Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gizarte Bonu Termikoa 2023. Zalantzak dituzu? Kontsulta itzazu ohiko galderak

Elektrizitatearen Gizarte Bonuaren osagarri bat da, eta kontsumitzaile kalteberenek bero-energia behar duten jardueretara (berokuntza, ur bero sanitarioa edo sukaldea) bideratzen dituzten gastuak konpentsatzeko zuzeneko laguntza bat da, erabilitako energia-iturria edozein dela ere.

Garrantzitsua da honako hauek bereiztea:

GIZARTE BONU ELEKTRIKOA: deskontua argiaren fakturan.
GIZARTE BONU TERMIKOA Bonu Sozial Elektrikoaren zuzeneko laguntza ekonomiko osagarria.

149/2023 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, zeinaren bitartez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuak sortutako gizarte-bonu termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa.

2023 Gizarte Bonu Termikoa ez da eskatzen, 2022ko abenduaren 31n Gizarte Bonu Elektrikoa (argiaren fakturan deskontua) indarrean zuten pertsona guztiei ematen zaie. Erreferentziako merkaturatzaileak arduratzen dira Gizarte Bonu Elektrikoaren onuraduna zaren ala ez adierazteaz.

KOMUNIKAZIO GUTUN BAT bidaliko diogu 2023 GIZARTE BONU TERMIKOAREN ONURADUNARI, zure merkaturatzaileak eman digun helbidera. Gutun horretan, honako hauen jakinaraziko dizugu: dagokizun laguntza, diru-sarrera egingo den banku-kontuaren zenbakia eta laguntzari uko egiteko aukera.

txebizitzaren zona klimatikoa eta Gizarte Bonu Elektrikoan jasotako kalteberatasun-maila kontuan hartuta kalkulatu da laguntzaren zenbatekoa. Aurtengo laguntza 135,65 € eta 413,88 € artekoa da EAEn, udalerriaren kalteberatasun-mailaren eta zona klimatikoaren arabera:

Ordainketa merkaturatzaile elektrikoak emandako banku-kontuaren zenbakian zuzenean ordainduta egiten da.

Bankuko kontua aldatu nahi baduzu, I. eranskina bete eta Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzara bidali behar duzu.

Onuraduna hil bada, jaraunsleek laguntza kobratzea erreklama dezakete. Horretarako:

• Bete dokumentu hau (egin klik hemen deskargatzeko)
• Dokumentua Zuzenean Zerbitzuaren bulegoetan (hitzordua eskatuta), udaletan edo posta-bulegoan entregatu.
• Dokumentuarekin batera, honako hauek bidali behar dira:

- Heriotza-ziurtagiria.
- Gizarte Bonu Termikoaren titularraren NAN/AIZren kopia.
- Jaraunspen-erkidegoaren ordezkariaren NAN/AIZren kopia

Azken aldaketako data: