Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
570

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 31koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita bertan behera geratzen dela maskararen erabilera unibertsalaren nahitaezkotasuna Euskal Autonomia Erkidegoko osasun laguntza zentroetan, eta gomendio izatera igarotzen dela.

Osasun ministroak, 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren bidez –2023ko urtarrilaren 10eko data okerra du–, osasun publikoko jarduera koordinatuen deklarazioa onartu zuen, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 65. artikuluari jarraikiz. Agindu horren I. eranskinean zenbait neurri jasotzen dira, hala nola, maskararen erabilera unibertsalaren nahitaezkotasuna osasun laguntza zentroetan.

Osasuneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez, eta bat etorriz Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoarekin, Osasun ministroaren 2024ko urtarrilaren 10eko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen, euskal herritar guztiek izan zezaten I. eranskinean jasotako neurrien edukiaren berri. 2024ko urtarrilaren 13an argitaratu zen, eta ordutik Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eragina izan du, bigarren ebatzian adierazitakoari jarraikiz.

Bat etorriz Osasuneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduan xedatutakoarekin, «Ondoz ondoko bi astetan Arnas Infekzio Akutuen Intzidentzia Metatuaren jaitsierari buruzko datuak aurkezten dituzten autonomia-erkidegoek, Zaintza Sarearen bidez Osasun Ministerioari emandako datuen arabera, osasun-zentroetan maskarak erabiltzeko nahitaezkotasun-egoeratik gomendio-egoerara igaro ahal izango dira, egoera epidemiologikoaren arabera egoki iritziz gero».

Ondoz ondoko aurreko bi asteetan izandako Arnas Infekzio Akutuen Intzidentzia Metatuaren jaitsierari buruzko datuak ikusi ondoren (Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak emandako txostenean jasotzen dira datu horiek), agindu hau ematen da, osasun-zentroetan maskararen erabilera unibertsala kontsideratzeari buruzko I. eranskinean jasotakoari jarraikiz, eta nahitaezko izatetik gomendio izatera igarotzen da.

Horiek horrela, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 3. artikuluaren ondorioetarako, eta bat etorriz Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea ez dela nahitaezkoa maskararen erabilera unibertsala Euskal Autonomia Erkidegoko osasun laguntza zentroetan, eta gomendio izatera igarotzen dela.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 31.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala