2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

[MEC_2017]

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Historikoa
2018/12/31
Kanal elektronikoa: Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Diru-laguntza eskatzeko:

  • Akreditazio elektroniko  bat izan behar duzu edo, bestela, erregistratu behar duzu aplikazioan, erabiltzailea eta pasahitza lortzeko; horiek e-mailez bidaliko zaizkizu.
  • Zure eskabidea izapidetzeko, ordezkari bat izendatu nahi izanez gero,

- Aktibatu egin beharko duzu, KUDEATZAILEA aukeran sartuta

-  “Izapidetze telematikorako akreditazioa (DOCX, 41 KB)” dokumentua bete eta sinatu beharko duzu, eskabideari eransteko.

  • Eskabidea bete behar duzu eta AMAITU botoia sakatu.
  • Dokumentuak eta formularioak erantsi behar dituzu (paperezko dokumentuak eskaneatu egin beharko dira erantsita bidaltzeko*).
  • Eskabidea sinatu behar da (akreditazio elektronikoa erabiliz).
  • Eskabidea bidali behar duzu.

Bidalketa egin ondoren, hartu izanaren agiria agertuko da pantaila batean.

(*) Fitxategi bat baino ezin da erantsi eskatzen den dokumentu bakoitzeko. Hainbat fitxategi erantsi behar izanez gero, zip edo Word fitxategi bakar batean sar itzazu.Fitxategien gehienezko neurria 3 MB. Irudiak: 72ppp eta JPEG formatua

Fitxategi gehiago bidali behar izanez gero edo beste egun batean bidali behar izanez gero, NIRE KUDEAKETAK ataletik egin dezakezu: https://www.euskadi.eus/y22-home/es

(**) Onartzen diren akreditazioak: 

-      Izenpe txartel elektronikoak

-      NAN elektronikoa

Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.

 

3. atalean Loturaren bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula.

Kontuan hartu:

Fitxategiak eranstea

  • Fitxategi bat baino ezin da erantsi eskatzen den dokumentu bakoitzeko. Hainbat fitxategi erantsi behar izanez gero, zip edo Word fitxategi bakar batean sartu behar dira.
  • Fitxategien gehienezko neurria 3 MB da. Irudi bat erantsi behar bada, eskaneatu honela: 72ppp eta JPEG formatua.
  • Onartzen diren fitxategi-luzapenak:  doc, docx ,pdf, xls, xlsx, txt, gif, html, jpg, png,  ppt,  rtf, bmp, zip, odt, ods y odp 

Nabigatzailea.- 

  • Erabili Internet Explorer 9 edo geroagokoa.
  • Konfigurazioa: Tresnak/Bateragarritasun ikuspegiaren ezarpenak/Bistaratu gune guztiak bateragarritasun ikuspegian.
  • Laster-leihoen blokeatzailea desaktibatuta. Tresnak/Laster-leihoen blokeatzailea/Desaktibatu laster-leihoen blokeatzailea. 

Internet Explorer nabigatzailearen menua ikusten ez baduzu, sakatu Alt tekla). 

Pantaila batetik bestera joateko.-

Erabili aplikazioaren barruko botoiak eta fitxak (ez erabili inoiz nabigatzailearen “Aurrera” eta “Atzera” aukerak).

OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
  • Betekizunak: Informazio xehatua
Ikusi izapideari buruzko informazio osoa