Trafikoko isunak edota zehapenak

Deskribapena


Trafikoko arautegia hausteak diru-isuna dakar eta horren zenbatekoa arau-haustearen kalifikazioaren menpe egongo da.

  1. Arau-hauste arinak 100 euro arteko isunekin zehatuko dira.
  2. Arau-hauste larriak 200 euroko isunekin.
  3. Arau-hauste oso larriak 500 euroko isunekin.
  4. Hala ere, 80.2 artikuluak dioenez, hauek kontuan hartu behar dira:
    1. Zehapena 1.000 euroko isuna izango da:
      • Gidariak aurreko urtean ere baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik zehapena jaso bazuen, edo baimendutako alkohol-tasaren bikoitza gainditzen duen alkohol-tasarekin gidatzen badu.
      • Organismoan drogak dituela gidatzen badu.
      • Ibilgailuen gidari guztiek zein gainerako bide-erabiltzaileek, arau-hausteren bat egin badute edo zirkulazio-istripuren batean inplikatuta badaude, alkohola edo drogak organismoan antzemateko probak egiteko betebeharra daukaten arren, probak egiten ez badituzte.
    2. Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau-haustearen erantzule den gidaria egiazki identifikatzeko beharra dauka, behar bezala eskatzen zaionean ezarritako epean. Identifikatzeko betebehar hori bete ezean, zehapena jatorrizko arau-hausterako aurreikusitakoaren bikoitza izango da, arau-haustea arina denean; eta aurreikusitakoaren hirukoitza izango da arau-haustea larria edo oso larria denean. Gidaririk gabeko ibilgailuen alokairu-enpresen kasuan, identifikatzeko beharra 11. artikuluak ezartzen duenaren araberakoa izango da.
    3. Zehapena 6.000 euroko isuna izango da radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu gidatzen badu.
    4. Zehapena 3.000 eta 20.000 euro bitarteko isuna izango da:
      • Bidean lanak baimenik gabe egiteagatik, edo bide-seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kendu, ezkutatu, aldatu edo hondatzeagatik.
      • Obren seinaleztapena ez jartzeagatik edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzeagatik, ondorioz, bide-segurtasunean arrisku larria sortzen da.
      • Bide-segurtasunean eragin zuzena duten jarduera industrialak arautzen dituzten arauak ez betetzeagatik.
      • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatzeagatik.
      • Gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak ez betetzeagatik, irakasleen edo medikuen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontrol- edo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean. Horrelakoetan, baimena eteteko zehapena ezarri ahal da, urte beteko aldirako ere. Etenda dagoen bitartean, jardueraren titularrak ezin izango du jarduera bererako beste baimenik lortu. Baimena etenda dagoen bitartean jarduerak egiten baditu, beste sei hilabetez etengo zaio, lehen aldiz urratzen duenean; eta bi aldiz edo gehiagotan eginez gero, urte betez etengo zaio.
      • Ibilgailuaren masa edo neurriak direla-eta, bideko azpiegituran kalteak edo zirkulazioan eragozpenak sortzeagatik, behar den administrazio-baimena izan gabe edo baimen horren baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.
  5. Arau-hausteak abiadura mugak ez errespetatzeagatik Trafikoari buruzko Legearen IV. eranskinean ezartzen diren zenbatekoekin zehatuko dira. Horiek zehapen eta puntuen taulan agertzen dira.
  6. Erantzun zibileko derrigorrezko asegururik ez izatea 601 eta 3.005 euro bitarteko isunarekin zehatuko da.

Arau-hausteren sailkapenaren eta zehapenen zenbatekoaren inguruko informazio gehiago Trafikoari buruzko Legearen I. eta II. kapituluetan.

Arau-hauste larri edo oso larri batzuk egiteak gidabaimenetik edo gida-lizentziatik puntuak galtzea dakar, zehapena bide administratiboan irmoa den unetik aurrera.

Puntuak galtzea eragiten duten arau-hausteak Trafikoari buruzko Legearen II eta IV eranskinean jasota daude.

 


Trafikoaren arloko zehapen-prozedura

Izapide hauek egin daitezke:

  1. Arau-haustearen erantzulea den ibilgailuaren gidaria identifikatzea.
  2. Trafiko-salaketen, edo ofizioz hasteko erabakiaren aurka alegazioak aurkeztea, edo froga proposatzea.

  3. Trafiko-zehapenen aurkako errekurtsoak jartzea.

  4. Isunak ordaintzea.

  5. Isunen egoera kontsultatzea www.trafikoa.euskadi.eus web orrialdean.

Nori dago zuzenduta


Trafikoko zehapen-prozedura baten parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Aplikatu beharreko araudia


Araudia 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (EAO, 261. zk., 2015/10/31koa) Gaztelaniaz Araudia 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa. Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onartzen du. 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duena, aplikatu eta garatzeko da (306. zenbakidun EAO, 2003/12/23an argitaratua) Araudia 818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa. Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen du (138. zenbakidun EAO, 2009/06/08an argitaratua) Araudia 2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen du (22. zenbakidun EAO, 1999/01/26an argitaratua) Araudia 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa. Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen testu bateratua onartzen du (267. zenbakidun EAO, 2004/11/05ean argitaratua) Araudia 1507/2008 Errege Dekretua, irailaren 12koa. Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Nahitaezko Aseguruari buruzko Erregelamendua onartzen du (222. zenbakidun EAO, 2008/09/13an argitaratua) Araudia 320/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko gaietako Zigor Prozeduraren Erregelamendua onartzen du (95. zenbakidun EAO, 1994/04/21ean argitaratua) Araudia 920/2017 ED, urriaren 23koa, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa arautzen duena. (EAO 271. zk., 2017/11/08koa) Araudia 563/2017 ED, ekainaren 02koa, Merkataritza-Ibilgailuen Azterketa Teknikoak Errepideetan egitea arautzen duena. (EAO 137. zk., 2017/06/09koa)

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Trafikoko Lurralde arduradunak eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren arduraduna (TAIZA)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Trafikoaren arloko zehapen-prozedura: 0096201

Gidariaren identifikazioa


Arau-haustea egin zenean ibilgailuaren titularra edo errentaria zinenez, gidari erantzulea identifikatu behar duzu.

Epea: 20 egun naturaleko epea duzu gidaria identifikatzeko, jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Identifikazioaren efektuak: identifikazioa era egokian egin bada, identifikatutako pertsonaren aurkako espedientea ofizioz hasiko da. Ofizioz hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso ondoren, 20 egun naturaleko epea izango du ordainketa %50eko murrizketarekin egiteko.
Ibilgailuaren titularrak isuna ordainduko balu, bera gidaritzat hartuko da ondorio guztietarako, eta ordainketa egin ostean ez da identifikaziorik onartuko.

Gidaria identifikatzeko betebeharra ez betetzearen ondorioak: arau-haustearen gidari erantzulea egiazki identifikatzeko betebeharra ez betetzea arau-hauste oso larria da. Zehapena jatorrizko arau-haustearentzat aurreikusitakoaren bikoitza izango da, arau-haustea arina denean, eta aurreikusitakoaren hirukoitza izango da arau-haustea larria edo oso larria denean.

Ibilgailuaren titularrak isuna ordainduko balu, bera gidaritzat hartuko da ondorio guztietarako eta ordainketa egin ostean ez da identifikaziorik onartuko.

Gidariaren identifikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio-baliabide elektronikoren bat eduki behar duzu.
  • Inprimakiak bete, baldin badaude, eta gorde ordenagailuan.
  • Beharrezkoak diren dokumentu guztiak prestatu, PDF formatuan eskaneatu (edo onartzen diren formatuetako batean) eta ordenagailuan gorde.
  • zerbitzu elektronikora sartu eta behin sisteman identifikatuta, lau pausu jarraitu beharko dira: inprimakia bete, fitxategiak erantsi, komunikazioa sinatu eta emandako dokumentazioa bidali.
    Bidalketa egindakoan, pantailan hartu-agiria agertuko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskabidea.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arau-haustearen erantzule den ibilgailuaren gidaria identifikatzea

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Isunen ordainketa


Zehapenak isunak direnean, salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 20 egun naturalean ordainduz gero, jakinarazpenean jasotzen den zenbatekoari %50eko murrizketa aplikatuko zaio.
Horrek esan nahi du bide administratiboan alegazioak edo errekurtsoak aurkezteari uko egiten diola.
Pertsona horrek auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzien Epaitegian.

Legeak dioenaren arabera, ez dago zehapenaren zenbatekoaren gainean %50eko deskontuaz baliatzerik baldin eta:  

  1. alegazioak aurkezten badira,
  2. Isuna salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 20 egun naturaleko epean ordaindu ez bada.
  3. Isuna prozedura arrunta erabiliz izapidetzen diren arau-hauste hauengatik jarri bada:
    • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu bat gidatzeagatik.
    • Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau-haustearen erantzulea den gidaria egiazki identifikatzeko betebeharra ez betetzeagatik, horretarako ezarritako epean identifikatzeko eskatzen zaienean.
    • Bidean lanak baimenik gabe egiteagatik, edo bide-seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kendu, ezkutatu, aldatu edo hondatzeagatik.
    • Obren seinaleztapena ez jartzeagatik edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzeagatik, ondorioz, bide-segurtasunean arrisku larria sortzen da.
    • Bide-segurtasunean eragin zuzena duten jarduera industrialak arautzen dituzten arauak ez betetzeagatik.
    • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatzeagatik. Trafikoko zaintza-sistemak non dauden jakinarazten duten abisu-sistemak izatea ez da arau-hauste bat.
    • Gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak ez betetzeagatik, irakasleen edo medikuen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontrol- edo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean.
    • Ibilgailuaren masa edo neurriak direla-eta, bideko azpiegituran kalteak edo zirkulazioan eragozpenak sortzeagatik, behar den administrazio-baimena izan gabe edo baimen horren baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.

Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez ordaintzeko eskatuko da legez ezarritako errekarguekin.

  1. Ordainketa mota honetarako barra-kodedun ordainketa-agiria eduki behar duzu
  2. Ordainketa-agiririk ez badaukazu eta lortu nahi baduzu,  Nire isunak ordaintzeko nabarmenduan egin dezakezu, eta eskuragarri duzun agiriaren datu guztiak bete beharko dituzu (espediente zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).
  1. Ordainketa-agiria baduzu, isuna ordaindu ahalko duzu:
  2. Ordainketa-agiririk ez baduzu eta eskuratu nahi baduzu, www.trafikoa.eus web-orrian egin ahalko duzu "isunen ordainketa" toki nabarmenean. Horretarako, agiriaren datu guztiak bete behar dira (espediente-zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).

Alegazioak eta bestelako dokumentazioa aurkeztea


Alegazioak aurkeztea

20 egun naturaleko epea duzu, salaketa edo espedientea hasteko erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, alegazio-idazki bat aurkezteko.

Idazki hori zehapen-espedientearen instrukzioa egin duen trafikoko lurralde-bulegora bidali beharko da, eta defentsarako egokitzat jotzen diren frogak aurkeztu eta/edo proposatu beharko dituzu.

Epe horretan bertan ordainketa deskontuarekin egiten badu, alegazioak aurkeztu ez direla ulertuko da.

Bestelako dokumentazioa aurkeztea

Izapide honen bidez egoitza elektronikoan gaitutako gainerako prozedurekin bat egiten ez duten dokumentuak aurkeztu ahal izango dituzu: Horrela, adibidez, honako hauek aurkeztu ahal izango dituzu:

  • hirugarrenen alta
  • informazioa zabaltzeko errekerimendu bati erantzuteko dokumentazioa
  • izapide jakin baten zuzenketa, etab.

Idatziak aurkeztera inprimakia bete behar duzu eta, ondoren, botoia erabiliz, sartu behar duzu aplikazioa. Sistemaren identifikazioa egin ondoren, pausu hauek jarraitu beharko dira:

  1. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  2. komunikazioa sinatu,
  3. Komunikazioa eta emandako dokumentazioa bidali.
    Bidalketa egindakoan, pantailan hartu-agiria agertuko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskabidea.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Nire isunak kontsultatu


Kontsulta informazioa lortzeko izango da soilik, eta inolaz ere ezingo da ondore juridikodun izapiderik egin prozeduran zehar.

  1. Nork kontsulta dezakeen:

    Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako trafiko-arloko zehapen-espediente batean interesdun den pertsonak.

  2. Nola egin daitekeen kontsulta:

    Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.

  3. Zer kontsulta daitekeen:

    1. Azken 3 urteetako trafiko-arloko zehapen-espedienteak kontsultatu ahal izango dira; Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako zehapen-espedienteak, hain zuzen ere.

      Salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen egoera administratiboari zein espedientearen bizi ekonomikoari buruzko datuak kontsultatu ahalko dira. Hots, izapidetzen ari diren espedienteak zein amaitutako espedienteak kontsultatu ahalko dira.

    2. Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan kontsultatu ahal izango da; horrek trafiko arloan eskuduna den edozein administraziok izapidetu dituen eta irmo bihurtu (hots, amaitu) ondoren aipatutako Erregistrora bidali diren zehapen-espediente larriak eta oso larriak jasotzen ditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.