Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Egoitza elektronikoaren definizioa

Zer da egoitza?

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

Egoitzaren identifikazioa

Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

Titulartasuna eta erantzukizuna

Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.

Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitza honen lege-eskakizunen arabera.

Egoitzaren zerbitzuak eta baliagarritasuna

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hauek aurki daitezke:

  • Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko eta/edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa. Haietako batzuei dagokienez, izapidetze elektronikoan sartu ahal izango da.
  • ?Nire gestioak?: hasita dauden espedienteak kontsultatzeko eta izapidetzeko gunea.
  • EAEko aldizkari ofizialerako sarbidea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa.
  • kontratatzailearen profilari buruzko informazioa; hau da, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa.
  • beste aukera batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasagunea (nire ordainketa), sinadura eta dokumentu elektronikoen egiaztapena.
Azken aldaketako data:  2014/11/18

Izapide bilaketa

Nire kudeaketak

Hainbat gestio egin ahal izango duzu: espedienteak ikusi, jakinarazpenak jaso, ordainketak egin eta ziurtagiriak kontsultatu. Sinadura elektronikoa behar da. Informazio gehiago.

Sartu "Nire Kudeaketak"-en

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • Berrikuntza Publikoaren Plana
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Euskadi, auzolana