[birgizarteratze] 2015eko Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak
Herri Administrazioa eta Justizia


Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire kudeaketak-en aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
-
Egiaztatu beharko da beharrezkoak diren betekizunak eta aurreikusitako helburuak bete direla.
Informazio xehatua
Erakunde onuradunek organo kudeatzaileari justifikatu behar diote diru-laguntza jasotzeko beharrezkoak diren betekizunak betetzen dituztela, baita diru-laguntzaren xede den proiektua burutu izana ere. Horretarako justifikatzeko memoria eta justifikazio kontua aurkeztu beharko dute.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Jakinarazi beharko da edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk helburu berbererako eman duen diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideak.
Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.
Eskatzaileen talde mota bat baino gehiago baldin badago, aurkeztu bakarrik identifikatzen zaren motako dokumentuak.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.
Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria. Jarraibideak
Diru-laguntzaren onuraduna izateko, pertsona edo erakunde eskatzaileak zerga betebeharrak betetzen direla ziurtatu behar da.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 legegintza dekretuaren 3garren ataleko 50garren artikuluak ezartzen du nortzuk diren laguntza eta diru-laguntza publikoen onuradurak.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzearen ziurtagiria Jarraibideak
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko
Justifikazio-memoria Jarraibideak
Memoriaren bitartez, diru-laguntza jaso duen ekintza burutu den eta haren xedea bete den egiaztatuko dira, baita diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak bete diren ere.
Justifikatzeko memoria edozein formatutan aurkeztuko da, jarduera edo programa deskribatuko du eta honako hauek zehaztuko ditu, gutxienez: erabiltzaileen kopurua, sexuaren arabera bereizita, eta, hala badagokio, laneratzeko zaila den talderen batekoa bada (ijitoak, etorkinak, emakumeak edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak). Ahal izanez gero, diru-laguntza jaso duen jarduera burutu dela ziurtatzen duten argazkiak edota dokumentu grafikoak aurkeztuko dira memoriarekin batera, eta hala dagokionean, argitaratutako programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako idatzizko eta soinuzko materialen aleak.
Era berean, justifikatzeko materiala egiaztatzeko Justizia Zuzendaritzara atxikitako Helduen Justizia Zerbitzuko langileek egoki iritzitako bisitak egin ahal izango dituzte erakunde onuradunekin aldez aurretik geratuta.
-
Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa Justifikazio-kontu erraztuaren bidez egiaztatzeko.
Justifikatzeko kontua (PDF , 1.27 MB) Jarraibideak
Erakunde onuradunak “Justifikazio kontua ” inprimakia aurkeztu beharko du, diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa egiteko.