Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5690

AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.

Hezkuntza Sailak, bere eskumenen esparruan, eta Jaurlaritza gidatzen duen «Euskadi, ondasun komuna» printzipioari leial, kalitatezko enplegu publikoa bultzatu nahi du, eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkortasun handiagoa eman. Uste osoa du egonkortasun horrek gure gazteen eta, oro har, gure herritarren prestakuntza eta hezkuntza hobetzen lagunduko duela.

Ildo horretan, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurriei buruzkoak) 2. artikuluan aurreikusten du aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen deialdia, bertan aurreikusitako baldintzen arabera. Gainera, seigarren xedapen gehigarriak iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia aurreikusten du, zortzigarren xedapen gehigarrian osatua.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Musika eta Arte Eszenikoetan, Arte Plastiko eta Diseinukoetan, Maisu-maistren Kidegoan eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan eta, ostean, prozesu berarako deialdia egin zen Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidego berrirako. Kidego hori Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera sortu zen, Lanbide Heziketaren eremuan irakasten duten irakasleen espezialitateak berrantolatzearen ondorioz. Hori erregelamendu bidez garatu da berriki, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako funtzio publikoaren oinarrizko esparru komuna bermatzeko oinarrizko alderdiei dagokienez, urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuaren arabera (2022-10-05eko BOE).

Deialdi horietan sartu dira 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietako baldintzak betetzen dituzten plazak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2018ko (2. enplegu-eskaintza), 2019ko (2. enplegu-eskaintza), 2020ko, 2021eko eta 2022ko lan-eskaintza publikoetan sartuta daudenak. Eskaintza horiek Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko, 2019ko abenduaren 17ko, 2020ko abenduaren 22ko, 2021eko abenduaren 21eko, 2022ko maiatzaren 24ko eta 2022ko uztailaren 19ko erabakien bidez onartu ziren (aurrekoaren hutsen zuzenketa), eta honako hauetan argitaratu ziren: EHAA, 248. zk., 2018ko abenduaren 27koa; EHAA, 247. zk., 2019ko abenduaren 30ekoa; EHAA, 261. zk., 2020ko abenduaren 30ekoa; EHAA, 258. zk., 2021eko abenduaren 28koa; EHAA, 103. zk., 2022ko maiatzaren 30ekoa, eta EHAA, 152. zk., 2022ko abuztuaren 9koa.

2020., 2021. eta 2022. urteetako eskaintzak osorik gauzatzeke zeuden, eta 2018. eta 2019. urteetako 2. enplegu-eskaintzei dagokienez, egikaritu gabeko plaza batzuk edo aurreko deialdietan egikaritutakoak bete gabe geratu ziren.

Jarraian, agindu honen bidez, aipatutako 20/2021 Legearen 2. artikuluan aurreikusitako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesurako deialdia egiten da, aipatutako eskaintzetan sartutako plazei dagokienez, betiere artikulu horretan adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Eta, aldi berean, agindu horretan bertan, langileak birjartzeko tasaren plazak betetzeko, ohiko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da. Plaza horiek ez daude aipatutako legean aurreikusita, eta aipatutako eskaintzetan ere sartuta daude. Deialdi honen bidez, aipatutako lan-eskaintza publikoetan sartutako plaza guztien betearazpena amaitutzat ematen da, behin-behinekotasuna murrizteko.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua apirilaren 12ko 270/2022 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera arautzen da. Errege Dekretu horrek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakaskuntza-kidegoetan sartu, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko Erregelamendua aldatzen du, eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerako araubide iragankorra arautzen du (276/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen). Gainera, horrelako deialdiei buruzko xedapen iragankor bat gehitzen du. Era berean, Erregelamendu hori urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuak aldatu du, Lanbide Heziketako irakasleen kidegoei eragiten dieten gaiei dagokienez, eta, era berean, aldaketa bat sartu da merezimenduen baremoari buruzko I. eranskinean. Aipatutako araudiaren arabera, egonkortze-prozesu honetako hautaketa-prozedura lehiaketa-oposizioa izango da, eta oposizio-fasea ez da baztertzailea izango.

Ohiko hautaketa-prozedurari dagokionez, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren III. eta IV. tituluetan jasotako xedapenak aplikatu behar dira.

Beraz, agindu honen bidez onartzen diren oinarriek jasotzen dute deialdietan aplikatu beharreko araudia, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozeduretarako, enplegu publikoko behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulua aplikatuz, bai ohiko hautaketa-prozeduretarako (egonkortze horretatik independenteak).

Deialdi honetan, desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandako plazak sartzen dira, EPOEren 59. artikulua betez, hau da, enplegu publikoaren eskaintzetan lanpostu hutsen ehuneko zazpiko kupoa gutxienez erreserbatzea desgaitasuna duten pertsonentzat; horregatik, arestian aipatutako enplegu-eskaintzetan onartutako plazen guztizko kopurua kontuan hartuta, agindu honen bidez iragartzen diren prozesuetan, eskainitako plaza guztien % 7 erreserbatzen da desgaituentzako txandarako.

Azaldutako guztiagatik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoa bete denez, eta sail honek esleituta dituen eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egitea, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan aipatzen dena.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko eta goragoko mailako irakasleen beste kidego batean sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea, ohiko lehiaketa-oposizioaren bidez.

Hirugarrena.– Aipatutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

OINARRIAK
AURKIBIDEA

I. kapitulua. Oinarri orokorrak.

1.– Xedea, parte hartzeko txandak, plazak eta aplikatu beharreko araudia.

II. kapitulua. Parte-hartzeko baldintzak.

2.– Parte-hartzeko betekizun orokorrak eta espezifikoak zehaztea.

III. kapitulua. Parte-hartzeko eskaera eta dokumentazioa.

3.– Parte hartzeko eskabidea, tasak, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak, aurkezteko lekua eta epea.

IV. kapitulua. Onartutako eta baztertutako izangaiak.

4.– Izangaiak onartzea.

V. kapitulua. Hautaketa-organoak.

5.– Hautaketa-organoak: epaimahaiak, hautaketa-batzordeak eta batzorde barematzaileak.

VI. kapitulua. Oposizio-fasea.

6.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan aipatzen dena.

7.– Sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa.

8.– Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa (Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoak).

VII. kapitulua. Lehiaketa-fasea.

9.– Barematzea eta puntuazioak argitaratzea.

VIII. kapitulua. Lehiaketa eta oposizio-faseak gainditzea.

10.– Lehiaketa eta oposizio-faseetako puntuazioen haztapena eta puntuazio orokorra.

11.– Izangaiak ordenatzea eta lehiaketa-oposizioa gainditzea.

12.– Hautatutako pertsonek egin beharreko jarduketak.

IX. kapitulua. Praktika-fasea.

13.– Praktiketako funtzionario izendatzea.

14.– Praktika-fasearen ezaugarriak eta ebaluazioa.

X. kapitulua. Karrerako funtzionarioak.

15.– Karrerako funtzionario izendatzea eta destinoak esleitzea.

XI. kapitulua. Irakasleen ordezkogaien zerrendak.

16.– Oposizio-fasea gainditu dutenentzat ordezkapen-zerrendak irekitzea.

17.– Puntuazioa ematea hautaketa-prozesuko oposizio-fasea gainditzen duten pertsonei.

XII. kapitulua. Datu pertsonalen tratamendua.

18.– Datu pertsonalen tratamendua.

I. KAPITULUA
OINARRI OROKORRAK

1.– Xedea, parte hartzeko txandak, plazak eta aplikatu beharreko araudia.

1.1.– Oinarri hauen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen, Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen eta maisu-maistren kidegoetan sartzeko edo horra iristeko jarraitu beharreko prozedura ezartzea, kasuaren arabera, honako hauen bidez:

a) Aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan aipatzen dena.

b) Sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa.

c) Goragoko mailako irakasleen beste kidego batera sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa.

1.2.– Lanpostuen banaketa, prozesu motaren, kidegoaren, espezialitatearen, hizkuntza-eskakizunaren eta txandaren arabera, honako hau da:

1.2.1.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioan, 194 plaza eskaintzen dira, honela banakatuta:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Maisu-maistren kidegoa.

(Ikus .PDF)

* A: txanda irekia.

* B: desgaitasuna dutenentzako erreserba-txanda.

1.2.2.– 1.810 plazatarako deialdia egiten da, sartzeko eta iristeko ohiko lehiaketa-oposizioan, honela banatuta:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Maisu-maistren kidegoa.

(Ikus .PDF)

* A: txanda irekia.

* B: desgaitasuna dutenentzako erreserba-txanda.

* D: goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera sartzeko prozedura.

1.3.– Desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandan eskaintzen diren plazak 2020., 2021. eta 2022. urteetako eskaintzetan, baita 2018. eta 2019. urteetako 2. enplegu-eskaintzetan (betetzeko dauden plazei dagokienez) onartutako plaza guztien ehuneko zazpi dira, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 59. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

1.4.– Aplikatu beharreko araudia.

– 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa (LOE).

– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

– 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa.

– 276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasle-kidegoetan sartzeko, kidego horietara iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onartzen duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrak aipatzen duen sarrerako araubide iragankorra arautzen duena.

– 240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak eta Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioan zehaztutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartzeari, aske ibiltzeari eta bizitzeari buruzkoa.

– 581/2017 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, Espainiako ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko azaroaren 20ko 2013/55/EB Zuzentaraua txertatzen duena; zuzentarau horrek 2005/36/EE Zuzentaraua lanbide-kualifikazioak aitortzeari buruzkoa eta 1024/2012 (EB) Erregelamendua Barne Merkatuaren Informazio Sistemaren bidezko Administrazio Lankidetzari buruzkoa (IMI Erregelamendua) aldatzen ditu.

– 889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena.

– 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoa.

– 47/1993 Dekretua, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

– 263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, EGA Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakasleen Hizkuntza Eskakizunen baliokidetzak ezarri, eguneratu eta berresten dituena.

– 182/2002 Dekretua, uztailaren 23koa, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako eta Helduen Hezkuntzako irakasle-lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak eta hartze-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

– 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

– 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta titulu eta ziurtagiriak onartzen dituena.

– Agindua, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzen duena. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dira eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen dira.

– 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzen dituen eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretua aldatzen duena.

– Aplikazio orokorreko gainerako xedapenak, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.

II. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

2.– Parte-hartzeko betekizun orokorrak eta espezifikoak zehaztea.

2.1.– Betekizun orokorrak.

Onartuak izan nahi duten pertsonek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarra izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuaren barruan egotea, horietan langileen zirkulazio askea ezartzekoa denean.

Parte hartu ahal izango dute, halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritarren ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, eta Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea ezartzekoa den estatuetako herritarren ezkontideek eta ondorengoek, dagokion itunak hala aurreikusten duenean, haien nazionalitatea edozein dela ere, betiere ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, eta ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak baina gurasoen kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta eta erretirorako oro har ezarritako adina ez izatea.

c) Lortu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

e) Lortu nahi den kidegoan karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea, edo karrerako funtzionario izendatzeko zain ez egotea.

f) Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin pareka daitekeena) edo irakasle-lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailarekin pareka daitekeena) egiaztatzea, kasuaren arabera, 1.2 eta 2.6 oinarriekin bat.

Hala ere, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin bat, bitarteko irakasleek eta aipatutako Dekretua indarrean sartzean (1993ko apirilaren 3a) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako irakasle-lanpostuetan aldi baterako kontratatutakoek, funtzionario izaera eskuratzen badute, hiru urteko epea izango dute hori egiaztatzeko, lanpostuaz jabetzen direnetik zenbatzen hasita; baldin eta euskarazko edo euskarazko izendapenarekin irakasten badute eta berehalako derrigortasun-data duen 2. hizkuntza-eskakizuna esleituta duten plazetan sartzen badira.

Aipatutako dekretua indarrean jartzean funtzionario bihurtzen diren bitarteko irakasle eta aldi baterako kontratatuek berehalako derrigortasun-data duten 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetan hastekotan, 3 urteko epea izango dute lanpostuaz jabetzen direnetik hura egiaztatzeko.

Berehalako derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan sartzen badira, 5 urteko epea izango dute.

Era berean, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, bitarteko irakasleek eta aldi baterako kontratatuek, dekretu hori indarrean sartzean (2002ko abuztuaren 14a) ikastetxe publikoetan araubide bereziko irakaskuntzei dagozkien irakaskuntza-postuak betetzen badituzte, irakaskuntza horiei dagozkien kidegoetako karrerako funtzionario izaera lortu ahal izango dute 1. hizkuntza-eskakizuneko plazetan, nahiz eta eskakizun hori ez izan, eta hiru urteko epea izango dute, karrerako funtzionario izendatzen dituztenetik, eskakizun hori egiaztatzeko.

g) Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea, nazionalitate espainiarra ez duten eta hizkuntza ofiziala espainiarra ez duten pertsonen kasuan, 2.7 oinarrian ezarritakoaren arabera.

h) Epai irmo bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik (sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa).

2.2.– Betekizun espezifikoak.

2.2.1.– Baldintza orokorrez gain, hautaketa-prozeduretan onartuak izateko, izangaiek honako hauek ere bete beharko dituzte:

2.2.1.1.– Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoak.

a) Doktore, lizentziatu, arkitekto, ingeniari edo graduko titulua izatea, edo titulua lortzeko beharrezko diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Era berean, irakaskuntza-ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazioak, VII. eranskinean zerrendatuta daudenak, dituztenak ere onartu ahal izango dira.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa izatea, 2.2.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

2.2.1.2.– Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoak.

Doktore, lizentziatu, arkitekto, ingeniari edo graduko titulua izatea, edo titulua lortzeko beharrezko diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua emateko eskubideak ordainduta izatea.

Era berean, irakaskuntza-ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazioak, VII. eranskinean zerrendatuta daudenak, dituztenak ere onartu ahal izango dira.

2.2.1.3.– Maisu-maistren kidegoa.

Titulu hauetakoren bat izatea edo titulua lortzeko behar diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea:

– Maisu-maistraren titulua edo maisu/maistraren lanbidean (edozein espezialitatetan) jarduteko gaitzen duen gradu-titulua.

– Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua.

– Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren titulua.

2.2.2.– Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa.

Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza betetzeko, beharrezkoa da jarraian zerrendatzen diren titulazio, ziurtagiri edo lan-esperientzia hauetakoren bat izatea:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasle izateko lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala.

b) 2009ko urriaren 1a baino lehen lortutako titulu edo ziurtagiri hauetako edozein:

– Espezializazio didaktikoko lanbide-titulua, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria.

– Maisu-maistraren titulua, oinarrizko hezkuntza orokorreko irakasletzako diplomaduna, lehen hezkuntzako maisua, pedagogiako edo psikopedagogiako lizentziatuaren titulua eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa biltzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea.

c) 2008-2009 ikasturtea amaitu aurretik, bi ikasturte osotan edo, bestela, hamabi hilabetez, jarraian edo etenekin, irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilergoko irakaskuntzetan, lanbide-heziketako irakaskuntzetan edo hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzetan aritu izana, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

2.2.3.– Titulazioak atzerrian lortu badira, honako baldintza hauetako bat egiaztatu beharko da:

a) Tituluaren homologazioa.

b) Lanbidean sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzea.

2.3.– Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran parte hartzeko baldintzak (Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoak).

Prozedura honetan parte hartu ahal izango dute A-2 azpitaldean sailkatutako Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako irakasle funtzionarioek, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartzeko 2.2 oinarrian adierazitako titulazioren bat izatea, edo titulu hori lortzeko beharrezko diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

b) Jatorrizko kidegoan gutxienez sei urte eman izana karrerako funtzionario gisa.

c) Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Sartzeko prozedura hau aukeratzen dutenek ezin izango dute espezialitate berean beste txanda batean parte-hartu, ezta ondoren txanda aldatu ere.

2.4.– Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan parte hartzeko baldintzak.

Txanda honetan parte-hartu ahal izango dute, dagokion kidegoan sartzeko eskatzen diren baldintza orokor eta espezifikoak betetzeaz gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, dagokion autonomia-erkidegoko edo, hala badagokio, Estatuko Administrazio Orokorreko Gizarte Ongizateko sailetako organo eskudunek % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta dutenek edo irakaskuntzakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatik pentsioa aitortuta dutenek, betiere bi kasuetan ez bada bateraezina irakaskuntzan aritzearekin, eta lortu nahi den kidego eta espezialitate horretako berezko zereginak betetzeko gaitasun funtzionala badute.

Erreserba hori hautatu beharko da parte-hartzeko eskabidean, eta berariaz adierazi beharko da horretarako eskatzen den baldintza betetzen dela. Baldintza hori betez gero, organo eskudunek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

Hala ere, oposizio-faseko probak egiten diren bitartean epaimahaiak zalantzak baditu izangaiak lortu nahi duen kidegoko eta espezialitateko funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko gaitasunari buruz, deialdia egin duen organoari jakinaraziko dio, eta organo horrek dagokion irizpena eskatu ahal izango dio organo eskudunari. Kasu horretan, eta irizpena eman arte, izangaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du parte hartzen hautaketa-prozesuan, eta etenda geratuko da prozesuan onartzeari edo baztertzeari buruzko behin betiko ebazpena, harik eta irizpena jaso arte.

Hautaketa-prozedura sarbide libreko izangaien baldintza berberetan egingo da, alde batera utzi gabe denborari eta baliabide materialei buruz eskatu beharko diren egokitzapenak, 3.1.2 oinarrian adierazten den bezala.

Sartzeko txanda hori aukeratzen dutenek ezin izango dute espezialitate berean beste txanda batean parte hartu, ezta ondoren txanda aldatu ere.

2.5.– Baldintzak betetzea.

2.1, 2.2 eta 2.3 oinarrietan zerrendatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte mantendu beharko dira, hizkuntza-eskakizunaren eta gaztelaniaren ezagutzaren eskakizuna izan ezik (atzerritarrentzat). Oposizio-faseko proben barruan, idatziz garatzeko gaia (eskuratu nahi den espezialitatean) egiten den egunean eduki beharko du eskakizun hori, eta 2.1.f) oinarriko 2. paragrafotik 5.era bitartean hizkuntza-eskakizunari dagokienez ezarritakoa ere alde batera utzita.

Hizkuntza-eskakizuna edukitzeko muga-egun bera aplikatuko zaie goragoko maila batean sailkatuta dauden irakasleen beste kidego batera iristeko prozedurako izangaiei.

2.6.– Irakasleen lanpostuen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

2.6.1.– 2.1.f) oinarrian jasotako baldintza betetzeko, honako titulazio edo ziurtagiri hauetakoren bat eduki behar da, kasuaren arabera:

2.6.1.1.– Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin pareka daiteke):

a) Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna.

b) Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

c) Euskararen Gaitasun Agiria edo 5. maila (urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretua) edo Euskararen C1 Gaitasun Mailaren Ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua), Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste autonomia erkidego batzuetako Hizkuntza Eskola Ofizialena.

d) Euskararen C1 maila aurreratuaren ziurtagiria (80/2019 Dekretua, maiatzaren 21ekoa), Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste autonomia-erkidego batzuetako hizkuntza-eskola ofizialena.

e) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) emandako 3. hizkuntza-eskakizuna.

f) HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiria (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

g) Osakidetzako 3. hizkuntza-eskakizuna.

h) Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

i) Euskaltzaindiaren D ziurtagiria.

j) Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 5. artikuluetan jasotako baldintzak betetzen dituzten unibertsitate-tituluak.

k) Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailekin parekatutako beste titulu eta ziurtagiri batzuk.

2.6.1.2.– Irakaskuntzako lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailarekin pareka daiteke):

a) Irakasle-lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna.

b) Euskarako 4. maila (urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretua) edo Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste autonomia erkidego batzuetako hizkuntza-eskola ofizialetako maila aurreratuaren ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua).

c) Euskararen tarteko B2 mailaren ziurtagiria (80/2019 Dekretua, maiatzaren 21ekoa), Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste autonomia-erkidego batzuetako hizkuntza-eskola ofizialena.

d) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) emandako 2. hizkuntza-eskakizuna.

e) HABEren 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiria (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

f) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2. hizkuntza-eskakizuna.

g) Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

h) HLEA (Hezkuntzako Iangileen Euskara Agiria).

i) Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 3. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituen batxiler-titulua edo goi-mailako teknikari-titulua.

j) Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailarekin parekatutako beste titulu eta ziurtagiri batzuk.

2.6.2.– Daukan hizkuntza-eskakizuna alegatzea.

Prozesu bakoitzean parte hartzeko bete behar den eskabidean, parte hartuko den irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunarekin adierazi behar da, edo, hala badagokio, hura egiaztatzetik aldi baterako salbuetsita egongo litzatekeen hizkuntza-eskakizuna, 2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

Hautatutako pertsonen zerrenda argitaratu ondoren eta hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena entregatu ondoren egiaztatuko da hizkuntza-eskakizuna, beharrezkoa den kasuetan, 12. oinarrian ezarritakoaren arabera.

2.7.– Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea.

Espainiako nazionalitaterik ez duenak eta bere hizkuntza ofiziala espainiarra ez bada, hizkuntza horren ezagutza egokia egiaztatu beharko du, honako titulu edo ziurtagiri hauetakoren bat edukiz:

– Espainieraren diploma (goi-mailako maila) edo espainieraren diploma (C2 maila), urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuaren arabera, otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua.

– Atzerritarrentzako espainieraren gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emana.

– Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun-titulua edo dagokion gradu-titulua.

– Kidegoan sartzeko alegatutako titulua, Espainiako Estatuan edo gaztelania hizkuntza ofiziala duen estaturen batean emana eta egina.

Egiaztapen horretatik salbuetsita daude espainiarra ez den beste nazionalitate bat duten pertsonak, hizkuntza ofizial gisa gaztelania dutenak eta aurreko hautaketa-prozesuetako deialdietan gaztelaniazko proba bat gainditu dutela egiaztatzen dutenak.

III. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO ESKABIDEA ETA DOKUMENTAZIOA

3.– Parte hartzeko eskabidea, tasak, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak, non eta noiz aurkeztu behar diren.

3.1.– Parte hartzeko eskaerari buruzko argibideak.

3.1.1.– Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute parte-hartu nahi duten hautaketa-prozesu mota bakoitzeko, eta, prozesu bakoitzaren barruan, kidego eta espezialitate bakoitzeko. Interneteko helbide hauetan eskuragarri dagoen eskabidea bete beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langilea/- «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Onartzeko eskabidea» eta https://hezigunea.euskadi.eus/– «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa – «Onartzeko eskabidea».

Eskabidea betetzean, hartu-agiri bat lortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakia eta tasa 3.2 oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko behar diren datuak dituena. Halaber, izangaiarentzako frogagiri bat lortuko da (Interesdunarentzako alea).

Eskabidea bete ondoren, izangai bakoitzaren espedienteari buruz hautaketa-prozesuan zehar argitaratzen den informazioa Hezigunearen atarian (https://hezigunea.euskadi.eus /) eskuratuko da, erabiltzailea (NAN) eta pasahitza sartuta.

Informazio hori pasahitz horren bidez eskuratuko dute Hezkuntza Sailak emandako pasahitza duten izangaiek (Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkogaien zerrendan daudelako edo beste prozesu batzuetan parte hartu dutelako). Pasahitza gogoratzen ez baduzu edo galdu baduzu, beste pasahitz bat lortu ahal izango duzu Heziguneko atari horretan, honako atal hau hautatuta: «Nire pasahitza ahaztu dut».

Pasahitzik ez duten izangaien kasuan, sistemak pasahitz bat esleituko die prozesuari buruzko informazioa eskuratu ahal izateko, eta SMS bidez bidaliko zaie eskabidean adierazitako telefono mugikorrera, eskabidea betetzen amaitu duten unean. Erabiltzailea izangaiaren NANa izango da.

Espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkezten badira, ez da bermatzen izangaiak eskatutako espezialitate bakoitzeko probak egin ahal izango dituenik. Espezialitate desberdinetako proben hasiera aldi berean gertatzen bada, ez da itzuliko azterketa-eskubideengatiko tasa gisa ordaindutako zenbatekoa.

3.1.2.– Desgaitasuna duten izangaiek egoera hori adierazi beharko dute eskabidean, dagokion laukian, bai eta probak egiteko denborari eta baliabide materialei buruz eskatzen duten egokitzapena ere, gainerako izangaien baldintza berberetan jarduteko. Egokitzapena eskatuz gero, 3.3.1.b) oinarrian adierazitako dokumentua ere aurkeztu beharko da.

3.1.3.– Izangaiek eskabidean «Adingabekoaren babesa» izeneko atala bete beharko dute, 2.1.h) oinarrian aurreikusitako baldintza betetzen dutela egiaztatzeko. Atal hori betez, adieraziko da Hezkuntza Sailari baimena ematen zaion bere izenean 1/1996 Lege Organikoan, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituena, 13.5 artikuluan aipatzen den ziurtagiria eskuratzeko, hautatua izanez gero. Baimenik ematen ez badute eta hautatuak badira, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, 12. oinarrian adierazitakoaren arabera.

Hala ere, atal hau ez zaie eskabidean erakutsiko aurretik baimen hori eman dutenei, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkogaien zerrendan daudelako edo Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionarioak direlako.

3.2.– Tasak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 36. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), deialdi honetan parte hartu ahal izateko, hautagai bakoitzak eskabide bakoitzeko inskripzio-tasa ordaindu beharko du.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, eta ordaindu beharreko zenbatekoa epe horretan indarrean dagoen araudiaren arabera dagokiona izango da, 3.5 oinarrian aipatzen den Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpenean zehaztuko dena. Hori gauzatzeko, bi modalitate hauetako bat aukeratu ahal izango da:

a) Erakunde hauetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Laboral Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa, Bankoa edo Caja Rural de Navarra. Inprimakiek barra-kodea dutenez, irakurketa optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-bilketaren bidez ordain daiteke.

b) Online ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraituz. Ordaintzeko modu horrek alferrikako joan-etorriak eta itxaron-ilarak saihesten ditu, eta eguneko 24 orduetan dago erabilgarri.

Ez da beharrezkoa izango tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztea. Parte hartzeko eskubideak ez ordaintzeak edo epez kanpo ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du. Ordaindutako zenbatekoan egindako akatsa hamar egun balioduneko epean zuzendu ahal izango da, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Banku-erakundean ordaintzeak ez du inola ere ekarriko eskabidea garaiz eta behar bezala betetzeko izapidea ordeztea oinarri honetan aurreikusitako moduan.

3.3.– Parte-hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

3.3.1.– Parte-hartzeko eskabidea aurkezteko ezarritako epe berean, eskabidea aurkeztu ondoren, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Agindu honen I., II. edo III. eranskinetan aurreikusitako merezimenduen egiaztagirien kopia, kasuaren arabera. Kontuan hartu behar da ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduen egiaztagiriak baino ez direla alegatu eta aurkeztu behar, eta, ofizioz konputagarriak izan arren, Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenak ere bai. Horretarako, jasota daudela egiaztatu beharko dute eskatzaileek. Eranskin horietan, ofizioz zenbatzen diren merezimenduak zehazten dira dagozkien epigrafeetan.

Egiaztapen hori egiteko, izangai bakoitzak bere espediente pertsonalean dagoen informazioa kontsultatu beharko du, helbide honetan: https://hezigunea.euskadi.eus/(sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Arlo pertsonala – Nire laneko datuak, honako atal hauetan:

– Zerbitzu-orria.

– Tituluak, espezialitatea eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke).

– Zuzendaritza-karguak (goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedurarako).

Ikastaroei dagokienez, helbide berean kontsultatu beharko duzu https://hezigunea.euskadi.eus/(sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Arlo pertsonala – Nire prestakuntza – Kontsultatu nire ikastaro guztiak

2012tik aurrera deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-fasea gainditzeari buruzko merezimenduari dagokionez, informazio hori ezin izango da espediente pertsonal horretan ikusi, baina ez da ziurtagiririk aurkeztu beharko hautaketa-prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak deitu bazituen.

Pertsonak beste prozesu batzuetan parte hartzeagatik (ordezkapenetarako hautagaien zerrendak, etab.) duen pasahitza erabili beharko da Hezigunearen atariko informazioa eskuratzeko (https://hezigunea.euskadi.eus /), edo, pasahitzik ez dutenentzat, sistemak eskabidea betetzean sortu duena, 3.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.

Dokumentazioa 3.4 oinarrian adierazten diren helbideen bidez entregatuko da, pdf formatuan eta entrega hori egiteko aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideen arabera, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko da, jasota gera dadin.

b) Desgaitasuna duten izangaiek egokitzapenak eskatzen badituzte probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: minusbaliotasun-maila kalifikatzeko organo tekniko eskudunak emandako irizpen tekniko fakultatiboa, aitortutako minusbaliotasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak modu frogagarrian egiaztatuz, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, irakaskuntzakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoa deklaratzen duena.

Aurkeztutako dokumentazioa, eskatutako egokitzapenak eta aplikatu beharreko araudia ikusita, eskatutako egokitzapenak onartu edo ukatu egingo dira; erabakia interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere bi hilabeteko epean, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.

Dokumentazioa 3.4 oinarrian adierazten diren helbideen bidez entregatuko da, pdf formatuan eta entrega hori egiteko aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideen arabera, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko da, jasota gera dadin.

3.3.2.– Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioari dagokionez, «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2022ko EPEa» eta justifikazio-agiriak, 3.4 oinarrian adierazitako lekuetan. Frogagiri horretan, dokumentazioa eta aurkeztutako justifikazio-dokumentazioa zer atal zehatzetan entregatuko diren adierazi beharko da.

Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutako tituluaren espediente akademikoaren batez besteko nota baloratzeko, titulua atzerrian lortu duten pertsonek hogei egun naturaleko epe gehigarria izango dute, merezimenduak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera, titulua lortu zen herrialdeko Hezkuntza Administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioetatik ondorioztatutako batez besteko nota adierazten duen ziurtagiria aurkezteko, eta, gainera, dagokion sistema akademikoaren arabera lor daitekeen gehieneko kalifikazioa adierazteko, Espainiakoekin duen baliokidetasuna zehazte aldera.

Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean emandako dokumentazio guztiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaileak egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Salbuespen gisa, hizkuntza modernoetako espezialitateetan, eta Etengabeko Prestakuntzari eta Argitalpenei buruzko merezimenduei dagokienez soilik, egiaztagiriak dagokion hizkuntzan aurkeztu ahal izango dira.

Nolanahi ere, Administrazioak behar diren argibideak eskatu ahal izango dizkie parte hartzen duten langileei zalantzak edo erreklamazioak eragiten dituen dokumentazioari buruz. Halaber, aurkeztutako agirien jatorrizko agiriak eskatu ahal izango zaizkio izangaiari, erkatzeko. Jatorrizko dokumentuaren eta haren kopiaren artean zuzendu ezin den edozein aldek alegatutako merezimendua baliorik gabe uztea ekarriko du, horrek ekar dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

Izangaiek beren gain hartzen dute aurkeztutako dokumentazioaren egiazkotasunaren erantzukizuna. Dokumenturen bat faltsua bada edo manipulatzen bada, bertan behera geratuko da deialdi honetan parte hartzeko eskubidea, edozein erantzukizun dagoela ere.

3.4.– Agiriak aurkezteko lekua.

3.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa (merezimenduak eta egokitzapenak) Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan entregatu beharko da:

https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa».

edo

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/– «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa».

Ondoren, dagokion atalean sartu beharko da, kasuaren arabera:

– Merezimenduak entregatzea.

– Probarako egokitzapenak. Desgaitasuna.

edo, hala badagokio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan oro har ezarritako bideen bitartez.

3.5.– Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratuko da), eskabideak aurkezteko epea adieraziko da, baina epe hori ez da inolaz ere 2023ko maiatza baino lehen hasiko.

Epe berean, eskabidea aurkeztu ondoren, 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

IV. KAPITULUA
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIAK

4.– Izangaiak onartzea.

4.1.– Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, gehienez ere hilabeteko epean. Ebazpen horretan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du, eta zerrenda hori non erakutsiko den adieraziko.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» edo https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/(«2022ko» EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa»).

Izangai bakoitzak parte hartzen duen prozesua eta, hala badagokio, txanda eta espezialitatea jasoko dira zerrendan, bai eta, kanporatuz gero, horren arrazoia ere.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena adierazitako lekuetan argitaratuz gero, interesdunei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4.2.– Erreklamazioak.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, hala badagokio, zuzendu ahal izango da baztertzea eragin duen akatsa. Halaber, beren datu pertsonalak jasotzean akatsak atzeman dituztenek epe horretan bertan adierazi ahal izango dute.

Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta 4.1 oinarrian aipatutako ebazpenean adierazitako lekuetan aurkeztuko dira.

Interesdunak ez badu adierazitako epean zuzentzen baztertzeko arrazoia izan den akatsa, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.3.– Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Aurkeztutako erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez onartu edo ezetsiko dira, eta ebazpen horretan onartutzat emango da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpena eta behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarako adierazitako leku berberetan argitaratuko dira.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.4.– Oposizio aldiko probak egitera prozesuan onartuta daudenak joan ahal izango dira, bai eta, baztertuta egonda ere, deitutako ekitaldian dagokion errekurtsoa aurkeztu dutela justifikatzen dutenak ere. Errekurtsoa ebazteke badago, izangaiak egindako jarduerak ondoriorik gabe geratuko dira, baldin eta berariazko edo ustezko ebazpenak errekurtsoa ezesten badu.

Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztenik. Beraz, onartutako pertsonek prozedura honetan parte hartzetik eratorritako eskubideak izateko, 12. oinarrian jasotako dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta, ondorioz, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta azterketa medikoa gainditu beharko da.

V. KAPITULUA
HAUTAKETA-ORGANOAK

5.– Hautaketa-organoak: epaimahaiak, hautaketa-batzordeak eta batzorde barematzaileak.

5.1.– Hautaketa-organoek hautatuko dituzte prozedura honetan parte hartuko dutenak.

Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, ezertan eragotzi gabe 5.5 oinarrian abstentzio- edo errekusazio-arrazoiei buruz aurreikusitakoa eta 5.2.2 eta 5.4 oinarrietan salbuespen- eta dispentsa-kasuei buruz aurreikusitakoa.

Organoko kide ez izateko iruzurrezko jarduerak eginez gero, edo kideak bilkuretara, eraketa-bilkurara barne, arrazoirik gabe ez bertaratuz gero, presidenteak deialdia egin ondoren, edo prozesuaren garapenean dituzten betebeharrak ez betez gero, dagokion erantzukizuna eskatuko zaie, eta, hala badagokio, funtzio publikoari aplikatu beharreko diziplina-araubidea aplikatuko zaie.

Organo horien jarduteko prozedurak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa beteko du une oro.

5.2.– Epaimahaiak.

5.2.1.– Epaimahai kopurua.

Beharrezkotzat jotzen diren beste epaimahai izendatu ahal izango dira, espezialitate bakoitzean dagoen eskatzaile-kopuruaren arabera. Espezialitate bakoitzeko epaimahai berek jardungo dute deitzen diren bi prozesu motetan.

5.2.2.– Osaera eta izendapena.

Epaimahaikideak bost izango dira: epaimahaiburua eta lau epaimahaikide. Bostek jarduneko karrerako funtzionarioak izan beharko dute irakasle funtzionarioen kidegoetan, edo Hezkuntzako ikuskariak, eta izangaiek hautatzen duten kidegoari dagokion sailkapen-talde bereko edo handiagoko kidegokoak izango dira. Kidego horri dagokio ordezkaritza handiena.

Osaeran, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horren arabera, kide gehienek epaituko duten espezialitatearen titularra izan beharko dute, eta, ahal dela, gaur egun espezialitate horretan destinoa izango dute. Halaber, arrazoi oinarrituek eta objektiboek eragozten ez badute, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Hezkuntzako sailburuak askatasunez izendatuko du lehendakaria. Oinarri honetako aurreko bi paragrafoetan aipatutako karrerako funtzionarioen artean aukeratuko dira kideak, zozketa bidez. Hala ere, espezialitateko titularren kopuruak zozketa egitea eragozten duen espezialitateetan, Hezkuntzako sailburuak zuzenean izendatuko ditu espezialitate horietako epaimahaietako kide gisa espezialitate horien titular diren karrerako funtzionarioak.

Epaimahai bakoitzerako ordezko kide kopuru bera izendatuko da prozedura beraren bidez. Epaimahai bat baino gehiago duten espezialitateen kasuan, ordezko epaimahaia egon arren ezin bada epaimahaia bost kiderekin eratu, espezialitate bereko beste epaimahai batzuetako ordezko kideekin eratu ahal izango dira, epaimahaiak izendatzeko aginduan aurreikusten diren baldintzen arabera.

Zozketa Lakua-2 eraikinean egingo da (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), eta zozketa egin baino lehen iragarriko da Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/ «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa».

Epaimahaiak Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez izendatuko dira, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere bi hilabeteko epean, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen den egunetik aurrera.

Epaimahaietan parte hartzetik salbuetsita egongo dira, eta, beraz, zozketan ez dira kontuan hartuko, hautaketa-prozeduran zehar egoera hauetan dauden karrerako funtzionarioak:

a) Kidegoan zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batean.

b) Irakasle funtzionarioei irekita dagoen Administrazio Orokorreko lanpostuan jardutea.

c) Zuzendari-, ikasketaburu- eta idazkari-karguak betetzea.

d) Ikasturte osorako ordaindu gabeko baimena.

e) Partzialki ordaindutako baimena.

f) Lanaldia murrizteko baimena.

g) Sindikatu-ordezkaritzako eginkizunak betetzeko lizentzia, lanera joateko erabateko liberazioa dakarrena.

h) Amatasunagatiko edo aitatasunagatiko, adopzioagatiko edo harreragatiko lizentzia, edo edoskitze-aldia metatzeagatiko lizentzia.

i) Haurdunaldiko arriskuagatiko lizentzia.

j) Ezkontzagatiko lizentzia, betiere lizentzia hartzeko datak eta oposizio-fasea oso-osorik bat badatoz.

k) Iraupen luzeko aldi baterako ezintasunagatiko lizentzia. Noizbehinkako gaixotasunak eragindako aldi baterako ezintasunari dagokionez, dagokion medikuak eman behar du, baina horrek ez du salbuesten epaimahaietan parte hartzeko betebeharretik. Egoera horretan dagoen funtzionarioa epaimahaiko titular edo ordezko izendatu badute, eta hautaketa-prozesua hasi baino lehen lortzen badu alta, epaimahaian sartu beharko du.

Adierazitako kasuren batean dauden pertsonak izendatu badira zozketan, eragindako pertsonak salbuespena eskatuko dio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, bost egun balioduneko epean, hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Era berean, zozketan ez dira kontuan hartuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitua) eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitua) parte hartu zuten presidenteak eta kideak, salbu eta libre dauden karrerako funtzionarioen kopuruaren arabera epaimahaiaren izendapen osoa egitea ezinezkoa den espezialitateetan.

Kideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta eragozpenak minimizatzeko, zozketa lurraldean egingo da, espezialitate bakoitzeko epaimahaiek egoitza izango duten lurralde historikoaren arabera. Adierazitako lurralde-irizpidea kontuan hartuta epaimahai guztietako bokal guztiak izendatzea ezinezkoa den kasuetan, zozketa bidez osatuko dira, beste bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioekin. Lurralde-irizpide hori salbuetsi ahal izango da karrerako funtzionario gutxi dauden espezialitateetako epaimahaietan.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zehaztuko da zein lurralde historikotan kokatuko diren espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitzak, eta zozketa egin aurretik argitaratuko da.

Salbuespen gisa, eta justifikatutako arrazoiak direla medio, beste hezkuntza-administrazio batzuei eskatu ahal izango zaie espezialitateko edo, hala badagokio, dagokion kidegoko funtzionarioak proposa ditzatela epaimahai horietan parte hartzeko, edo horiek beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatu ahal izango dira; azken kasu horretan, aholkulari espezialistak izendatu ahal izango dira, 5.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

Epaimahaiak izendatzerakoan, autonomia-erkidego honetako bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-gaitasuna bermatu beharko da.

5.2.3.– Borondatezko parte-hartzea.

Epaimahaikide izan nahi duten pertsonek idazki bat aurkeztu beharko diote Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, 3.5 oinarrian eskabideak aurkezteko ezarritako epe berean. Organo horrek ebatziko ditu eskabideak, kontuan hartuta espezialitatearen titulartasuna, espezialitate horretan egun duten destinoa eta kasuan kasuko espezialitateko epaimahaiek egoitza izango duten lurralde historikoa.

Borondatezko parte-hartze horretatik salbuetsita daude 2023-2024 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak.

5.3.– Hautaketa-batzordeak.

Aurkeztutako eskabideen kopurua dela-eta espezialitate baterako edo batzuetarako epaimahai bat baino gehiago eratu behar bada, hautaketa-batzordeak eratuko dira espezialitate horietarako.

Batzorde horiek espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte, gutxienez bost, eta, hala ez bada, epaimahaikideek, harik eta osatu arte, honela:

1.– Lau epaimahai badaude:

Epaimahaiburua: 1. epaimahaiko burua.

Kideak: 2., 3. eta 4. epaimahaiburuak eta 1. epaimahaiko idazkaria.

2.– Hiru epaimahai badaude:

Epaimahaiburua: 1. epaimahaiko burua.

Batzordekideak: 2. eta 3. epaimahaiburuak eta 1. eta 2. epaimahaietako idazkariak.

3.– Bi epaimahai badaude:

Epaimahaiburua: 1. epaimahaiko burua.

Epaimahaikideak: 2. epaimahaiburua, 1. eta 2. epaimahaietako idazkariak eta 1. epaimahaiko 1. epaimahaikidea.

Batzorde horietako presidente gisa jardungo du espezialitateko zenbaki txikieneko epaimahaiburuak, 10 epaimahai edo gehiago eratzen diren espezialitateetan izan ezik. Kasu horretan, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du batzordeburua, Hezkuntzako Ikuskarien kidegoan jardunean dauden karrerako funtzionarioen artetik.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahai horrek hautaketa-batzorde gisa jardungo du ondorio guztietarako.

5.4.– Batzorde barematzaileak.

Espezialitate bakoitzean dauden eskatzaileen kopuruaren arabera, eta 5.7.3 oinarriaren aurreikuspena kontuan hartuta, beharrezkoak diren Batzorde Barematzaileak eratu ahal izango dira, espezialitateen edo espezialitate-taldeen arabera. Gutxienez bost kidek eta gehienez zazpi kidek osatuko dituzte (presidente bat eta gainerako kideak). Presidentea Hezkuntzako ikuskari bat izango da, Hezkuntzako sailburuak izendatua, eta bokalak zozketa bidez izendatuko dira, dagokien batzordeari dagokion kidegoan eta espezialitatean edo espezialitateetan jardunean dauden karrerako funtzionarioen artean.

Arrazoi oinarrituek eta objektiboek eragozten ez badute, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Batzorde barematzaileak eratu behar izanez gero, epaimahaikideen zozketarekin batera egingo da batzorde horietako kideen zozketa.

Batzorde barematzaileei 5.2.2 oinarrian epaimahaientzat aurreikusitako salbuespen-arrazoi berberak aplikatuko zaizkie.

Kideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta eragozpenak minimizatzeko, zozketa lurralde-mailan egingo da, espezialitate bakoitzeko batzorde barematzaileek egoitza izango duten lurralde historikoaren arabera. Adierazitako lurralde-irizpideari jarraikiz Batzorde Barematzaileetako kide guztiak izendatzea ezinezkoa den kasuetan, zozketa bidez osatuko dira, beste bi Lurralde Historikoetako karrerako funtzionarioekin. Lurralde-irizpide hori salbuetsi ahal izango da karrerako funtzionario gutxi dauden espezialitateetako batzorde barematzaileetan.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zehaztuko da zein lurralde historikotan kokatuko diren espezialitateetako batzorde barematzaileen egoitzak, eta zozketa egin aurretik argitaratuko da.

Salbuespen gisa, azaldutakoa gorabehera kide guztiak izendatzea ezinezkoa bada, beste espezialitate bateko karrerako funtzionarioekin osatu ahal izango dira batzorde barematzaileak, adierazitako lurralde-irizpidea ere kontuan hartuta.

Batzorde barematzaileak izendatzerakoan, autonomia-erkidego honetako bi hizkuntza ofizialen hizkuntza-gaitasuna bermatu beharko da.

Batzorde Barematzaile bakoitzerako ordezko Batzorde Barematzaile bat izendatuko da prozedura beraren bidez.

Batzorde barematzaileak Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere bi hilabeteko epean, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen den egunetik aurrera.

Epaimahaikideen artean kidegoan antzinatasun txikiena duen pertsona arituko da idazkari, Batzorde Barematzaileak bestela erabaki ezean.

Batzorde horiek Hezkuntza Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritza eta zerbitzuen aholkularitza jaso ahal izango dute.

5.5.– Hautaketa-organoetako kideen abstentzioa eta errekusazioa.

Hautaketa-organoetako kideek ez dute jardun beharko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari jakinarazi beharko diote, agiri bidez behar bezala justifikatuta, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude, edo kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatzeko lanak egin badituzte deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan.

Mahaiburuek hautaketa-organoetako kide guztiei berariaz eskatuko diete aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeretan ez daudela adierazteko adierazpena.

Era berean, aurreko kasuetako bat gertatzen denean, interesdunek hautaketa-organoetako kideak errefusatu ahal izango dituzte edozein unetan, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Langileriaren Kudeaketa zuzendariak dagokion ebazpena emango du, baiesteko edo ezesteko.

5.6.– Hautaketa-organoak eratzea.

Lehendakariek deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, eta, ahal dela, izendatutako kide guztiak egongo dira bertan, titularrak zein ordezkoak. Batzordeburua eta idazkaria, edo, hala badagokio, haien ordezkoak, eta gutxienez kideen erdiak bertan direla eratuko dira.

Eratze-bilkura modu presentzialean zein telematikoan egin ahal izango da, eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 17. artikuluan xedatutakoa beteko da. Ekitaldi horretan bertan izendatuko da idazkaria.

Hautaketa-organoak eratu ondoren, organo bakoitzak eraketa-akta bidaliko dio, kide guztiek sinatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, ahalik eta lasterren. Balio osoz jarduteko, lehendakariak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo, bestela, haien ordezkoek, eta, gutxienez, kideen erdiek.

Epaimahaikideen artean kidegoan antzinatasun txikiena duen pertsona arituko da idazkari, hautaketa-organoak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

Hautaketa-organoek beren lanetan aholkulari espezialistak eta laguntzaileak sartzea proposatu ahal izango dute. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenengoen eginkizuna izango da hautaketa-organoko kideei aholkuak ematea beren espezialitateko ezagutzak eta merezimenduak ebaluatzeko. Laguntzaileek organo horiekin lankidetzan jardungo dute, haiek agindutako laguntza-lan teknikoak eginez. Beren jardunean, batzuk zein besteak, bakoitzak bere eskumenak egikaritzera mugatuko dira. Aholkulari eta laguntzaileek izendatuta dauden funtzioari dagokion gaitasun profesionala izan beharko dute.

5.7.– Hautaketa-organoen eginkizunak.

5.7.1.– Epaimahaiei dagokie:

a) Hautaketa-prozesuaren faseak garatzea, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

b) Oposizio-faseko probak kalifikatzea, V. eranskinean adierazitako balorazio-irizpideen arabera.

c) Lehiaketa-aldiko merezimenduen balorazioa.

d) Baztertzeko proposamena, zeina Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko baitzaio, baldin eta jakiten badute izangairen batek ez dituela betetzen deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak. Kanporatu aurretik, entzunaldia emango zaio, eta jakinaraziko zaio, halaber, zer zehaztasun falta edo faltsutasun adierazi dituen hautaketa-probetan parte hartzeko eskabidean, bidezkoak diren ondoreetarako. Kasu horretan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena eman arte, hautaketa-prozesuan modu baldintzatuan parte hartzen jarraitu ahal izango du (ad cautelam). Baztertzeko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

e) Izangaiak hautaketa-prozeduratik kanpo uztea, baldin eta, ariketak egin bitartean, proba normaltasunez garatzea eragozten duen iruzurrezko edozein jarduketa egiten badute, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera, epaimahaikideen jarraibideak betetzen ez badituzte edo portaera desegokiak badituzte (liskarrak eragiten badituzte, bortizki, oldarkor edo larderiaz jarduten badute...). Epaimahaiburuak horren berri emango dio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, eta dagokion bilkura-aktan jasoko du. Hautaketa-prozesutik baztertzeko epaimahaiaren erabakiaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

f) Hautaketa-batzordeei agindutako eginkizunak, halakorik ez badago.

5.7.2.– Hautaketa-batzordeei dagokie:

a) Epaimahaiak koordinatzea.

b) Epaimahaien jarduteko irizpideak zehaztea eta irizpideok homogeneizatzea.

c) Proba praktikoaren edukia zehazteko modua zehaztea, deialdi honen VI. eranskinean zehaztutako premisak kontuan hartuta.

d) Lehiaketa-faseko puntuazioak epaimahaiek oposizio-fasean esleitutakoei gehitzea, izangaiak ordenatzea eta lehiaketa- eta oposizio-faseak gainditu dituztenak deklaratzea.

e) Bi faseak gainditu dituzten izangaien zerrendak egitea eta onartzea, eta deialdia egin duen organoari zerrenda horiek helaraztea.

Hautaketa-prozeduretan zehar, epaimahai bakarrak edo, hala badagokio, hautaketa-batzordeek arau hauek aplikatzean sor daitezkeen zalantza guztiak ebatziko dituzte, bai eta aurreikusi gabeko kasuetan zer egin behar den ere.

5.7.3.– Izangai bakoitzari dagokion puntuazioa, merituak direla eta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako administrazio-unitateek esleituko dute, epaimahaiek eskuordetuta, honako hauek izan ezik: etengabeko prestakuntza (I., II. eta III. eranskinak) eta argitalpenak eta berrikuntza- eta esperimentazio-proiektuak (III. eranskina).

Halaber, epaimahaiek batzorde barematzaileei eskuordetu ahal izango diete etengabeko prestakuntzari, argitalpenei, eta proiektuei buruzko merezimenduen balorazioa.

5.8.– Hautaketa-organoek behar diren neurriak hartuko dituzte, beharrezkoa denean, desgaitasuna duten izangaiek gainerako parte-hartzaileen aukera berberak izan ditzaten ariketak egiteko. Ildo horretan, 3.3.1.b) oinarrian aurreikusitako moduan aurkeztutako eskaera onartzen zaien pertsonentzat, eskaera egiteko denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak ezarriko dira, betiere egokitzapen horiek irakaskuntza-funtzioarekin bateraezinak ez badira eta proben edukia desnaturalizatzea ez badakarte.

5.9.– Beste organo batzuen lankidetza: koordinatzaileak.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak Hezkuntzako Ikuskarien artean izendatutako koordinatzaileen laguntza izan dezakete hautaketa-organoek, aipatutako hautaketa-organoen koordinazioko eta administrazio-laguntzako eginkizunak betetzeko. Eginkizun horiek betetzean, prozesua behar bezala garatzen dela zainduko dute, eta, horretarako, auzitegiekin lankidetzan jardungo dute, prozesuaren administrazio- eta antolaketa-kudeaketarekin lotutako orientabideak emanez, eta abar, garatzeko tresnak emanez, prozesuan sor daitezkeen zailtasunak edo gorabeherak konpontzen lagunduz, eta epaimahaien funtzionamenduan, jarduketetan eta erabakietan irizpideak homogeneoak izan daitezen sustatuz.

5.10.– Kalte-ordainak eta dietak.

Agindu honen bidez deitutako prozeduretan jarduten duten epaimahaiek, hautaketa-batzordeek, batzorde barematzaileek, koordinatzaileek, aholkulari espezialistek eta laguntzaileek eskubidea izango dute zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutako kalte-ordainak jasotzeko.

VI. KAPITULUA
OPOSIZIO-FASEA

6.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan aipatzen dena.

6.1.– Oposizio-fasearen definizioa eta ezaugarriak.

Proba bakarra izango da, bi zatitan egituratua, eta zati horiek ez dira baztertzaileak izango.

A zatia eta B zatiko ariketa praktikoa saio berean egin ahal izango dira.

6.1.1.– A zatia.

Lortu nahi den irakaskuntza-espezialitateari buruz beharrezkoak diren ezagutza espezifikoak erakustea izango du helburu. Epaimahaiak ausaz ateratako gai-kopuru batetik izangaiak aukeratutako gai bat idatziz garatu beharko du, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendako gai-kopuru osoarekiko proportzionala, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

a) 25 gai edo gutxiago duten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da.

c) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da.

Zati hau prestatzeko, V. eranskinean zehazten diren gai-zerrendak aplikatuko dira.

Izangaiek gehienez ere bi ordu izango dituzte proba egiteko.

6.1.2.– B zatia.

Hautagaiaren gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzarako beharrezko teknikak menderatzen dituela egiaztatzea izango du helburu. Unitate didaktiko-ikaskuntza-egoera bat aurkeztuko da. Lanbide-heziketako espezialitateetan, ariketa praktiko bat ere egin beharko da.

B.1.– Unitate didaktiko/ikaskuntza egoera bat prestatu, aurkeztu, azaldu eta defendatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera bat prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea lotuta egongo da izangaiak hautatzen duen espezialitatearekin. Izangaiak unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren edukia aukeratuko du. Unitate didaktikoa lantzean, haren bidez lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak, edukiak, ikasgelan planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak eta ebaluazio-prozedurak zehaztu beharko dira. Ikaskuntza-egoerei dagokienez, honako hauek zehaztu beharko dira: funtsezko konpetentziak, deskribatzaile operatiboak, gaitasun espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak, jardueren sekuentziazioa eta inplikatutako arloak/ikasgaiak.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Lanbide Heziketako espezialitateetan, unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera lan-unitateei buruzkoa izan daiteke, eta dagokion lanbide-moduluaren ikaskuntzaren emaitzekin lotu beharko da, bai eta, hala badagokio, kasuan kasuko lanbide-profilaren berezko konpetentzia-atalei lotutako amaierako gaitasunekin ere.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Hezkuntza Orientazioko eta Gizartearentzako Zerbitzuetako espezialitateetan, izangaiek esku-hartzeko programa bat garatu ahal izango dute ikastetxe batean, hezkuntza- eta psikopedagogia-orientazioko talde batean, eskolako zerbitzu psikopedagogikoetan, eskolako kabinete psikopedagogikoetan edo beste unitate baliokide batzuetan.

Unitate didaktikoak/ikaskuntza-egoerak gutxienez 4 folio eta gehienez 8 folio izango ditu, DIN-A4 formatuan, alde bakarretik idatzita. Proiektuak, lan-unitateak, erronkak eta abar barne har ditzake.

Unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zehazten den epean entregatuko da (ez da 2023ko maiatza baino lehen hasiko), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Entrega formatu elektroniko hauetakoren batean egin beharko da:

– Microsoft Office 2016 edo txikiagoa.

– Libre Office 6 edo txikiagoa.

– Fitxategiak Portable Document Format (PDF) formatuan.

Entregatu ondoren, frogagiria inprimatu beharko da, hori izango baita entrega hori justifikatzen duen agiria. Bertan, izangaia identifikatzen duen NANa eta eskabide-zenbakia agertuko dira, bai eta dokumentua entregatzeko eguna eta ordua ere.

Espezialitate bererako bat baino gehiago emanez gero, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan, erregistratutako entrega-dataren eta -orduaren arabera.

Ezarritako epean, entregatzen ez duten pertsonak prozesutik kanpo geratuko dira eta prozesuarekin jarraitzeko eskubidea galduko dute.

Unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera epaimahaiaren aurrean defendatuko da izangaiari horretarako deialdia egiten zaionean. Prestatzeko, hamabost minutu izango ditu izangaiak. Prestatzeko eta ahozko azalpenerako (publikoa izango da), erakusketa horretan lagungarri izango zaion material osagarria erabili ahal izango du, berak jarri beharko duena (ordenagailu eramangarria, telefono mugikorra, etab.). Internetera konektatu ahal izango da, baina izangaiak berak jarri beharko ditu probaren zati honetan behar bezala funtzionatzeko behar diren baliabideak.

Proba honen iraupena ordubetekoa izango da gehienez, eta honela banatuko da: unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren ahozko azalpena 45 minutukoa izango da gehienez. Izangaiaren esku-hartzea amaitu ondoren, epaimahaiak azalpenaren edukiari buruzko galderak edo jarduketak egin ahal izango dizkio, baina eztabaida hori ezin izango da hamabost minututik gorakoa izan.

B.2.– Ariketa praktikoa, hautagaiek aukeratu duten espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela egiaztatzeko. Ariketa hau espezialitate hauetan egingo da: Enpresen administrazioa, Nekazaritzako produkzio-prozesuak, Eraikuntza zibilak eta etxegintza, Fabrikazio mekanikoko antolamendua eta proiektuak, Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak, Sistema elektroteknikoak eta automatikoak, Sistema elektronikoak, Ostalaritza eta turismoa, Analisi eta kimika industriala, Esku-hartze soziokomunitarioa, Merkataritza-prozesuak, Nekazaritzako produkzioko eragiketak eta ekipoak, Eraikuntza-proiektuen bulegoa, Instalazio elektroteknikoak, Ekipo elektronikoak, Irudi eta soinuko teknikak eta prozedurak, Sistema eta aplikazio informatikoak, Prozesu-eragiketak, Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak, Osasun- eta laguntza-prozesuak eta Gizartearentzako zerbitzuak.

Proba praktikoaren edukia VI. eranskinean aurreikusitakoan oinarrituko da.

Proba praktikoa idatziz egiten denean, izangaiek gehienez ere bi ordu izango dituzte proba egiteko. Idatziz egiten ez bada, instrumentu-trebetasunak edo trebetasun teknikoak praktikoki erakustea eskatzen duten espezialitateak direlako, dagokion epaimahaiak bere iragarki-taulan horretarako xedatzen duena beteko da, proba egitearen aurrean.

6.1.3.– Hizkuntza modernoetako espezialitateetako proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira.

6.2.– Oposizio-fasearen garapena.

Oposizio-fasearen hasiera Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez zehaztuko da, eta inola ere ez 2023ko ekaina baino lehen hasiko da. Ebazpen hori Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratuko da.

Ariketa kolektiboetarako deialdia jaso duten pertsonak azterketaren lekuan aurkeztu beharko dira, ezarritako orduan eta egunean. Ariketa horiek saio batean egingo dira, epaimahai bakoitzari esleitutako izangai guztiak bertan direla. Banakako ariketak egiteari dagokienez, egun bakoitzerako deitutako pertsonak Epaimahaiak jardunak hasteko ordu gisa ezarritako orduan egon beharko dira.

Epaimahaiek banakako ariketak egitean lehenengo lekuan jardun behar duten izangaien zitazioak iragarriko dituzte, bai eta egokitzat jotzen diren gai guztiak ere, proba horiek egiten diren ikastetxeetako iragarki-tauletan. Halaber, dagokion epaimahaiko iragarki-taulan argitaratuko dira, informazio-ondorioetarako, Interneteko helbide honetan: http://www.hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (kidegoa eta espezialitatea hautatu beharko dira) – «Epaimahaiak – Oposiziogileari esleitutako epaimahaiaren zenbakia sakatu – Iragarki-taula».

Epaimahaietan banakako jarduerak hasi ondoren, izangaien hurrengo deialdiak proba horiek egiten diren ikastetxeetan ere argitaratu beharko dira, probak hasi baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez. Halaber, informazioa emateko, Interneteko helbide horretan argitaratuko dira: http://www.hezigunea.euskadi.eus

Banakako probetan, hurrenkera alfabetikoki hasiko da, abizena J letratik hasten duen lehenengo izangaiarekin, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 21eko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da 2023-2024 ikasturtean ordezkapenak egiteko hautagaiak kudeatzeko prozesuan ordena alfabetikoa zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza, bai eta ikasturte horretan dei daitekeen beste edozein hautaketa-prozesutan ere.

Lehen abizena letra horretatik hasten den hautagairik ez duten epaimahaiek hurrengo letrarekin edo letrekin hasiko dute jarduteko hurrenkera. Epaimahaiek edozein unetan eskatu ahal izango diete izangaiei beren nortasuna egiazta dezatela. Horretarako, NANa, jatorrizko herrialdeko antzeko agiria, pasaportea edo titularraren argazkia duen gidabaimena aurkeztu beharko dute.

6.3.– Oposizio-fasearen kalifikazioa.

Oposizio-faseko probak kalifikatzeko, epaimahaiek kontuan hartuko dituzte V. eranskinean adierazitako balorazio-irizpideak. Eta epaimahaikide guztien irizpideak bateratzeko eta ebaluazioa ahalik eta objektiboena izateko, ebaluatu beharreko konpetentzia bakoitzerako behar diren errubrikak erabiliko dira.

A eta B zatiak 0 eta 10 puntu artean kalifikatuko dira. A zatiak % 40ko pisua izango du, eta B zatiak azken kalifikazioaren % 60koa. Lanbide-heziketako espezialitateen kasuan, B zatiak bi zati izango ditu, eta ariketa praktikoa egin beharko denez, bi alderdiek % 50eko pisua izango dute.

Aukera-berdintasuna bermatzeko, B1 zatiari 0 puntu emango zaizkio, baldin eta epaimahaiak atzematen badu unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera ez datorrela bat honako baldintza formal hauekin:

– gutxienez 4 folioko eta gehienez 8 folioko luzera.

– DIN-A4 formatua.

– alde bakarretik idatzia.

Probaren azken nota eta orokorra 0tik 10era bitarteko zenbakiekin adieraziko dira, eta gutxienez 5 puntu lortu beharko dira lehiaketa-fasean sartu ahal izateko.

Izangai bakoitzak ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa kalkulatzeko, epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa lortuko da. Epaimahaiko kideek emandako puntuazioen artean hiru osoko edo gehiagoko aldea badago, automatikoki baztertuko dira gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta batez besteko puntuazioa gainerako kalifikazioen artean egongo da.

6.4.– Oposizio-fasean lortutako kalifikazioak argitaratzea.

Epaimahaiek probaren azken nota eta nota orokorra argitaratuko dute, zati bakoitzari dagokionarekin batera.

Jakinarazpenetarako, epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxeetan jarriko dira behin-behineko zerrendak, azken notarekin batera. Halaber, dagokion epaimahaiaren iragarki-taulan kontsultatu ahal izango dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (kidegoa eta espezialitatea hautatu) – «Epaimahaiak – Oposiziogileari esleitutako epaimahaiaren zenbakia sakatu – Iragarki-taula.

Kalifikazio horien aurka, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote dagokion epaimahaiari, hiru egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek dagokion epaimahaiburuari zuzenduko zaizkio, eta online aurkeztuko dira, aipatutako Interneteko helbidean: http://www.hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira).

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta, gehienez ere, berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, epaimahaiek leku horietan jarriko dituzte lortutako kalifikazioen behin betiko zerrendak. Puntuazioak aldatu ez badira, erreklamazioak ezetsi egin direla ulertu beharko da.

Guztizko kalifikazio horien aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu, eta interesdunak, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharko du deialdi honen 11.4 oinarrian aurreikusitako azken ebazpenaren aurka.

6.5.– Epaimahaiek oposizio-fasea gainditu duten izangaiek lortutako puntuazioak emango dizkiete Hautaketa Batzordeari, batzorde horrek lehiaketa-aldiari dagozkion kalifikazioak gehi diezazkien, 8. oinarrian aipatzen den puntuazio orokorra lortzeko.

7.– Sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa.

7.1.– Oposizio-fasearen ezaugarriak.

Oposizio-fasean, honako hauek hartuko dira kontuan: lortu nahi den irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezagutzak izatea, gaitasun pedagogikoa izatea eta irakaskuntzan jarduteko behar diren teknikak menderatzea.

Oposizio-faseak bi proba izango ditu, bi zatitan egituratuta. Proba bakoitza baztertzailea izango da.

7.1.1.– Lehenengo proba.

Aukeratutako irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezagutzak erakustea izango du helburu, eta bi zati izango ditu, denak batera baloratuko direnak.

Lehenengo probaren bi zatiak saio berean egin ahal izango dira.

A zatia: proba praktikoa, izangaiek prestakuntza zientifikoa dutela eta aukeratzen duten espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak menderatzen dituztela egiaztatzeko. Trebetasun instrumentalak edo teknikoak barne hartzen dituzten espezialitateen kasuan, trebetasun horiek zati honetan ebaluatuko dira.

Proba praktikoaren edukia VI. eranskinean aurreikusitakoan oinarrituko da.

Proba praktikoa idatziz egiten denean, izangaiek gehienez ere bi ordu izango dituzte proba egiteko. Idatziz egiten ez bada, instrumentu-trebetasunak edo trebetasun teknikoak praktikoki erakustea eskatzen duten espezialitateak direlako, dagokion epaimahaiak bere iragarki-taulan horretarako xedatzen duena beteko da, proba egitearen aurrean.

B zatia: idatziz garatu beharko da izangai bakoitzak aukeratutako gai bat, epaimahaiak ausaz ateratako gai-kopuru batetik aukeratua, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendako gai-kopuru osoarekiko proportzionala, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

a) 25 gai edo gutxiago duten espezialitateetan, bi gairen artean aukeratu beharko da.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da.

c) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da.

Zati hau prestatzeko, IV. eranskinean zehazten diren gai-zerrendak aplikatuko dira.

Izangaiek bi ordu izango dituzte B zatia egiteko.

7.1.2.– Bigarren proba.

Izangaiaren gaitasun pedagogikoa, konpetentzia profesionalak eta irakaskuntzan jarduteko behar diren teknikak menderatzen dituela egiaztatzea izango du helburu. Programazio didaktiko bat aurkeztean eta unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera bat ahoz prestatu eta azaltzean datza.

A) Programazio didaktiko baten aurkezpena.

Programazio didaktikoak Euskal Autonomia Erkidegoan eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean indarrean dagoen curriculumari egingo dio erreferentzia, parte hartzen den espezialitatearekin lotutako arlo, eremu (Haur Hezkuntzako espezialitaterako), gai edo modulu batean, edo hala eskatzen duten planteamendu metodologikoak erabiltzen badira (proiektuen araberako lanak, ikaskuntza-egoerak, erronkak), hainbat arlo, eremu, ikasgai edo modulutakoak, eta horien artean sartzen da parte hartzen den espezialitatearekin lotuta dagoena. Bertan, honako hauek zehaztu beharko dira: helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak, metodologia, baliabide didaktikoak, etengabeko ebaluaziorako prozedurak eta tresnak, oinarrizko gaitasunak eskuratzeko ekarpena, eta aniztasunarekiko erantzuna, arreta berezia jarriz hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, gaitasun handikoak barne, eta genero-ikuspegia kontuan hartuta. Programazio didaktikoa bera ebaluatzeko estrategiak ere jasoko dira.

Programazio hori bat etorriko da espezialitate horretako irakasleek irakasteko eskumena esleituta duten hezkuntza-maila edo -etapetako ikasturte batekin, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean indarrean dauden curriculumei buruzkoa izan beharko du. Nolanahi ere, aukeratutako mailarako edo ikasturterako arauak ezartzen dituen gutxieneko curriculum-elementu guztiak jaso behar dira programazioan.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko izangaien kasuan, derrigorrezko bigarren hezkuntzako etapari, batxilergoari edo lanbide-heziketako prestakuntza-zikloei buruzkoa izan daiteke; ezin izango da curriculum-aniztasuneko taldeei buruzkoa izan.

Hezkuntza-orientazioko espezialitatean, izangaiek, programazio didaktikoaren ordez, Tutoretzako Orientazio eta Ekintza Plan bat egin ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako institutu baten barruan, edo hezkuntza-orientazioko edo orientabide psikopedagogikoko talde batean esku hartzeko programa bat. Kasu horietan, Plana eta Programa espezialitateko gai-zerrendarekin lotutako esku-hartze plan espezifikoetan antolatu beharko dira. Orientazio eta Tutoretza Ekintzako Plana eta Esku hartzeko Programa eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dagoen araudian ezarritako edozein curriculum-edukiri buruzkoak izan daitezke.

Maisu-maistren Kidegoko espezialitateetan sartzeko izangaien kasuan, programazioa ezin izango da Helduen Hezkuntza Iraunkorrari buruzkoa izan.

Maisu-maistren Kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean, eremu bati edo bi eremuei buruzko programazio didaktikoa egin ahal izango du izangaiak.

Maisu-maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean, izangaiak hautatutako ikasturte akademiko baterako eta Haur edo Lehen Hezkuntzako ikasturte baterako jarduera-programa bat garatzeari buruzkoa izango da programazioa. Kasu zehatz bat garatuko da, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei erreferentzia egingo diena, eta ikasle baten edo haien talde txiki baten premietan oinarritu beharko da, eskola-testuingurua eta dagokien ikasgelako eta ikastetxeko hezkuntza-planteamenduak erreferentziatzat hartuta.

Maisu-maistren Kidegoko Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean, izangaiak aukeratutako ikasturte akademiko baterako eta Haur edo Lehen Hezkuntzako ikasturte baterako jarduera-programa bat garatzeari buruzkoa izango da programazioa. Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta/edo komunikazioan eta hizkuntzan atzerapen larriak dituzten ikasleei zuzendutako kasu zehatz bat garatuko da, ikasle baten edo batzuen premietan oinarritu beharko dena, eskola-testuingurua eta dagokien ikasgelako eta ikastetxeko hezkuntza-planteamenduak erreferentziatzat hartuta.

Programazio didaktikoak 40 folio izango ditu gutxienez, eta 60 folio gehienez, DIN-A4 formatuan, alde bakarretik idatzita. Gutxienez 9 unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera izan beharko ditu, zenbakituta eta aurretik adierazitako alderdi bakoitzean garatuta. Unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera horietan proiektuak, lan-unitateak, erronkak eta abar sar daitezke. Ez da eranskinik sartuko. Programazio didaktikoaren azala eta aurkibidea, bai eta erreferentzia bibliografikoak ere, ez dira sartuko 40-60 folioen zenbaketan.

Programazio didaktikoa Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zehazten den epean entregatuko da (ez da 2023ko maiatza baino lehen hasiko) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Entrega formatu elektroniko hauetakoren batean egin beharko da:

– Microsoft Office 2016 edo txikiagoa.

– Libre Office 6 edo txikiagoa.

– Fitxategiak Portable Document Format (PDF) formatuan.

Entregatu ondoren, frogagiria inprimatu beharko da, hori izango baita entrega hori justifikatzen duen agiria. Bertan, izangaia identifikatzen duen NANa eta eskabide-zenbakia agertuko dira, bai eta dokumentua entregatzeko eguna eta ordua ere.

Espezialitate bererako bat baino gehiago emanez gero, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan, erregistratutako entrega-dataren eta -orduaren arabera.

Ezarritako epean, entregatzen ez duten pertsonak prozesutik kanpo geratuko dira eta prozesuarekin jarraitzeko eskubidea galduko dute.

Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean defendatuko da izangaiari horretarako deialdia egiten zaionean. Programazio didaktiko hori aurkezteko eta defendatzeko (publikoa da), izangaiek ezin izango dute material osagarririk erabili, eta haiek emandako programazio didaktikoaren kopia berdin-berdina baino ezin izango dute izan, azpimarraturik, oharrik edo iruzkinik gabe.

B) Unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera bat prestatzea eta ahoz azaltzea.

Izangai bakoitzak aurkeztutako programazioarekin edo espezialitateko gai-zerrenda ofizialetik abiatuta egindako programazioarekin lotuta egon daiteke unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera bat prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea, pertsona bakoitzaren aukeran.

Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren edukia aukeratuko du, bere programaziotik ausaz ateratako hirutik.

Bigarren kasuan, espezialitateko gai-zerrenda ofizialetik ausaz ateratako hiru gairen artean aukeratuko du unitate didaktikoaren-ikaskuntza-egoeraren edukia.

Unitate didaktikoa egitean, honako hauek zehaztu beharko dira, gutxienez: berarekin lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak, edukiak, garatu beharreko konpetentziak, ikasgelan proposatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak, ikasgelaren edo beste ikaskuntza-espazio baten metodologia eta antolamendua, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak, eta ikasleen ebaluazio- eta jarraipen-prozedurak eta -tresnak. Ikaskuntza-egoerei dagokienez, honako hauek zehaztu beharko dira: funtsezko konpetentziak, deskribatzaile operatiboak, gaitasun espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak, jardueren sekuentziazioa eta inplikatutako arloak/ikasgaiak.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Lanbide Heziketako espezialitateetan, unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera lan-unitateei buruzkoa izan daiteke, eta dagokion lanbide-moduluaren ikaskuntzaren emaitzekin lotu beharko da, bai eta, hala badagokio, kasuan kasuko lanbide-profilaren berezko konpetentzia-atalei lotutako amaierako gaitasunekin ere.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Hezkuntza Orientazioko eta Gizartearentzako Zerbitzuetako espezialitateetan, izangaiek esku hartzeko programa bat garatu ahal izango dute ikastetxe batean, hezkuntza- eta psikopedagogia-orientazioko talde batean, eskolako zerbitzu psikopedagogikoetan, eskolako kabinete psikopedagogikoetan edo beste unitate baliokide batzuetan.

Unitate didaktikoa-ikaskuntza-egoera prestatzeko, izangaiak ordubete eta hamabost minutu izango ditu. Ahozko azalpena (publikoa izango da) prestatzeko eta azaltzeko, erakusketa horretan lagungarri izango zaion material osagarria erabili ahal izango du, berak jarri beharko duena (ordenagailu eramangarria, telefono mugikorra, etab.). Interneterako konexioa baimenduko da, baina izangaiak berak jarri beharko ditu probaren zati hau garatu bitartean behar bezala funtzionatzeko behar diren baliabideak. Era berean, gidoi bat erabili ahal izango du, gehienez ere folio batekoa, bi aldeetatik, eta hura amaitzean epaimahaiari entregatuko dio.

Bigarren proba hau egiteari dagokionez, ordubete eta hamabost minutuko iraupena izango du gehienez, eta honela banatuko da:

– Programazio didaktikoa aurkeztea eta ahoz defendatzea, eta unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera ahoz azaltzea: ordubete.

Hasieran, aurrez emandako programazio didaktikoa aurkeztu eta ahoz defendatuko da epaimahaiaren aurrean. Horretarako, izangaiek gutxienez hogei minutu eta gehienez hogeita hamar minutu izango dituzte. Ondoren, epaimahai beraren aurrean eta esku hartzeko gehieneko aldia (ordubete) osatu arte, unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren ahozko azalpena egingo da.

– Izangaiaren esku-hartzea amaitu ondoren, epaimahaiak galderak edo jarduketak egin ahal izango dizkio azalpenaren edukiari edo ariketa praktikoari buruz. Eztabaida hori ezin izango da hamabost minututik gorakoa izan.

7.1.3.– Hizkuntza modernoetako espezialitateen proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira.

7.2.– Oposizio-fasearen garapena.

6.2 oinarrian aurreikusitakoa aplikatuko da.

7.3.– Oposizio-fasearen kalifikazioa.

Oposizio-faseko probak kalifikatzeko, epaimahaiek kontuan hartuko dituzte V. eranskinean adierazitako balorazio-irizpideak. Eta epaimahaikide guztien irizpideak bateratzeko eta ebaluazioa ahalik eta objektiboena izateko, ebaluatu beharreko konpetentzia bakoitzerako beharrezkoak diren errubrikak erabiliko dira.

7.3.1.– Lehenengo proba (A eta B zatiak).

Proba hori 0tik 10 puntura kalifikatuko da, eta osatzen duen bi zatiei dagozkien kalifikazioak batzearen emaitza izango da. Probaren A eta B zatiak 0 eta 10 puntu bitartean kalifikatuko dira, honela haztatuta: A zatiak % 70eko pisua izango du, eta B zatiak % 30ekoa.

Proba hori gainditzeko, zati bakoitzean lortutako puntuazioak zati bakoitzari emandako puntuazioaren % 25 edo handiagoa izan beharko du, eta guztizko puntuazioak, bi zatien puntuazio haztatuak batuta, 5 puntu edo gehiago izan beharko du.

7.3.2.– Bigarren proba.

Proba hau 0 eta 10 puntu artean kalifikatuko da oro har, eta osatzen duten bi zatiei (A eta B) dagozkien kalifikazioak batzearen emaitza izango da, honela haztatuta: A zatiak % 40ko pisua izango du, eta B zatiak % 60koa.

Aukera-berdintasuna bermatzeko, bigarren proba honen A zatia 0 punturekin kalifikatuko da, baldin eta epaimahaiak atzematen badu programazio didaktikoa ez datorrela bat formazko betekizun hauekin:

– gutxienez 40 folioko eta gehienez 60 folioko luzera.

– DIN-A4 formatua.

– alde bakarretik idatzitakoak.

– 9 unitate didaktiko gutxienez.

Bigarren proba gainditzeko, izangaiek 5 puntu edo gehiagoko puntuazio global haztatua lortu beharko dute.

Oposizio-faseari dagokion kalifikazioa fase hori osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batez besteko aritmetikoa izango da, proba guztiak gainditu direnean.

Izangai bakoitzak ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa kalkulatzeko, epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa lortuko da. Epaimahaiko kideek emandako puntuazioen artean hiru osoko edo gehiagoko aldea badago, automatikoki baztertuko dira gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta batez besteko puntuazioa gainerako kalifikazioen artean egongo da.

7.4.– Oposizio-fasean lortutako kalifikazioak argitaratzea.

Proba bakoitza amaitu ondoren, jakinarazpenetarako, izangaiek lortutako kalifikazioen behin-behineko zerrendak jarriko dituzte epaimahaiek egoitza duten ikastetxeetan; era berean, epaimahaiaren iragarki-taulan kontsultatu ahal izango dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – «Epaimahaiak» – «Oposiziogileari esleitutako epaimahaiaren zenbakia sakatu – Iragarki-taula».

Kalifikazio horien aurka, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote dagokion epaimahaiari, hiru egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek dagokion epaimahaiburuari zuzenduko zaizkio, eta online aurkeztuko dira, aipatutako Interneteko helbidean: http://www.hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira).

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta, gehienez ere, berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, epaimahaiek leku horietan jarriko dituzte lortutako kalifikazioen behin betiko zerrendak. Puntuazioak aldatu ez badira, erreklamazioak ezetsi egin direla ulertu beharko da.

Ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, oposizio-fasean guztira lortutako kalifikazioak argitaratuko dira, fase hori osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batez besteko aritmetikoaren emaitza gisa, proba guztiak gainditu direnean. Interneteko helbide honetan egin ahal izango da kontsulta: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira): «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – Hautaketa-prozesuaren jarraipena – Kidegoa eta espezialitatea adierazi – Emaitzak – Oposizioko nota – Alfabetoa edo Alfabetikoa edo Puntuen araberakoa izango da.

Guztizko kalifikazio horien aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu, eta interesdunek, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharko dute deialdi honen 11.4 oinarrian aurreikusitako azken ebazpenaren aurka.

Epaimahaiek oposizio-fasea gainditu duten izangaiek lortutako puntuazioak emango dizkiote Hautaketa Batzordeari, batzorde horrek lehiaketa-aldiari dagozkion kalifikazioak gehi diezazkien, 10. oinarrian aipatzen den puntuazio orokorra lortzeko.

8.– Goi-mailako sailkapen-talde bateko irakasleen beste kidego batera iristeko ohiko lehiaketa-oposizioa (Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoak).

8.1.– Oposizio-fasearen ezaugarriak.

Proba horretan, izangaiak gaiari buruz dituen ezagutzak eta baliabide didaktiko eta pedagogikoak hartuko dira kontuan. Probak bi zati izango ditu:

Lehenengo zatia: sartzen den espezialitateko gai bat ahoz azaltzea, epaimahaiak ausaz aukeratutako zortzi gairen artean aukeratuta, IV. eranskinean aipatzen den kidego eta espezialitateko gai-zerrendari dagokionez. Azalpena osatzeko, gaiaren planteamendu didaktiko bat egingo da, izangai bakoitzak libreki hautatutako ziklo edo ikasturte jakin bati buruzkoa. Izangaiak daukan titulazio akademikoa eta lortu nahi den espezialitatea bat badatoz, epaimahaiak ausaz hautatutako bederatzi gairen artean aukeratuko du izangaiak. Eskatutako titulazio akademikoa ez badago jasota Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan, izangaiak lehiaketa-faseko merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean eta moduan aurkeztu beharko du (3. oinarria).

Izangaiak daukan titulazioa lortu nahi den espezialitateari dagokionez 1. kidetasunarekin agertzen bada, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskinean adierazitako komunztadura egongo da. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen da (2022ko uztailean eguneratua).

Izangai bakoitzak ordubeteko prestaketa-denbora izango du, eta erakusketarako lagungarri izango den material osagarria erabili ahal izango du. Material hori berak jarri beharko du (ordenagailu eramangarria, telefono mugikorra, etab.). Interneterako konexioa baimenduko da, baina izangaiak berak jarri beharko ditu probaren zati hau garatu bitartean behar bezala funtzionatzeko behar diren baliabideak. Era berean, gidoi bat erabili ahal izango du, gehienez ere folio bat izango duena bi aldeetatik, eta auzitegiari entregatuko dio hura amaitzean.

Azalpena gehienez berrogeita bost minutukoa izango da, eta, amaitu ondoren, epaimahaiak galderak edo jarduketak egin ahal izango ditu azalpenaren edukiari buruz. Eztabaida hori ezin izango da hamabost minututik gorakoa izan.

Bigarren zatia: ariketa praktiko bat izango da, 6.1.2 eta 7.1.1 oinarrietan deskribatutako ezaugarri berberekin.

8.2.– Oposizio-fasearen garapena.

6.2 oinarrian aurreikusitakoa aplikatuko da.

8.3.– Oposizio-fasearen kalifikazioa.

Proba hau 0 eta 10 puntu artean baloratuko da oro har, eta osatzen duten bi zatiei dagozkien kalifikazioak batzearen emaitza izango da, honela haztatuta: lehenengo zatiak eta bigarrenak % 50eko pisua izango dute.

Proba gainditzeko, izangaiek 5 puntu edo gehiagoko puntuazio global haztatua lortu beharko dute.

Epaimahaiak gaiaren gaineko ezagutzak eta izangaien baliabide didaktikoak eta pedagogikoak hartuko ditu kontuan balorazioa egiteko.

8.4.– Oposizio-fasean lortutako kalifikazioak argitaratzea.

Probaren kalifikazio orokorra argitaratuko da, eta 6.4 oinarrian aurreikusitako moduan egingo da.

8.5.– Hezkuntza Sailak beharrezko informazioa eta/edo dokumentazioa emango die sindikatuei, hautaketa-prozesu honen jarraipen egokia egin dezaten, baita 6. eta 7. oinarrietan aurreikusitakoei ere.

VII. KAPITULUA
LEHIAKETA-FASEA

9.– Barematzea eta puntuazioak argitaratzea.

9.1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu arte burututako merezimenduak baino ez dira barematuko.

9.2.– Lehiaketan lortutako puntuazioen argitaratzea.

9.2.1.– I., II. eta III. eranskinetako merezimenduak (Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek baloratuak), honako hauek izan ezik: etengabeko prestakuntza, argitalpenak eta berrikuntza- eta esperimentazio-proiektuak.

Espezialitate guztietako izangaiek lortutako puntuazioen behin-behineko zerrenda hemen argitaratuko da:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kidegoa eta espezialitatea – «Emaitzak» – «Lehiaketa-fasea» – «Partziala».

Argitaratze-data kidego eta espezialitate guztientzat bateratua izango da, eta aldez aurretik iragarriko da Hezkuntza Sailaren webguneetan: https://hezigunea.euskadi.eus/ eta https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/personal-educacion/. Era berean, SMS-ak bidaliko dira izangai bakoitzaren mugikorrera (eskabidean adierazia), informazioa emateko, eta argitaratze horren berri emango da.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute behin-behineko zerrendaren aurka, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Interneteko helbide honetan aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa – «Merezimenduak (UGP): erreklamazioak eta zuzenketak entregatzea».

Puntuazioen behin betiko zerrenda, erreklamazioak berrikusi ondoren, behin-behineko zerrenda bezala argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek esleitutako behin betiko puntuazioak epaimahaiei helaraziko zaizkie.

9.2.2.– Etengabeko prestakuntzari, argitalpenei eta berrikuntza- eta esperimentazio-proiektuei buruzko merezimenduak (epaimahai edo batzorde barematzaileek baloratuko dituzte, eskuordetuz gero)

Espezialitate bakoitzeko izangaiek lortutako puntuazioen behin-behineko zerrendak dagokion epaimahaiak/batzordeak argitaratuko ditu, honako iragarki-taula honetan:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartu behar dira) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – Administrazio-izapideak – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kidegoa eta espezialitatea.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute behin-behineko zerrenden aurka, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek dagokion espezialitateko epaimahaiko edo batzorde barematzaileko buruari zuzenduko zaizkio, eta aipatutako Interneteko helbidearen bidez aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/(sartu «Erabiltzailea» eta «Pasahitza») – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – Administrazio-izapideak – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kidegoa eta espezialitatea.

Puntuazioen behin betiko zerrendak, erreklamazioak aztertu ondoren, behin-behineko zerrenden leku berberetan argitaratuko dira.

Behin-behineko eta behin betiko zerrendak epaimahai edo batzorde barematzaile bakoitzak argitaratuko ditu, baremazio-lanak eta erreklamazioak berrikusteko lanak amaitu ondoren, kasuaren arabera. Argitalpen-data barematu beharreko parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da; beraz, espezialitate bakoitzeko baremoa une desberdinetan argitaratu ahal izango da. Behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratzen diren unean, epaimahaiak edo batzorde barematzaileak sms-ak bidaliko ditu izangai bakoitzaren mugikorrera (eskabidean adierazia), jakinaren gainean egon dadin, eta argitaratze horren berri emango du.

9.2.3.– Behin betiko puntuazioen aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, eta interesdunek, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharko dute 11.4 oinarrian aurreikusitako azken ebazpenaren aurka.

9.2.4.– Salbuespenezko egonkortze-prozesura (merezimendu-lehiaketa) espezialitate eta kidego berean aurkeztu eta hautatuak izan ez diren pertsonen kasuan, automatikoki esleituko zaie prozesu horretan esleitu zitzaien puntuazioa, prestakuntza akademikoaren eta etengabeko prestakuntzaren ataletan, salbu eta pertsona hori ez badago ados puntuazio horrekin eta beste baremazio bat eskatzen badu alegazio-orrian.

9.2.5.– Oposizio-fasea gainditu duten izangaien merezimenduen puntuazioak barematu eta argitaratuko dira.

9.2.6.– Lehiaketa-fasean lortutako kalifikazioa oposizio-fasea gainditu duten izangaiei soilik aplikatuko zaie.

VIII. KAPITULUA
LEHIAKETA- ETA OPOSIZIO-FASEAK GAINDITZEA

10.– Lehiaketa- eta oposizio-faseetako puntuazioen haztapena eta puntuazio orokorra.

Puntuazio globala oposizio-fasean eta lehiaketa-fasean lortutako puntuazioaren batura da, dagokion haztapena egin ondoren. Hala, puntuazio globala osatzeko haztapena honako hau izango da:

– Aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioa: % 60 oposizio-faserako eta % 40 lehiaketa-faserako, 0 eta 10 puntu arteko azken puntuazioarekin.

– Sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa: 2/3 oposizio-faserako eta 1/3 lehiaketa-faserako.

– Goragoko mailako irakasleen beste kidego batera sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa:% 55 oposizio-faserako eta % 45 lehiaketa-faserako.

11.– Izangaiak ordenatzea eta oposizio-lehiaketa gainditzea.

11.1.– Izangaiak ordenatzea.

11.1.1.– Hautaketa-batzordeek edo epaimahaiek, kasuaren arabera, fase bakoitzeko puntuazioak lortu eta haztatu ondoren, lehiaketa-faseko puntuazioak gehituko dizkiete oposizio-fasean lortutako puntuazioei, azken fase horretan eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten izangaien kasuan, eta ordenatu egingo dituzte prozesu, txanda eta espezialitate bakoitzean, lortutako puntuazio orokorraren arabera.

11.1.2.– Ordenatzean berdinketarik gertatuz gero, honako irizpide hauei jarraituz ebatziko dira, hurrenez hurren:

a) Puntuazio handiagoa oposizio-fasean.

b) Oposizio-faseko ariketa bakoitzean puntuazio handiagoa lortu izana, ariketa horiek deialdi honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

c) Lehiaketa-faseko merezimenduen ataletan puntuazio handiagoa izatea, meritu horiek deialdi honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

d) Lehiaketa-faseko merezimenduen azpiataletan puntuazio handiagoa izatea, azpiatal horiek deialdi honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

e) Berdinketak bere horretan irauten badu, gaikuntza-proba osagarri bat egitea izango da azken irizpidea. Proba horretan, epaimahaiak gai-zerrendarekin lotutako hainbat gairi erantzun beharko zaie.

Emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den espezialitateetan, proba hori egin beharrean, emakumeen lehentasuna erabiliko da berdinketa hausteko irizpide gisa, salbu eta beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik–; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala ere berdinketak jarraitzen badu, aipatutako gaitasun-proba osagarria egingo da.

11.1.3.– Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedura.

a) Proban puntuazio handiagoa izatea.

b) Merezimenduen baremoko atal bakoitzean puntuazio handiagoa lortzea, apartatu horiek deialdi honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

c) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuazio handiagoa lortzea, azpiatal horiek deialdi honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

d) Berdinketak bere horretan irauten badu, gaikuntza-proba osagarri bat egitea izango da azken irizpidea. Proba horretan, epaimahaiak gai-zerrendarekin lotutako hainbat gairi erantzun beharko zaie.

Emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den espezialitateetan, proba hori egin beharrean, emakumeen lehentasuna erabiliko da berdinketa hausteko irizpide gisa, salbu eta beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik–; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala ere berdinketak jarraitzen badu, aipatutako gaitasun-proba osagarria egingo da.

11.2.– Hautaketa-prozesua gainditzea.

11.2.1.– Praktika-fasera pasatzeko hautatuak izango dira, puntuazio orokorraren arabera ordenatuta, eta alegatutako hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta, prozesu bakoitzean deitutako plazen guztizko kopuruaren berdina edo txikiagoa den ordena-zenbakia duten hautagaiak, aukeratzen duten txanda eta espezialitatearen arabera.

11.2.2.– Adierazitako jarduerak egin ondoren, hautaketa-batzordeek edo epaimahaiek, kasuaren arabera, prozesu bakoitzean hautatutako pertsonen behin-behineko zerrendak egingo dituzte, eta batera agertuko dira txanda librean eta desgaituentzako erreserban parte hartu dutenak; zerrendak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari helaraziko zaizkio.

Txanda irekian hautatutako pertsonen zerrendak egitean, hautaketa-organoek hasiera batean txanda horri esleitutako plazei gehituko dizkiete desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan eta goragoko sailkapen-talde bateko irakasleen beste kidego batean sartzeko prozeduran bete gabe geratu diren guztiak.

Hautaketa-organoek ezingo dute inola ere deklaratu prozesu eta espezialitate bakoitzean deitutako plazak baino izangai gehiagok gainditu dutela hautaketa-prozesua.

11.3.– Lehiaketa-oposizioa gainditu duten izangai hautatuen zerrendak argitaratzea.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du hautatutako pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratzeko, eta zerrenda horiek non erakutsiko diren adieraziko du.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrendak, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/ («2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu behar dira).

Behin-behineko zerrenda horien aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute zerrenda horietan egon litezkeen akatsengatik, 5 egun balioduneko epean.

11.4.– Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira, Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez.

Agindua eta hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ («2022 EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu behar dira), interesdunei jakinarazteko.

Agindu horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

11.5.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuan parte hartzen duten pertsonak kidego eta espezialitate bakar batean hautatu ahal izango dira; horregatik, prozesu horren barruan kidego eta espezialitate batean baino gehiagotan hautatutako pertsonak badaude, 5 egun balioduneko epea emango zaie hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espezialitate eta kidego bat hauta dezaten. Aukera hori egin ezean, puntuazio global handiena lortu duten espezialitatean eta kidegoan hautatuko dira, eta, puntuazio bera lortuz gero, I. eranskineko 1.1 azpiataletan puntuazio handiena lortu duten espezialitatean eta kidegoan.

Era berean, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuan eta ohiko hautaketa-prozesuan espezialitate eta kidego berean hautatuak izanez gero, egonkortze-prozesuan hautatutako pertsona izaten jarraituko du, eta ondoriorik gabe geratuko da prozesu arruntean hautatutako pertsona izatea.

11.6.– Espezialitate bakoitzean hautatutako izangaien behin betiko zerrendekin batera, hautatutako izangai ordezkoen zerrenda ordenatua egingo da, kopuru berean, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen duenerako, honako arrazoi hauengatik:

– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik, hautatutako izangaien behin betiko ebazpenean adierazitako egunera arte, edo 11.5 oinarrian aurreikusitako egoeraren bat gertatzeagatik.

– egon daitezkeen errekurtsoak zenbatetsiz.

– 12. oinarrian eskatzen den dokumentazioa ez aurkezteagatik edo aurkezpenetik ondorioztatzen bada 2. oinarrian eskatzen diren baldintzetako bat ez duela betetzen edo eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko eta psikikoa ez duela.

Aipatutako hiru kasuetako bat gertatuz gero, ordezkoen zerrendan agertzen den puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria argitaratuko da, eta aipatutako inguruabarren ondorioz hutsik geratu diren plazak adina izangai hautatuko dira.

11.7.– Hautapen-prozesuaren ondorioz eta 11.2.2 oinarriko bigarren paragrafoko aurreikuspena aplikatu bada ere plaza hutsak sortuko balira, hautatutako pertsonarik ez dagoelako edo hautagairik ez dagoelako, deklarazioak, hala badagokio, berekin ekarriko luke deialdi hau ebatzi ondoren plaza horiek gerora deitzen diren hautaketa-prozesuetako plazen kopurua handitzea.

12.– Hautatutako pertsonek egin beharreko jarduketak.

12.1.– Dokumentuak aurkeztea.

Hogei egun naturaleko epean, hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, pertsona horiek dokumentu hauen kopia aurkeztu beharko dute, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduarekin batera:

a) Indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala, non eta ez duten berariazko baimena ematen Hezkuntza Sailak nortasun-datuak kontsultatzeko, nortasun-datuak egiaztatzeko sistema elektronikoen bidez.

Espainian bizi diren atzerriko izangaiek nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute, bai eta Europar Batasuneko egoiliarraren indarreko txartela edo Europar Batasuneko egoiliarraren senidearena ere, edo, hala badagokio, Europar Batasuneko egoiliarraren edo mugako langile komunitarioaren aldi baterako indarreko txartela.

Europar Batasuneko beste estatu kideren bateko nazionalitatea duten izangaiek, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko nazionalitatea dutenek, Espainian bizi ez badira, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi-erregimenean daudelako, nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute.

Hautagai atzerritarrak Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideak badira, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikagarri zaien estaturen batekoak, eta haien ondorengoak eta ezkontidearenak, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak, mendekoak badira, pasaportearen edo bisaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, txartela edo bisatuaren eta txartelaren salbuespena eskatu izanaren frogagiria. Dokumentu horiek eskatu ez badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: agintaritza eskudunek emandako dokumentuak, ahaidetasun-lotura egiaztatzen dutenak, eta Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarraren zinpeko aitorpena edo hitzematea, lotura hori duen pertsonarekin, ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, hala badagokio, izangaia bere kargura edo kargura dagoela egiaztatzen duena.

b) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hauek adieraziz: ez dutela diziplina-espediente baten bidez kendu inongo herri-administrazioren zerbitzutik, ez dagoela ezgaituta funtzio publikoak betetzeko, eta ez dagoela Herri Administrazioetan diharduten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute.

c) Kidegoan sartzeko eskatutako titulua edo titulua lortzeko ikasketa guztiak gainditu izana eta titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez dute aurkeztu beharko hautaketa prozesuan dagoeneko aurkeztu dutenek edo kontsulta egiteko berariazko baimena ematen dutenek.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, kasuan kasuko kidegoko maisu-maistraren edo irakaslearen lanbide arautuan sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzen duen agiria edo homologazioa erantsi beharko da.

d) Eskatutako hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, honako hauek izan ezik: 2.6.1.1 oinarriko a), b), c), d), e), f), g), h) eta i) letretan aipatutakoak, irakaskuntzako 2. hizkuntza-eskakizunerako, eta 2.6.1.2 oinarriko a), b), c), d), e), f), g) eta h) letretan aipatutakoak, irakaskuntzako 1. hizkuntza-eskakizunerako, betiere Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badaude. Era berean, ez da beharrezkoa izango aurretik aurkeztutako titulu edo ziurtagiririk aurkeztea, baldin eta adierazten bada zein unetan, prozeduratan eta zein organotan aurkeztu zen.

Prozesu honetan parte hartzeak esan nahi du Hezkuntza Sailak datu horiek kontsultatu ahal izango dituela Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan, parte-hartzaileak berariaz aurka egiten ez badio.

2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko aldi baterako salbuespen-egoeran daudenek Hautatuek dokumentazioa entregatzea izeneko ereduan adierazi beharko dute.

e) 2.7 oinarrian aurreikusitako tituluak edo egiaztagiriak, Espainiako nazionalitatea ez duten eta hizkuntza ofizial gisa espainiera ez duten pertsonen kasuan.

f) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko izangaien kasuan, 2.2.2 oinarrian aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa edo, hala badagokio, betekizun horretatik salbuesten duen titulua izatea egiaztatzen duen ziurtagiria edo titulua.

Oinarri horrek aipatutako prestakuntzaren baliokidetzat jotzen duen aldez aurreko irakaskuntza-esperientziaren egiaztapena I., II. eta III. eranskinetako I. ataletan adierazitako moduan egingo da, kasuaren arabera.

g) Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa barne– epai irmo bidez kondenatu ez izanaren ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emana. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko datu hori Hezkuntza Sailak kontsultatzeko berariazko baimena eman dutenek, elkarreragingarritasun-sistema elektronikoen bidez, 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek jatorrizko herrialdeetan kondenarik ez dutela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aipatutako delituen izaera bereko delituei dagokienez.

12.2.– Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean emandako dokumentazio guztiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaileak egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

12.3.– Eskuratu nahi den kidegoko eta espezialitateko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko, eta hautatutako pertsonek irakaskuntza-funtzioak eraginkortasunez eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuan osasun-azterketa egiteko deituko zaie. Gaikuntza hori zehazteko, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida hartuko da erreferentziatzat, lanpostuen zereginak eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena. Azterketa horren emaitza «gai» edo «ez gai» izango da, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari helaraziko zaio.

Justifikaziorik gabe osasun-azterketara joaten ez badira, ez-gaitzat joko dira. Justifikatutako arrazoirik badago, beste egun batean joan beharko da osasun-azterketara, eta ez dago justifikaziorik proba behin betiko salbuesteko.

12.4.– Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez duten pertsonek, edo dokumentazio hori aztertuta 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek.

Kasu horietan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu direla adierazteko.

Ezinbesteko egoera batean dagoenak berehala jakinarazi beharko dio Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari, idatziz, zuzendaritza horrek balora dezan. Kode Zibilaren 1105. artikuluaren arabera, ezinbesteko kasuak dira aurreikusi ezin diren egoerak edo, aurreikusteko modukoak izan arren, saihestezinak direnak. Nolanahi ere, ezinbesteko kasuak ez du salbuetsiko baldintzak betetzetik, baina, hala badagokio, aurkezteko aurreikusitako epe orokorra gainditu ahal izango da.

IX. KAPITULUA
PRAKTIKA-FASEA

13.– Praktiketako funtzionario izendatzea.

13.1.– Hezkuntzako sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu praktikak egitetik salbuetsita ez dauden izangai hautatuak, bai eta, salbuetsita egonik ere, praktikak egitea aukeratu dutenak ere; kasu horretan, ez dira ebaluatuko.

13.2.– Praktika-fasetik salbuesteak edo praktikak egiteko atzerapena lortzeak ez du aldaketarik eragingo gainerako izangaiei esleitutako lanpostuetan, ezta hautatutako pertsonen zerrendan ere.

13.3.– Honako hauek praktika-fasea egitetik salbuetsita egongo dira:

– Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuan eta sartzeko ohiko prozesuan hautatutako pertsonek, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean egiaztatzen badute irakasle-kidego batean gutxienez ikasturte batean karrerako funtzionario gisa jardun dutela.

– Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran hautatutako pertsonak.

Kasu horietan, bi aukera izango dituzte: praktika-fasea egitea (ebaluaziotik salbuetsita), edo jatorrizko kidegoan jarraitzea karrerako funtzionario izendatu arte. Idatziz egin beharko dute aukera hori, Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez, bost egun balioduneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Irakasle kidego bereko 2 espezialitatetan hautatua izanez gero, ohiko prozesuaren barruan, praktikak bi espezialitateetan egin beharko dira.

13.4.– Praktika-fasea egiteko destinoen esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, hautaketa-prozeduran lortutako puntuazioaren arabera, edozein txandatan parte hartzen dela ere, ikasturte hasierako esleipen-prozesuan aurreikusitakoaren arabera, praktika-fasea egin behar duten pertsonentzat. Hala ere, Maisu-maistren Kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean hautatutako pertsonen kasuan, praktikak aholkulari lanpostuetan ere egin ahal izango dituzte.

Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran hautatutako pertsonek, praktikak egitea aukeratu badute, lehentasuna izango dute esleipen-prozesu horren barruan destinoak lortzeari dagokionez, txanda librean eta desgaituentzako erreserban daudenen aurretik.

13.5.– Praktika-fasea egiteko lortutako destinoak behin-behinekoak izango dira eta eta 2024-2025 ikasturtearen hasieran hasiko dira lanean. Hautatutako pertsonek praktika-fasea egin beharko dute esleitutako destinoetan, eta horietan sartzen ez direnek hautaketa-prozedurari uko egiten diotela ulertuko da, salbu eta praktika-fasea atzeratzea onartu bazaie edo behar bezala egiaztatutako arrazoiengatik ezinezkoa izan bazaie.

Bai praktiketako funtzionario izendatu dituzten izangai hautatuek, bai, praktika-fasea egitetik salbuetsita egonik ere, beren jatorrizko kidegoetan jarraitzea aukeratu dutenek, nahitaez parte hartu beharko dute deitzen diren plazak hornitzeko ondoz ondoko lehiaketetan, harik eta Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako zentroetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte (hala ere, Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatearen kasuan, aholkulari lanpostuetan lortu ahal izango dute beren behin betiko lehen destinoa).

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran hautatutako pertsonek, baldin eta Euskal Hezkuntza Administrazioaren eremuan behin betiko betetzen ari badira eskuratzen dituzten kidegoko eta espezialitateko plazak, plaza horietan behin betiko jarraitzeko aukera izango dute, karrerako funtzionario izendatu ondoren.

14.– Praktika-fasearen ezaugarriak eta ebaluazioa.

14.1.– Praktika-fasearen helburua da hautatutako izangaiek irakasteko duten gaitasuna egiaztatzea. Praktika-faseak 3 hilabete eta 1 egun iraungo du, zuzeneko irakaskuntzako benetako zerbitzuetan, eta eguneko lanaldia, gutxienez, 2/3 izango da.

Praktikaldian hastea atzeratu behar duten pertsonek, aldi baterako ezintasun-egoeran daudelako, seme edo alabaren jaiotzagatik, adopzioagatik edo harreragatik edo aurreikusi gabeko eta salbuespenezko beste zirkunstantziaren batean daudelako (praktika-fasea normaltasunez garatzea eragozten diena) eta Kalifikazio Batzordeak baloratuko duelako, luzapen bakarra eskatu ahal izango dute hurrengo ikasturtera arte, urtebeteko epean, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendutako idazki baten bidez, bost egun balioduneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, dagozkion egiaztagiriekin batera. Langileak Kudeatzeko zuzendariak dagokion ebazpena emango du, eskaera onartuz edo ukatuz. Geroratzea ematen den ikasturtean, hautatutako pertsonak ez du inolako izendapenik edo loturarik izango Hezkuntza Sailarekin, eta praktiketako funtzionario izendapena hautatutako gainerako pertsonen izendapena baino ikasturte bat geroago egingo da. Atzerapen-epea igarota, praktikaldian hasten ez denak karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Praktika-fasearen garapena Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez arautuko da, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.

Fase hau 2024-2025 ikasturtearen hasieran hasiko da.

14.2.– Kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle esperientziadunen tutoretzapean garatuko da praktika-fasea. Batzorde horien osaera praktika-fasea arautzen duen ebazpenean zehaztuko da.

14.3.– Praktika-fasean, lanpostuan sartzeko jarduerak eta kalifikazio-batzordeek programatutako prestakuntza-jarduerak egin ahal izango dira. Halaber, batzorde horiek azken txosten bat eskatu ahal izango diete izangaiei, aurkitutako zailtasunak eta jasotako laguntzak baloratzeko.

14.4.– Praktika-fasea amaitzean, izangai bakoitza «gai» edo «ez gai» gisa ebaluatuko da. Kalifikazio-batzordea arduratuko da ebaluazio horretaz, lehen aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideen arabera. Nolanahi ere, ebaluazioak kontuan hartuko ditu irakasle tutorearen, praktika-fasea egin den ikastetxeko zuzendariaren, programatutako prestakuntza-jardueren arduradunen eta Hezkuntza Ikuskaritzaren txostenak.

Ez-gai deklaratutako izangaiak praktiketako funtzionario gisa sartu beharko du ez-gai deklaratu zuten ikasturtearen hurrengo ikasturtean, praktika-fasea behin bakarrik errepikatzeko.

Kidego eta espezialitate bereko hurrengo urterako hautaketa-prozesurako deialdia egin bada, hurrengo promozioko hautatutakoekin hasiko da lanean, eta, kasu horretan, sartzen den promozioko bere espezialitatean hautatutako azken pertsonaren hurrengo tokia beteko du.

Lanean hasten ez direnek edo bigarrenez ez-gai deklaratzen direnek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Deialdia egin duen agintaritzak deklaratuko du eskubide horiek galdu direla, ebazpen arrazoitu baten bidez.

X. KAPITULUA
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK

15.– Karrerako funtzionario izendatzea eta destinoak esleitzea.

Praktika-fasea amaitu ondoren, hautatutako pertsonek deialdi honetan ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela eta praktika-fase hori gainditu dutela egiaztatu ondoren (fase hori egin behar izan ez denean edo ebaluaziotik salbuetsita dagoenean izan ezik), Hezkuntzako sailburuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du karrerako funtzionarioen izendapena. Praktikaldia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak izendapenak, eta praktikak egin ziren lanpostu berean mantenduko da behin-behinean 2024-2025 ikasturtea amaitu arte.

Hautatutako pertsonek nahitaez parte hartu beharko dute deitzen diren plazak hornitzeko ondoz ondoko lehiaketetan, harik eta Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean lehen behin betiko destinoa lortu arte, Pedagogia Terapeutikoko espezialitaterako aurrez aurreikusitako salbuespenarekin.

XI. KAPITULUA
ORDEZKOGAIEN ZERRENDAK

16.– Oposizio-fasea gainditu duten pertsonentzako ordezkapen-zerrendak irekitzea.

Oposizio-fasea gainditu eta hautatu ez direnak irakasleen ordezkogaien zerrendan sartu ahal izango dira. Zerrenda hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduak arautzen du, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Proba horiek gainditu dituzten espezialitateko zerrendan sartuko dira, lehendik zerrendan ez bazeuden behintzat.

Horretarako, hautaketa-prozesutik eratorritako praktiketako funtzionarioen izendapenak argitaratu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak deialdi espezifiko bat egingo du, probak hautatu gabe gainditu zituzten pertsonek sartzeko aukera izan dezaten. Deialdi hori Interneteko helbide hauetan argitaratuko da: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ eta http://www.hezigunea.euskadi.eus

Pertsona horiek hautaketa-prozesuan eskatzen diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta eman beharreko lurraldeari, lanaldi motari eta eman beharreko hizkuntza-eskakizunari buruzko aukerak egin beharko dituzte horretarako ezartzen den epean.

Eragindako pertsonek zerrenda ordenatu bat osatuko dute, hautaketa-prozesuan lortutako puntuazio globalaren arabera.

Ondoren, ordezkapenetarako hautagaien zerrendaren urteko birbaremazio-prozesuan, hautaketa-prozesutik datorren zerrenda bereizia osatzen duten pertsonak zerrenda orokorrean sartuko dira.

17.– Puntuazioa ematea hautaketa-prozesuko oposizio-fasea gainditzen duten pertsonei.

Ordezkogaien zerrendan sartuta daudenek eta aurreko oinarriaren arabera integratuta egongo direnek, deialdi honen xede diren hautaketa-prozesuetako oposizio-fasea gainditu badute baina hautatuak izan ez badira, gainditze horren bidez 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren I. eranskineko («Merezimenduen baremoa») 3. apartatuan ezarritako puntuazioa (6 puntu) lortuko dute, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Aginduak emandako idazketan; agindu horren bidez, bosgarren aldiz aldatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duen Agindua (2019ko otsailaren 26ko EHAA). Puntuazio hori aplikatuko da ordezkogaien listak urtero birbarematzeko prozesuan, izangaia sartuta dagoen espezialitateetan, oposizio-fasea gainditu den espezialitateari dagokion taldearen barruan.

XII. KAPITULUA
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

18.– Datu pertsonalen tratamendua.

Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak hautaketa-prozedura honetan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Datu horiek tratatu egingo dira, eta Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko, «Hautaketa- eta hornikuntza-prozesuak» izeneko tratamendu-jardueran (Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza da erregistro horren arduraduna), prozedura horren kudeaketaren ondoriozko administrazio-izapideak egiteko eta aplikatu beharreko lege-betebeharrak betetzeko behar den tratamendua emateko.

Hala badagokio, datu-lagapenaren hartzaile izan daitezke Estatuko Administrazioko organo eskudunak, Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, sindikatuak eta langileen batzordeak.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dute, bai eta webgune honetan kontsulta daitezkeen beste eskubide batzuk ere: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/048000-capa2-es.shtml

Bai datu pertsonalen tratamendua, bai datu horiek hirugarrenei lagatzea eta datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, datuen aurka egiteko eta datu horiek transferitzeko eskubideak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (2018ko abenduaren 6ko BOE), Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala