9. zk., 2023ko urtarrilaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
208
IRAGARKIA, Santurtzi farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Santurtzi (Bizkaia) farmazia-eskualdeko farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Rekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 258,97 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.