173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4138
AGINDUA, 2024ko abuztuaren 23koa, Osasuneko sailburuarena, beste agindu hau aldatzen duena: Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Agindua, EAEko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2024ko laguntzak arautu eta haietarako deialdia egiten duena.
2024ko abuztuaren 2an, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan egindako zenbait aldaketa argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Aldaketa horiek Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduari eragiten diote, zeinak EAEko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2024ko laguntzak arautu eta haietarako deialdia egiten baitu; zehazki, 12.1 oinarriari eragiten diote.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aldatzea EAEko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2024ko laguntzak arautu eta haietarako deialdia egiten duen Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren I. eranskineko 12.1 oinarria aldatzea. Honela geratzen da idatzita:
«1.– Eskabideak aztertuko dituen balorazio-batzordea honako hauek osatuko dute:
– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria (Guillermo Herrero Alaña), batzordeburu gisa.»
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, elkarte interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira bi epeak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 23a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.