Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2024ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4809

AGINDUA, 2024ko urriaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera berritzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 1997ko martxoaren 10eko Aginduak sortu zuen hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordea. Agindu horren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, Aholku Batzordeko kideak lau urterako izendatzen dira, eta bi urtetik behin kideen erdiak berritzen dira, lehendakaria izan ezik. Kide horiek berriro hautatu ahal izango dira.

2018ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak azken aldiz berritu zuen batzordea. Bestalde, agindu arautzailearen 4. artikuluan zehazten denez, lehendakariak eta bost bokalek osatuko dute batzordea, eta bokal horietako batek idazkari jardungo du. Artikulu horretan bertan ezartzen denez, Osasuneko sailburuari dagokio kideak izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez.

Hori dela eta, aipatutako arauak betez, Aholku Batzorde horren osaeraren parte bat berritu behar da une honetan:

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera berritzea.

Bigarrena.– Pertsona hauek izendatzea hazteko hormona eta harekin lotutako osagaiak erabiltzeko Aholku Batzordeko kide:

Presidentea:

– Koldo Berganzo Corrales jauna, Osakidetzaren Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariordea.

Bokalak:

– M. Concepción Fernández Ramos andrea, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Pediatrikoa Zerbitzuko kidea; idazkari jardungo du.

– Maria Picadillo Pérez andrea, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuko kidea.

– Maria Luisa Antuñano López andrea, Urdulizko Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuko kidea.

– Gemma Grau Bolado andrea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Pediatrikoa Zerbitzuko kidea.

– Itziar Soengas Ribote andrea, Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzaren ordezkaria.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 5a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala