Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2024ko azaroaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5298

AGINDUA, 2024ko azaroaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, 2024ko urriaren 22ko Agindua aldatzen duena; orain aldatzen den agindu horren bidez onartu ziren 2024ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak antzeman dira 2024ko urriaren 22ko Aginduan, zeinaren bidez onartzen baitira 2024ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, zehazki bere 12.6.c) oinarrian.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2024ko urriaren 22ko Aginduaren eranskineko 12.6.c) oinarria aldatzea. Agindu horren bidez, 2024ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ziren. Honela geratuko da oinarri hori:

«c) Guztizko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 11.1 oinarriaren c) apartatuan lortutako puntuazioa nagusituko da lehenik, b) apartatukoa gero, eta a) apartatuan 4. puntuan lortutakoa gero. Berdinketa egoten jarraitzen bada, eskabideen sarrera-ordena kronologikoa hartuko da aintzat.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, entitate interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira bi epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 11.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala