Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Zabalganako tranbia

ets tranvia salburua portada

Lovainako plazaren inguruko tranbia-sistemaren egungo sarearekin konektatuko da

Gasteizko tranbia-sistema Zabalganara luzatzeko lanak, Abiadura Handiko Trenaren trenbidea lurperatzeak libre utzitako espazioan zehar zeuden aurreikusita. Planteatutako soluzioa, ordea, egungo sarearekin duen loturan Gasteizerako trenbide sarbide berria lurperatzeak baldintzatzen du. Hori dela eta, tranbiaren garapenean eta finantzaketan inplikatutako erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, erdialdearekin lotzeko proiektu honetan zehaztutako epeen mende ez dauden beste aukera batzuk aztertu eta adostu dituzte. 

Euskal Trenbide Sareak, Lovaina inguruaren eta Zabalgana etorbidearen arteko ibilbidea zehaztuko duen informazio-azterlanaren eguneratzea esleitu du. Puntu horretatik aurrera, Jundiz eta Mariturri adarren bidez Zabalganara iristea zehazten duen aurreko azterlana baliagarria da.

Azterlanak, gaur egun dagoen trazadurarekiko intermodalitate- eta lotura-geralekua hiri-integrazioaren ikuspuntutik aztertu beharko du, eta, horrez gain, egungo egoerarekin bateragarria den eta Zabalgana hirigunearekin lotzen duen ustiapena aztertu beharko du. 

Azterlan horretan sartuko dira, halaber, eragindako hiri-elementuak birkokatzea (autobus- eta taxi-geltokiak, zamalanetarako guneak, aparkalekuak, edukiontziak, etab.), oinezkoen ibilbideak aztertzea, desbideratzeak egitea eta ustiapen-faseetan ibilgailuen zirkulazioa doitzea.

Onurak

icono de conexion

Konexio hobeagoa

Gasteizko hiri-kohesioa indartzen eta hiriko mugikortasuna errazten du, Zabalgana erdigunearekin eta ahalmen handiko beste garraiobide publiko batzuekin konektatuz, tranbiaren gainerako lineekin eta BEArekin, besteak beste.

icono de sostenible

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusen eta 130 ibilgailu partikularren pertsona berberak garraiatzeko gaitasuna du, automobilek baino 15 aldiz energia gutxiago kontsumitzen du eta CO2 zero emisio du.

icono de accesible

Irisgarria

Nasetarako sarbidea zuzenean kalearen mailatik edo arrapalen bidez. Geltokietan eserlekuak, babeserako markesinak eta makina automatikoak daude.

 

imagen de ets salburua beneficios
imagen de ets salburua informacion


imagen de ets salburua informacion

Intereseko bestelako informazioa

Luzapena ez da gutxigatik iristen sei kilometrora trenbide bikoitzean. Lovainarekin bat egin ondoren, trazatua jarraitzeko Ama Vedruna edo Adriano VI.a kaleen artean aukeratu behar da Abendaño, Pintor Diaz de Olano eta Teodoro Dublang kaleetatik jarraitzeko. Hor, lerro zuzenean jarraitzeko edo Pedro Asuarantz okertzeko aukera sortzen da, Ama Teresa Kalkutakoaren eta Mediterraneo etorbidearen arteko elkargunearekin lotzeko. 

Puntu horretan, Zabalgana etorbidean barrena egingo lukeen ibilbidea zehazten duen aurreko informazio-azterlanarekin bat egingo luke, batetik Nazio Batuetara joateko Mariturriko Bulebarreraino, eta, bestetik, Zabalgana etorbidetik jarraituko luke Giza Eskubideetaraino, Iruña Veleia etorbidetik jarraitzeko Sofia Erregina etorbidearen eta Mariturri bulebarraren arteko bidegurutzeraino. 

Informazio-azterlana eguneratu ondoren, jendaurreko beste fase bat egingo da, herritarrek proiektua kontsultatu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. 

Aldi berean, kotxetegien kokalekuei buruzko informazio-azterlana izapidetzen jarraituko da, eta bi kokaleku aztertuko dira: bata Aretxabaleta inguruan eta bestea Salburua auzoan. Kotxetegi horiek beharrezkoak izango dira Zabalganarako tranbia martxan jartzen den unean.

Datu interesgarriak

icono de tramos

Gasteizekiko konpromisoa

Eusko Jaurlaritzak denboran raunkorra izango den inbertsio konprometitua egin du 2027ra arte tranbia-azpiegituretan eta BEAn, 300 milioi eurotik gorakoa.

icono de conexion

Trazadura eta aurrekontua

Informazio-azterlanak ia 6 km-ko ibilbide baten behin betiko ibilbidea zehaztuko du, eta baita hori martxan jartzeko gutxi gorabeherako aurrekontua ere.

icono de tranvia

Epea

Informazio-azterlana 2022an amaituko da.

Azken aldaketako data: