Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5693

1905/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsen zuzenketa egiten den 1785/2022 Ebazpenean, azaroaren 24koa, eta horren bitartez onartu baitziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimikari Klinikoa kategorian (Biokimika Klinikoko FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1875/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proba arautuko zuten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimikari Klinikoa kategorian (Biokimika Klinikoko FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak antzeman dira 2022ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren ebazpen horretan, eta zuzendu egin behar dira:

Lehenengoa.– Ezabatu egiten dira ebazpen horretan lehiaketa-oposizioaren blokeari buruz egindako erreferentzia guztiak, Biokimikari Klinikoaren kategoriako hautaketa-prozesuan lehiaketaren blokea baino ez delako sartzen.

Bigarrena.– Ebazpenaren I. eranskineko 3.1.2 oinarrian:

Honakoa esaten den lekuan:

«3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentziako tituluaren edo titulu baliokidearen eta Biokimika Klinikoko espezialitateko tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.».

Honakoa esan behar du:

«3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

– Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentziako tituluaren edo titulu baliokidearen eta Biokimika Klinikoko espezialitateko tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.».

Agindua ematen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko1905/2022 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala