Elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko emango diren diru-laguntzak (2016ko ekitaldia).

[ASM 2016]

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

Itxita dago eskaerak aurkezteko epea
Kanal elektronikoa: Justifikazioa

Diru-laguntza justifikatzea eta ordaintzea

1.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: % 75 ordainduko da 2016ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, 13.a) artikuluan aipatutako epea –uko egin gabe– igaro ondoren, eta gainerakoa, % 25, 2017ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu direla; bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2017ko martxoaren 1era arteko epean (egun hori barne):

- Jasotako funts publikoak zertan erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira. Halaber, onuradunen kopurua sexuaren arabera xehakatuta jasoko da: zuzenekoak (elkartekoak, federaziokoak edo fundaziokoak direnak eta bertan lan egiten dutenak), bitartekoak (proiektua gauzatzeko kontratatu direnak edo proiektua aurrera eramateko kontratatu den entitate edo enpresakoak direnak eta bertan lanean daudenak) eta azkenak (eginiko proiektuaren onurak jasoko dituztenak) (III. eranskina).

- Diruz lagundutako jardueratik ateratako produktua, halakorik balego.

- Balantze ekonomikoa, diruz lagundutako jarduera bakoitzeko (III. eranskineko ereduaren arabera).

- Diruz lagundutako gastua egin dela justifikatzen duten fakturak edo agiriak edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak; kasu horretan, Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta, ondoren, erakunde interesdunari itzuliko dizkio; funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar beste xehetasun eman beharko da. Fakturetako edo agirietako gastuaren data 2016ko abenduaren 31 izango da, gehien jota. Bitarteko elektronikoen bidez justifikatzen bada, dokumentu originala bidali ahal izango da, eskaneatuta eta sinadura elektronikoarekin.

- Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen –eta ez beste ezertan– diharduten pertsonen soldata eta lansariak justifikatzeko agiriak.

- Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarteek edo federazioek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

2.– Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada, diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.


Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire kudeaketaken aurkeztu.

Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.

Ikusi izapideari buruzko informazio osoa