Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Zer da ordezkarien erregistro elektronikoa?

Ordezkarien erregistro elektronikoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ordezkaritzak kudeatzen dituen aplikazioa.

Kontu egin interesdunek beste hirugarren batzuei gaitasuna ematen dietela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan beren izenean jardun dezaten, elektronikoki. Gaitasun horiek kudeatzen dituen aplikazioa da Ordezkarien erregistro elektronikoa.

Ordezkari eta Ahalorde-emailearen arteko erlazioaren irudia

2012ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoa araupetzen da, eta gaitutako funtzionarioen erregistroa sortu eta araupetzen da.

Erregistrora sartu

Noiz da derrigorrezkoa Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda egotea?

Administrazio honetan bide elektronikotik ordezkari gisa izapideak egin behar direnean da derrigorrezkoa Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda egotea

Zer ordezkaritza-mota daude administrazio honetan izapide elektronikoak egiteko? 

Administrazio honetan izapide elektronikoak egiteko 3 ordezkaritza-mota daude:

1. Pertsona fisiko edo juridiko baten legezko ordezkaria edo borondatezko ordezkaria

Ordezkarien erregistro elektronikoan ordezkaritza-mota hau hautatuz gero, espediente baten izapidetzea bertan ordezkari gisa azaltzen denak egin ahal izango du, bere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin, ordezkatzen duen titularraren izenean.

Edozein kasutan, titularrak beti egin ahal izango ditu izapideak bere espedientean. 

2. Pertsona juridiko edo erakunde bateko langilea

Ordezkarien erregistro elektronikoan ordezkaritza hau hautatuz gero, bertan ordezkari gisa izena emanda dauden langileek, norbere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin, jardun ahal izango dute erakundearen izenean dauden espediente elektronikoetan.

Kasu honetan ere, erakundeak berak egin ditzake espedientearen izapideak dagokion pertsona juridikoaren identifikazio elektronikorako bitartekoarekin.

3. Erakunde gaitua

Ordezkaritza-mota honetan, erakunde gaituak, administrazio honekin hitzarmena sinatu ondoren, hirugarren interesdun edo titular baten espedienteko izapide elektronikoak egin ahal izango ditu.

Ordezkaritzaren arloko gaien eskumena duen organoak eta erakunde gaituak sinatuko dute hitzarmena.

Identifikazio elektronikorako zer bitarteko erabil daitezke Ordezkarien erregistro elektronikoan?

Administrazio honek sinadura elektronikoari eta ziurtagiriei buruz duen politikaren arabera egoitza elektronikoan erabiltzeko onartuta dauden bitarteko elektronikoak erabil daitezke.

Zein izapide egin daitezke ordezkari bidez?

Administrazio honen zerbitzuen katalogoaren arabera Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzioan aukera daitezkeen jarduerak eta prozedurak egin daitezke ordezkari bidez.

Inskripzioetako zer datu alda daitezke?

Ordezkaritzen jarduerak eta indarraldiak dira inskripzioetan alda daitezkeen datu bakarrak. Ordezkatuak besterik ezin ditu aldatu datu horiek.

Beste daturik aldatu nahi izanez gero, Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzioa ezeztatu eta beste berri bat egin beharko litzateke.

Zer egin behar dute ordezkariek?

Ordezkaritza osatzeko, ordezkariak bere borondatez onartu behar du ordezkari-zeregina. Horretarako, pauso hauek eman beharko ditu:

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, bere burua autentifikatu beharko du Ordezkarien erregistro elektronikoaren aplikazioan.
  2. “Ordezkaria naiz” laukitxotik, ikusiko du baduela ordezkaritza-eskari bat zain.
  3. Onartzeko, "Sinatu" zapaldu, eta PIN zenbakia edo itsasontzi-jokoko pasahitza eta koordenatuak sartu.

Zer egin dezake Ordezkarien Erregistro Elektronikoan ‘ordezkatu’ gisa azaltzen denak?

Ordezkatuek jarduera hauek egin ditzakete Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:

  1. Izapide baterako edo bat baino gehiagorako ordezkaritza bat sortu.
  2. Norberaren ordezkaritzak kontsultatu.
  3. Emanda dituzten ordezkaritzen indarraldia luzatu.
  4. Norberaren ordezkaritzak ezeztatu.

Zer egin dezake Ordezkarien erregistro elektronikoan ‘ordezkari’ gisa azaltzen denak?

Ordezkariek jarduera hauek egin ditzakete Ordezkarien erregistro elektronikoan:

  1. Norberaren ordezkaritzak kontsultatu.
  2. Norberaren ordezkaritzak baieztatu.
  3. Norberaren ordezkaritzei uko egin.

Zer egin behar da emandako ordezkaritza ezeztatzeko?

Ordezkatuak bakarrik ezezta dezake emandako ordezkaritza, eta, horretarako, pauso hauek eman beharko ditu:

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, bere burua autentifikatu beharko du Ordezkarien erregistro elektronikoaren aplikazioan.
  2. “Ordezkatzen naute” laukitxotik, ezeztatu nahi duen ordezkaria aurkitu, eta “ezeztatu” aukeratu.
  3. "Sinatu" zapaldu, eta PIN zenbakia edo itsasontzi-jokoko pasahitza eta koordenatuak sartu.

Zer egin behar da emandako ordezkaritzari uko egiteko?

Emandako ordezkaritzari edozein unetan uko egin diezaioke ordezkariak, pauso hauek emanez:

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, bere burua autentifikatu beharko du Ordezkarien erregistro elektronikoaren aplikazioan.
  2. “Ordezkaria naiz” laukitxotik, ordezkatzen jarraitu nahi ez duen hori aurkitu, eta “uko egin” aukeratu.
  3. "Sinatu" zapaldu, eta PIN zenbakia edo itsasontzi-jokoko pasahitza eta koordenatuak sartu.

Ba al dago modurik Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzioak, ezerezteak eta uko egiteak aurrez aurre egiteko?

Bai, bi era daude: norbera erregistrora joatea; edo dena delako prozeduraren inguruko eskumenak dituen organoan –ordezkaritza prozedura jakin baterako emango baita- agiri publiko edo pribatu bat aurkeztea (agiri horretako sinadurak notario bidez legeztaturik egon behar du). Pertsona juridikoen kasuan, bertara agertzen denak egiaztatu beharko du dena delako pertsona juridikoaren legezko ordezkaria dela.

Inskripzio, ezerezte edo uko egitearen eredua aurkeztu beharko da, beteta.

Noiz jartzen da indarrean ordezkaritza?

Internet bidez emanez gero, ahala automatikoki geratuko da inskribaturik (ordezkaritza onartu eta gero). Gainerako kasuetan (aurrez aurre eta agiri publiko edo pribatu bidez), funtzionario baimendunak ahala Ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatzen duenean.

Zer indarraldi du ahalordeak edo ordezkaritzak?

Ordezkatuak ordezkaria inskribatzen duenean zehazten duena. Ez badu zehazten, ahalorde edo ordezkaritza mugagabea dela ulertu beharko da.

Azken aldaketako data:  2015/10/07

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • Berrikuntza Publikoaren Plana
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Compromiso con las personas