haustearen erantzulea den ibilgailuaren gidaria identifikatzea.
Trafiko-salaketen, edo ofizioz hasteko erabakiaren aurka alegazioak aurkeztea, edo froga proposatzea.
Trafiko-zehapenen aurkako errekurtsoak jartzea.
Isunak ordaintzea.
- Isunen egoera kontsultatzea www.trafikoa.euskadi.eus web orrialdean.
Nori dago zuzenduta
Trafikoko zehapen-prozedura baten parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza
Trafikoko Lurralde arduradunak eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren arduraduna (TAIZA)
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Trafikoaren arloko zehapen-prozedura: 0096201
Gidariaren identifikazioa
Arau-haustea egin zenean ibilgailuaren titularra edo errentaria zinenez, gidari erantzulea identifikatu behar duzu.
Epea: 20 egun naturaleko epea duzu gidaria identifikatzeko, jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Identifikazioaren efektuak: identifikazioa era egokian egin bada, identifikatutako pertsonaren aurkako espedientea ofizioz hasiko da. Ofizioz hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso ondoren, 20 egun naturaleko epea izango du ordainketa %50eko murrizketarekin egiteko.
Ibilgailuaren titularrak isuna ordainduko balu, bera gidaritzat hartuko da ondorio guztietarako, eta ordainketa egin ostean ez da identifikaziorik onartuko.
Gidaria identifikatzeko betebeharra ez betetzearen ondorioak: arau-haustearen gidari erantzulea egiazki identifikatzeko betebeharra ez betetzea arau-hauste oso larria da. Zehapena jatorrizko arau-haustearentzat aurreikusitakoaren bikoitza izango da, arau-haustea arina denean, eta aurreikusitakoaren hirukoitza izango da arau-haustea larria edo oso larria denean.
Ibilgailuaren titularrak isuna ordainduko balu, bera gidaritzat hartuko da ondorio guztietarako eta ordainketa egin ostean ez da identifikaziorik onartuko. |
Gidariaren identifikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- Identifikazio-baliabide elektronikoren bat eduki behar duzu.
- Inprimakiak bete, baldin badaude, eta gorde ordenagailuan.
- Beharrezkoak diren dokumentu guztiak prestatu, PDF formatuan eskaneatu (edo onartzen diren formatuetako batean) eta ordenagailuan gorde.
- zerbitzu elektronikora sartu eta behin sisteman identifikatuta, lau pausu jarraitu beharko dira: inprimakia bete, fitxategiak erantsi, komunikazioa sinatu eta emandako dokumentazioa bidali.
Bidalketa egindakoan, pantailan hartu-agiria agertuko da.
-
Identifikatutako gidaria Gidarien Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian gidatzeko gaitzen duen gidabaimenaren edo gida-lizentziaren kopia aurkeztu behar du.
Ibilgailuaren titularra gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresa baldin bada, administrazioaren baimenaren kopiaren ordez, errentamendu-kontratuaren kopia aurkeztu ahal izango da.
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian
- Herritarrek, kasuan kasuko, prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
- Bete eta inprimatu itzazu eskabidea.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Identifikatutako gidaria Gidarien Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian gidatzeko gaitzen duen gidabaimenaren edo gida-lizentziaren kopia aurkeztu behar du.
Ibilgailuaren titularra gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresa baldin bada, administrazioaren baimenaren kopiaren ordez, errentamendu-kontratuaren kopia aurkeztu ahal izango da.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Gidaria identifikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- Adierazitako lekuetan aurkeztu, horretarako ezarrita dagoen epearen barruan.
Oharrak:
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euslkadi.eus web-orrian.
- Herritarrek kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian.
- Herritarrek kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako ebazpena eman zuen organo beraren aurrean.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabeteko epea duzu, zehapen-ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete. Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, administrazio-isiltasun negatiboaren bitartez, errekurtsoa ezetsitzat joko da. Hori dela eta, administrazioarekiko auzietako bidea irekita geratzen da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu gero, bide judizialetik.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko zaio ordaintzeko.
- Bete eta inprimatu itzazu
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuren batean.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako ebazpena eman zuen organo beraren aurrean.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabeteko epea duzu, zehapen-ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete. Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, administrazio-isiltasun negatiboaren bitartez, errekurtsoa ezetsitzat joko da. Hori dela eta, administrazioarekiko auzietako bidea irekita geratzen da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu gero, bide judizialetik.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko zaio ordaintzeko.
Isunen ordainketa
Zehapenak isunak direnean, salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 20 egun naturalean ordainduz gero, jakinarazpenean jasotzen den zenbatekoari %50eko murrizketa aplikatuko zaio.
Horrek esan nahi du bide administratiboan alegazioak edo errekurtsoak aurkezteari uko egiten diola.
Pertsona horrek auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzien Epaitegian.
Legeak dioenaren arabera, ez dago zehapenaren zenbatekoaren gainean %50eko deskontuaz baliatzerik baldin eta:
- alegazioak aurkezten badira,
- Isuna salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 20 egun naturaleko epean ordaindu ez bada.
- Isuna prozedura arrunta erabiliz izapidetzen diren arau-hauste hauengatik jarri bada:
- Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu bat gidatzeagatik.
- Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau-haustearen erantzulea den gidaria egiazki identifikatzeko betebeharra ez betetzeagatik, horretarako ezarritako epean identifikatzeko eskatzen zaienean.
- Bidean lanak baimenik gabe egiteagatik, edo bide-seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kendu, ezkutatu, aldatu edo hondatzeagatik.
- Obren seinaleztapena ez jartzeagatik edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzeagatik, ondorioz, bide-segurtasunean arrisku larria sortzen da.
- Bide-segurtasunean eragin zuzena duten jarduera industrialak arautzen dituzten arauak ez betetzeagatik.
- Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatzeagatik. Trafikoko zaintza-sistemak non dauden jakinarazten duten abisu-sistemak izatea ez da arau-hauste bat.
- Gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak ez betetzeagatik, irakasleen edo medikuen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontrol- edo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean.
- Ibilgailuaren masa edo neurriak direla-eta, bideko azpiegituran kalteak edo zirkulazioan eragozpenak sortzeagatik, behar den administrazio-baimena izan gabe edo baimen horren baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.
Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez ordaintzeko eskatuko da legez ezarritako errekarguekin.
- Ordainketa mota honetarako barra-kodedun ordainketa-agiria eduki behar duzu
- Ordainketa-agiririk ez badaukazu eta lortu nahi baduzu, Nire isunak ordaintzeko nabarmenduan egin dezakezu, eta eskuragarri duzun agiriaren datu guztiak bete beharko dituzu (espediente zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).
-
Ordainketa mota honetarako barra-kodedun ordainketa-abisu edo ordainketa-errekerimendu bat eduki behar duzu.
Ordainketa agiririk ez badaukazu eta lortu nahi baduzu, www.trafikoa.euskadi.eus web orrian sartu beharko duzu, Nire isunak ordaintzeko nabarmenduan, eta eskuragarri duzun agiriaren datu guztiak bete beharko dituzu (espediente zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).
Era berean, ordainketa-agiria paperean jaso baduzu ere, ordainketa interneten bidez egin dezakezu "Nire ordainketa-n". Horretarako, ordainketa agertzen diren datuak tekleatu beharko dituzu
- Ordainketa-dokumentua edukitzea
Isunak ordain ditzakezu Nire Ordainketa-n, horixe baita Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea. Administrazioko eta atxikitako finantza-erakundeetako sistemen artean datuak trukatzeko tresna da, eta transakzioetan segurtasuna bermatzen du.
Ordainketa-pasabidea erabiltzeko, online bankuko erabiltzailea izan behar duzu, edo atxikitako finantza-erakunderen bateko ordaintzeko txartela eduki.
Oharrak:
- Herritarrek kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian
- Ordainketa-agiria baduzu, isuna ordaindu ahalko duzu:
- Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
- atxikitako finantza-erakundeetako bulegoetan
- Kutxazain automatikoetan (irakurketa optikoaren edo datuak atzemateko eskuzko sistemaren bidez)
- Ordainketa-agiririk ez baduzu eta eskuratu nahi baduzu, www.trafikoa.eus web-orrian egin ahalko duzu "isunen ordainketa" toki nabarmenean. Horretarako, agiriaren datu guztiak bete behar dira (espediente-zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).
-
Zuzenean-eko bulegoetan edo atxikitako finantza-erakundeetako leihatiletan ordaintzeko ordainketa-agiria aurkeztu behar da, bertan ordainketa egiteko behar diren datuak daudelako.
Abisu edo errekerimendua bide elektronikotik jaso baduzu, inprimatu egin beharko duzu ordaindu ahal izateko.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Ordainketa-dokumentua edukitzea
- Ordainketa-agiria baduzu, isuna ordaindu ahalko duzu:
- Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
- atxikitako finantza-erakundeetako bulegoetan
- Kutxazain automatikoetan (irakurketa optikoaren edo datuak atzemateko eskuzko sistemaren bidez)
- Ordainketa-agiririk ez baduzu eta eskuratu nahi baduzu, www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian egin ahalko duzu "isunen ordainketa" toki nabarmenean. Horretarako, agiriaren datu guztiak bete behar dira (espediente-zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).
Oharrak:
- Herritarrek kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian
Alegazioak eta bestelako dokumentazioa aurkeztea
Alegazioak aurkeztea
20 egun naturaleko epea duzu, salaketa edo espedientea hasteko erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, alegazio-idazki bat aurkezteko.
Idazki hori zehapen-espedientearen instrukzioa egin duen trafikoko lurralde-bulegora bidali beharko da, eta defentsarako egokitzat jotzen diren frogak aurkeztu eta/edo proposatu beharko dituzu.
Epe horretan bertan ordainketa deskontuarekin egiten badu, alegazioak aurkeztu ez direla ulertuko da.
Bestelako dokumentazioa aurkeztea
Izapide honen bidez egoitza elektronikoan gaitutako gainerako prozedurekin bat egiten ez duten dokumentuak aurkeztu ahal izango dituzu: Horrela, adibidez, honako hauek aurkeztu ahal izango dituzu:
- hirugarrenen alta
- informazioa zabaltzeko errekerimendu bati erantzuteko dokumentazioa
- izapide jakin baten zuzenketa, etab.
Idatziak aurkeztera inprimakia bete behar duzu eta, ondoren, botoia erabiliz, sartu behar duzu aplikazioa. Sistemaren identifikazioa egin ondoren, pausu hauek jarraitu beharko dira:
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- Komunikazioa eta emandako dokumentazioa bidali.
Bidalketa egindakoan, pantailan hartu-agiria agertuko da.
- Interesdunak ordezkari bidez jarduten badu, ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko ditu
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian.
- Herritarrek kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
- Bete eta inprimatu itzazu eskabidea.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Interesdunak ordezkari bidez jarduten badu, ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko ditu
Alegazioak aurrez aurreko kanala erabili nahi baduzu, idatziak aurketezko inprimakia bete eta aurkeztu adierazitako lekuetan.
Oharrak:
- Trafikoko zehapen-espedienteak edozein momentutan ikus ditzakezu www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian.
- Herritarrek kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo dagoeneko Administrazioaren esku daudenak ez aurkezteko eskubidea daukate (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabili ahal izateko, eskabidean, Aurretik aurkeztutako dokumentazioa izeneko atalean, aurkeztuta dauden dokumentu horiei buruzko informazioa bete behar da.
Nire isunak kontsultatu
Kontsulta informazioa lortzeko izango da soilik, eta inolaz ere ezingo da ondore juridikodun izapiderik egin prozeduran zehar.
Nork kontsulta dezakeen:
Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako trafiko-arloko zehapen-espediente batean interesdun den pertsonak.
Nola egin daitekeen kontsulta:
Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.
Zer kontsulta daitekeen:
Azken 3 urteetako trafiko-arloko zehapen-espedienteak kontsultatu ahal izango dira; Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako zehapen-espedienteak, hain zuzen ere.
Salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen egoera administratiboari zein espedientearen bizi ekonomikoari buruzko datuak kontsultatu ahalko dira. Hots, izapidetzen ari diren espedienteak zein amaitutako espedienteak kontsultatu ahalko dira.
Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan kontsultatu ahal izango da; horrek trafiko arloan eskuduna den edozein administraziok izapidetu dituen eta irmo bihurtu (hots, amaitu) ondoren aipatutako Erregistrora bidali diren zehapen-espediente larriak eta oso larriak jasotzen ditu.