-
Prestatu dokumentu hauek, izapide hasteko betekizunak betetzen dituzula egiaztatzeko.
Honako hau izango du eskaerak:
– Enpresaren datu orokorrak, bere dimentsioari buruzkoak barne (sexuaren arabera banandutako enplegu-datuak, negozio-bolumena eta urteko balantze orokorra eskaeraren ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n).
– Proiektua aztertzeko beharrezkoa den informazioa (egindako inbertsioaren memoria eta deskribapena).
– Ebaluazio-irizpideak ponderatzeko beharrezkoa den informazioa.
– Fakturen eta ordainketen koadroa, bertan, ordenatuta, erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta egoitza soziala, faktura egin den data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa gabe) eta ordainketa-data adieraziz.
– Eskabide horretan jasota agertzen den informazioaren egiazkotasunari buruzko erantzukizun-adierazpena. Aipatutako informazioa honako hau da:
a) Erakunde edo pertsona eskatzaileak agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
b) Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
c) Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak (minimis izaerakoak), laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
d) Enpresa eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena.
e) Dirua itzultzeko edo zehapena ezartzeko prozeduretan sartuta dagoela edo ez dagoela edo amaitu dituela adierazten duen aitorpena.
f) Aitorpena, erakunde eskatzaileak ez duela armarik ekoizten, ez merkaturatzen ez eta finantzatzen ere adierazten duena, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean zehaztutakoa betez.
Eskabideekin batera, dokumentazio honen kopia digitalizatua daramaten fitxategiak aurkeztu beharko dira, justifikazio-kontu gisa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72.3. artikuluarekin lotuta:
a) Oinarrizko dokumentazioa:
– Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskalaren Txartela eta eraketa-eskritura salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada; kasu horretan, aipatutako dokumentazioa baimendutako ziurtagirian bertan inplizituki jasota dago.
– Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, salbu eta eskatzailea «enpresaren/ erakun-dearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada.
– Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria.
– Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak. Fakturetan nahasteko aukerarik gabe zehaztuko dira zein diren laguntza-eskaeraren helburu diren elementuak eta lanak. Hala ez bada, ez dira kontuan izango.
– Turismo-ostatuko establezimenduetan hari gabeko konektibitatea hobetzeko laguntzen eskaera 6.a.2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz egin duten enpresek hauek aurkeztu beharko dituzte:
( Enpresa hornitzailearen txostena, lana egin ostean establezimenduko hari gabeko sareak guztira zenbateko estaldura-ehuneko izango duen gutxi gorabehera zehaztuta. Aipatutako txostenean enpresa, sinatzailearen izena eta abizenak zein kargua ere zehaztuko dituzte.
(Sarearen ziurtagiria egiaztatzen duten agiriak (6.a.2.2.b. artikuluan ezarritako baldintza teknologiko guztiak betetzen dituela ziurtatzeko txostenak).
(Interneten sartzeko linearen operadorearen faktura, eskaera aurkeztu aurreko azken fakturazio-aldiari dagokiona; kontratatutako banda-zabalera eta teknologia zehaztuko ditu horrek, 6.a.2.2.e. artikuluan ezarritako «Interneteko sarbide-linea»ren baldintza betetzen duela egiaztatu ahal izateko. Interneteko sarbide-linea ez badago diruz lagun daitekeen aurrekontuan jasota baino ez dituzte agiri horiek aurkeztu beharko.
Baldin eta Interneteko sarbide-linea berria edo oraingo sarbidearen ahalmena hobetzea kontratatzea jasota badago diruz lagun daitekeen aurrekontuan, hornitzaileak emandako faktura aurkeztu beharra egongo da, diruz lagun daitezkeen gainerako gastuentzat bezala.
– Proiektu bateratu bat egin duten enpresek behar bezala formalizatutako dokumentu bat aurkeztu beharko dute, eta bertan adieraziko da parte-hartzaile horiek aurkeztu den proiektua gauzatzeko egin duten lankidetza-akordioa, baita proiektu osoaren aurrekontu xehatua eta alderdi bakoitzak aurrekontuari dagokionez duen parte-hartzea, eskabidean betetako informaziora egokitu beharko dena.
– Hala badagokio, negozioaren familia-oinordetza egiaztatzen duen dokumentazioa edoTurismoko establezimendua kokaturik dagoen Lurralde Historikoko Merkataritza Ganberaren ziurtagiria; enpresa eskualdatzeko programaren baten barruan titularitatea aldatu duela egiaztatu beharko du horrek (6.b artikulua).
– Publikoari irekitako beren jabetzako establezimenduak indarrean dagoen irisgarritasun-araudira egokitzeko laguntza eskatzen duten enpresek establezimendu horietan turismo-jarduera 2000ko abenduaren 11 baino lehenagotik garatzen dela egiaztatu beharko dute, baita eskudun langile teknikoak sinatutako agiria, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzen duena ere. Agiri hori ez da beharrezkoa izango obrarik ez dakarren ekipamendua eskuratzeko eta/edo ezartzeko kasuetan.
– Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) txostena, baldin eta laguntza-eskaera bada eraikin osoa turismo-jarduerarako hartzen duten establezimenduetan instalazioak, irisgarritasuna eta/ edo eraginkortasun energetikoa modernizatzeko eta hobetzeko lanak egiteko. Txosten hori ez da beharrezko izango diru-laguntza altzariak eskuratzeko edo obrarik behar ez duten laguntza teknikoak lortzeko eskatzen bada.
– ISO araudiaren araberako, EMAS, edo Karbono-aztarna eta Energia Ikuskaritza Integralaren ziurtagiria/egiaztapena lortu edo berritu nahi dutenek, bete izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
– Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu nahi izanez gero, informazio hori jakinarazi beharko da, «Hirugarrenaren Alta Erregistroa» kanal telematikoaren bitartez aurkeztuz, Ogasun eta Finantza Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (www.ogasun-ejgv.euskadi.net)».
b) Dokumentazio osagarria:
– Hala badagokio, memoria gehigarria edo/eta eskabidean jasotakoaren osagarria den informazioa eta dokumentazioa (ez ordezkatzailea), proiektuaren ulermena hobetzen duena. Azalpen-memoria xehatua, hau da, gauzatzeko laguntza eskatzen den proiektuei buruzko informazio garrantzitsua, ezinbestean laburbildu beharko da horretarako eskabide-orrietan aurreikusitako ataletan.
– Hala badagokio, Zarratutako azken bi ekitaldiei dagokienez, langileen bataz besteko plantillari buruzko txostenak,Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak, eta bai eskabide telematikoa egiten denean eguneratutako TC2a ere.
– Hala badagokio, EAEko turismoko enpresa-elkarte bateko edota xedetzat bere eragin-eremuaren turismo-garapena duen erakunde publiko-pribatu bateko kidea dela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
– Hala badagokio, turismo-sektorerako kalitatearen kudeaketaren ziurtagiriak (ISO 9001, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak); edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiriak (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO).
– Hala badagokio, enpresaren prestakuntza-plana, edo langileek prestakuntza-ikastaroak egin dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.
– Hala badagokio, irisgarritasun unibertsala egiaztatzen duen ziurtagiria (UNE 170001-1 araua).
– Turismoko establezimendua kokaturik dagoen lurralde historikoko Merkataritza Ganberaren ziurtagiria, 7.2.a. artikuluan enpresa-eskualdaketarako aipatutako «Berriz Enpresa» programari atxikita egonez gero.
Eskabidean jasotako datuak egiaztatzeko edozein momentutan eska litezke.
Enpresa eskatzaileak erantzukizun-adierazpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zehapenak eta zehapen penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zehapen-araubideari jarraituz.
-
Betekizunak eta merezimenduak
1. Erakundeek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan
2. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar da
3. Bukatutako proiektuetarako inbertsioak onartuko dira, baldin eta haien fakturak eta ordainketak 2016ko maiatzaren 13az geroztikoak badira eta eskabideak aurkezteko epea, agindu honetako 13.1 artikuluan ezarritakoa, bukatu baino lehenagokoak.
4. Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.
5. Agindu honen 6 artikuluko a), b), c) eta d) atalak baztertzaileak dira euren artean, hau da, deialdi berean establezimendu bakoitzak horietako bakoitzean aurreikusitako diru-laguntzak baino ezingo ditu eskatu
6. Nolanahi ere, inbertsio onargarri gisa inbertsio horren balio garbia zenbatuko da, halakotzat hartuz Balio Erantsiaren Zerga kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa
7. 6 artikuluko “b” azpiparagrafoan aurreikusitako laguntzak lortu nahi dituzten enpresek egiaztatu beharko dute establezimenduek laguntza-eskaeraren xede den jardueran gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna dutela laguntza-eskaera egin zen egunean. Aldi horretan familia-oinordetzagatik egindako titulartasun-aldaketak onartuko dira (odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 4. mailara arte). enpresa-eskualdaketarako «Berriz Enpresa» programari heldutako eskualdaketak ere onartuko dira (www.berrizenpresa.com); aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako Turismoaren arloko eskudun sailak garatu du Euskadiko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberekin lankidetzan. Erakunde publikoek zein pribatuek enpresak eskualdatzeko garatutako beste programa batean jasotakoak ere onartuko dira, halaber.
8. Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energiaren-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.
9. Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak, altzariek eta tresneriak berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez 3 urte, fakturazio dataz geroztik, eman beharko dituzte jardunean.
10. Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere 3 urteko aldian.
11. Agindu honen babesean, diru-laguntza ematen den harigabeko konexio zerbitzua doako eran eskaini beharko da 3 urtetan, gutxienez, instalazioaren eguna kontatzen hasita.
12. Informatika-ekipamendua, laguntzaren xede den ekimena garatzeko beharrezkoa denean bakarrik lagunduko da diruz, eta hori justifikatu egin beharko da.
13. Ez dute laguntzarik jasoko diruz laguntzeko jardunari zuzenean lotuta ez dauden gastu-kontzeptuek, eta inola ere honako kasu hauek:
- Lurren, eraikinen, lokalen eta garraio-elementuen erosketa.
- Enpresaren gastu korronteak, baita sukalde- eta jantoki-gastuak ere (baxera, mahai-tresnak, beirateria eta lanabes txikiak).
- Aseguruak, administrazio-baimenengatiko, lizentziengatiko edo antzekoengatiko tasak, edozein zerga edo tributuren ordainketa.
- Konektibitate-gastuak, 6.a.2.1.b) artikuluan aipatutakoak izan ezik.
- Weh orrien eta sare sozialen erregistro gastuak, mantenimendua eta alokairua
- Leasing edo renting eragiten bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere
Izapideari buruzko informazioa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko [MOC1] bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
eskabidea bete
dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
eskabidea sinatu
bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |