229. zk., 2022ko azaroaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 7 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5225
EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, oinarri espezifikoak argitaratzekoa hautaketa prozesu honen barruan: administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langile finkoak, I. taldea.
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen 2019ko lan eskaintza publikoa onartu zen (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.). UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, 2020. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez (2021eko abenduaren 24ko EHAA, 265. zk.), 2021. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen, eta Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.), administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza onartu eta 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzak aldatu ziren.
Deialdi espezifikoen kudeaketan ekonomia, eraginkortasuna eta efizientzia ezartze aldera, eskaintza guztiak prozesu bakar baten barruan sartu dira eta prozesu horren oinarri orokorrak onartuta daude UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2022ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez.
UPV/EHUren Estatutuen 59., 60. eta 61. artikuluek ezarri bezala, kontuan izanik Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. eta 24. artikuluak eta II. tituluaren IV. kapitulua (langileak hautatzeari buruzkoa), Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren IV. tituluaren I. kapitulua, 2022ko ekainaren 30eko Akordio bateratua, AZPko lan kontratudun eta AZPko funtzionarioen negoziazio mahaiena (LEPetako sarrera prozesuetako deialdiak arautzeko gutxieneko irizpideei buruzkoa), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak deialdi hau behin onartuta 2022ko urriaren 20ko bileran,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdia egitea hautaketa prozesuak egin daitezen, merezimenduen lehiaketa sistemaren bidez, plazak betetzeko UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langile finkoen kolektiboan, goi mailako teknikarien I. taldean. Plazak era honetara banatuta daude eta ezaugarri hauek dituzte:
1.– Egonkortasunerako ezohiko prozesuaren bidez deitutako plazak, txanda librean.
– Hogeita sei (26) plaza IKTko goi mailako teknikarien kategorian, era honetara banatuta:
• Hemezortzi (18) plaza Sistemen Informatika espezialitatean:
* Hamalau (14) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta; horietako batek betebehar dauka: ingeleseko B2 maila.
* Lau (4) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
• Zortzi (8) plaza Aplikazioen Informatika espezialitatean:
* Bost (5) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
* Hiru (3) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
– Lau (4) plaza Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanetako goi mailako teknikarien kategorian, Arkitektura eta Obrak espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plaza horietako hiruk (3) betebehar hau daukate: arkitekturako titulua; eta batek (1) betebehar hau dauka: goi mailako ingeniaritzako titulua.
– Plaza bat (1) Argitalpen eta Arte Grafikoetako goi mailako teknikarien kategorian, Argitalpen eta Arte Grafikoak espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
– Zazpi (7) plaza Gestioko goi mailako teknikarien kategorian, Gestioa espezialitatean, era honetara banatuta:
• Bost (5) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta; horietako batek (1) betebehar hau dauka: gorputz hezkuntzako lizentziatura edo gradua.
• Bi (2) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
– Plaza bat (1) Itzulpengintza eta Interpretazioko goi mailako teknikarien kategorian, Itzulpengintza eta Interpretazioa espezialitatean, 4. HErekin eta derrigortasun data gaindituta. Plazak betebehar hau dauka: Euskal Filologiako Lizentziatura eta/edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoa.
– Hogeita zazpi (27) plaza Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi teknikarien kategorian, era honetara banatua:
• Plaza bat (1) Osasuna/Animaliategia espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta. Plazak betebehar hau dauka: doktoregoa eta martxoaren 20ko ECC/566/2015 Aginduan zehaztutako trebakuntza berezia (esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako –irakaskuntza barne– erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliak erabiltzen dituzten langileek izan beharreko trebakuntza ezartzen duen agindua).
• Bost (5) plaza Analisia espezialitatean:
* Plaza bat (1) 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
* Lau (4) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
Plaza guztiek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Hiru (3) plaza Erresonantzia Magnetiko Nuklearra espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plaza guztiek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Geokronologia eta Geokimika Isotopikoa espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plaza guztiek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bi (2) X Izpiak espezialitatean:
* Plaza bat (1) 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
* Plaza bat (1) 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
Plaza biek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa. Instalazio Erradioaktiboetako operadorearen titulua.
• Plaza bi (2) Kalkulu Zientifikoa espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plaza guztiek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bi (2) Neurri Magnetikoak espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plaza guztiek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Raman-Multiespektroskopia Akoplatuak espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plazak betebehar hau dauka: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Makroportaera Mesoegitura Nanoteknologia espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plazak betebehar hau dauka: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Laser Tresna espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plazak betebehar hau dauka: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Fitotroia eta Berotegia espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plazak betebehar hau dauka: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Hiru (3) plaza Genomika espezialitatean:
* Plaza bat (1) 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
* Bi (2) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
Plaza guztiek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Proteomika espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plazak betebehar hau dauka: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bat (1) Material eta Gainazalen Mikroskopia espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plazak betebehar hau dauka: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
• Plaza bi (2) Mikroskopia Biomedikuntzan espezialitatean, 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe. Plaza biek betebehar hau daukate: zientzia, osasun zientzia edo ingeniaritzako gradua edo lizentziatura eta doktoregoa.
– Hiru (3) plaza Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntzako goi mailako teknikarien kategorian, Mekanika espezialitatean:
• Plaza bi (2) 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
• Plaza bat (1) 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
2.– Ohiko prozesuaren bidez deitutako plazak.
– Plaza bat (1) plaza Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanetako goi mailako teknikarien kategorian, Arkitektura eta Obrak espezialitatean, txanda librean, 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta. Plazak betebehar hau dauka: goi mailako ingeniaritzako titulua.
– Plaza bat (1) Itzulpengintza eta Interpretazioko goi mailako teknikarien kategorian, Itzulpengintza eta Interpretazioa espezialitatean, txanda librean, 4. HErekin eta derrigortasun data gaindituta. Plazak betebehar hau dauka: Itzulpengintza eta Interpretazioko Lizentziatura edo Gradua, edo gradu bat eta itzulpengintzako edo interpretazioko master ofizial bat, edo gradu bat eta euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile eta interprete lanetarako habilitazioa.
Plazen deialdi honek erantsita dauka generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazio txostena, oinarri hartuta Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretua.
Bigarrena.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.
Oinarri orokorretako 4.2 atalean zehaztutako baldintzez gain, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek, uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 43. artikuluan zehaztutakoaren arabera:
a) Eskatutako titulazioa izatea: doktoregoa, lizentziatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo baliokidea, kasuan kasuko organo eskudunak emanik.
b) Kasuan kasuko lanpostuaren baldintzak betetzea, baita indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozein ere.
c) Eskariak aurkezteko ordaindu beharreko tasak:
Oinarri orokorretako 5.2.e) oinarrian zehaztutako baldintza betetzeko, tasak eskariak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira Kutxabank entitatean, oinarri horietako 5.1 puntuan adierazitakoari jarraikiz.
Eskaria UPV/EHUko webgunearen bidez aurkezten dutenek (5.1.a) oinarria) «ordainketa pasabidearen» bitartez ordaindu ahal izango dituzte tasak, sisteman bertan zehazten diren baldintzak betez. Bestela, ordainketa Kutxabanken egin ahal izango dute.
Tasa horien zenbatekoa 23,49 eurokoa da deialdi espezifiko eta prozesu bakoitzeko.
Hirugarrena.– Merezimendu lehiaketaren bidezko hautaketa sistema.
Hautagaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira: merezimendu bakoitzari ondorengo baremoaren arabera dagozkion puntuak esleituko zaizkio, eta gehienez ere hamar (10) puntu lortu ahal izango dira.
Merezimenduen baremoan kontuan hartuko dira:
• merezimendu profesionalak.
• merezimendu akademikoak.
3.1.– Merezimendu profesionalak.
Gehienez zortzi punturekin baloratuko dira administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, deialdi bakoitzerako eskariak aurkezteko azken egunera arte. Emandako zerbitzutzat hartuko dira aldi baterako lan kontratudun langile moduan izandako kontratuan azaltzen diren zerbitzu profesionalak. Eginkizunen aldi baterako esleipenaren bidez emandako aldietan, aldi horri dagokion kontratuan ageri den lanpostuari dagozkion zerbitzuak baloratuko dira.
Atal honetan, irizpide hauen arabera emango dira puntuak:
a) Deialdia egin duen administrazioa parekoa eta emandako zerbitzuak pareko izateagatik: 0,048 puntu lan egindako hilabete osoko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean aldi baterako lan kontratudun langile legez deialdikoarekin bat datorren lan kontratudun langileen talde, kategoria eta espezialitatean.
b) Deialdia egin duen administrazioaren antzekoak izateagatik eta emandako zerbitzuak parekoak izateagatik: 0,024 puntu lan egindako hilabete osoko, beste edozein unibertsitate publikotan aldi baterako lan kontratudun langile legez deialdikoarekin bat datorren lan kontratudun langileen kategoria eta espezialitatean.
c) Emandako zerbitzuak parekoak izateagatik: 0,016 puntu lan egindako hilabete osoko, beste edozein administrazio publikotan aldi baterako lan kontratudun langile legez deialdikoarekin bat datorren lan kontratudun langileen kategoria eta espezialitatean.
d) Deialdia egin duen administrazioaren pareko izateagatik: 0,012 puntu lan egindako hilabete osoko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean aldi baterako lan kontratudun langile legez deialdikoarekin bat ez datorren lan kontratudun langileen talde, kategoria eta espezialitatean.
Puntuak zenbatzeko lan egindako aldien batuketa egingo da eta azken baturan ez da kontuan izango 30 egun naturaletik beherako zatirik. Lanaldi partzialean emandako zerbitzu aldiak lanaldi osoan emandakotzat hartuko dira.
3.2.– Merezimendu akademikoak: gehienez, 2 puntu.
3.2.1.– Titulu akademikoak: titulu akademikoei puntu 1 emango zaie gehienez, eskatutako lanpostuari dagokion sailkapen taldean sartzeko beharrezko tituluari izan ezik, baremo honen arabera:
– Eskuratu nahi den lanpostuaren sailkapen taldean sartzeko eskatzen den tituluaz gain, maila bereko beste bat edukitzea: 0,5 puntu titulazioko.
Titulu bat baloratzen denean ez dira baloratuko hori lortzeko behar diren beheragoko tituluak.
Ez dira merezimendutzat baloratuko baldintzak betetzeko erabilitako titulazioak.
3.2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak: gehienez puntu 1, baremo honen arabera:
– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko C2 mailakoak: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.
– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko C1 mailakoak: 0,75 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko B2 mailakoak: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko B1 mailakoak: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Kontuan hartuko da UPV/EHUko errektoreak 2012ko martxoaren 8an emandako Erabakia, hizkuntza ez-ofizialen baliokidetasunari buruzkoa (Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen 2017ko maiatzaren 22ko Erabakiaren bidez eguneratu zena), edo erabaki horren ordezko arautegia.
Puntuazioa ez da metagarria izango; hau da, hizkuntza batean maila bat baloratzen denean, ez dira baloratuko hortik beherako mailak.
3.2.3.– Hautaketa prozesu bat gainditu izana, bai lan kontratudun langile finko izateko, hautatua izan gabe, bai aldi baterako enplegu publikorako lan poltsak eratzeko: gehienez puntu 1 honen arabera:
– UPV/EHUko hautaketa prozesuak, deialdiko talde, kategoria eta espezialitate bereko lan kontratudun langileentzat: puntu 1.
– Beste unibertsitate publiko batzuetako hautaketa prozesuak, deialdiko talde, kategoria eta espezialitate bereko lan kontratudun langileentzat: 0,5 prozesuko.
– Beste administrazio publiko batzuetako hautaketa prozesuak, deialdiko talde, kategoria eta espezialitate bereko lan kontratudun langileentzat: 0,33 puntu prozesuko.
3.2.4.– Eskariak aurkezteko epea bukatzean UPV/EHUko lan poltsetan egotea, UPV/EHUren deialdi honetako kategoria eta espezialitate berean: puntu 1.
Laugarrena.– Merezimenduak akreditatzea.
Merezimenduak akreditatu egin beharko dira, eta horretarako, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira oinarri orokorretan zehaztutako epe eta eran. Ez da aurkeztu beharko, baina, UPV/EHUko Pertsonaleko Gerenteordetzak jada bere esku daukan dokumenturik:
4.1.– UPV/EHUn emandako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina ez dira akreditatu beharko. Administrazioak ofizioz zenbatuko ditu.
4.2.– Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak ziurtatzeko, administrazio bakoitzak horretarako duen eredua erabiliko da. Ez da ziurtagiri hori aurkeztu beharko UPV/EHUk hirurtekoetarako aitortuta dituen zerbitzuetarako. Nolanahi ere, banakatu egingo dira lan eginiko aldiak, eta aldi horiek zein talde, kategoria eta espezialitateri dagozkien zehaztu. Horrez gain, lanpostuaren edo lanpostuen monografia edo eginkizunen ziurtagiria aurkeztu beharko da, langileen arloko zuzendaritza eskudunak emandakoa.
4.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean, foru administrazioan eta toki administrazioan emandako zerbitzuak baliokidetzat hartuko dira, aintzat harturik uztailaren 30eko 208/1990 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoetako kidegoen eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena.
4.4.– Tituluak akreditatzeko, aurkeztu beharko da titulua, edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatearen egiaztagiria, edo, bestela, interesduna titulua jasotzeko proposatua izan delarik, hala egiteko moduan egotearen ziurtagiria, edo tituluaren jabe izatea egiaztatzen duen dokumentua. Kontuan hartuko dira bakar bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutako titulua.
4.5.– Hizkuntzak akreditatzeko, titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta ez da probarik egingo. Kontuan hartuko dira bakar-bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutakoak.
4.6.– Hautaketa prozesu bat gainditu izana akreditatzeko –lan kontratudun langile finko izateko prozesua, hautatua izan gabe, edo aldi baterako lan kontratudun langileen lan poltsak eratu edo zabaltzeko prozesuak– funtzio publikoaren arloko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da eta berariaz zehaztuta izan beharko du hautagaiak gainditu egin zuela hautaketa prozesua, bai eta ondoko hauek ere: deialdia noiz argitaratu zen, zein kategoria eta espezialitatetarako zen eta zein izan zen hautagaiak lortutako nota. UPV/EHUren hautaketa prozesuetarako, merezimendu hori ofizioz egiaztatuko da, baina alegatu egin beharko da lan kontratudun langileen oinarri orokorretako seigarren oinarrian zehaztutakoari jarraikiz.
4.7.– Hautagaia UPV/EHUko lan poltsetan badago kategoria eta espezialitate berean, ofizioz akreditatuko da, baina hautagaiak alegatu egin beharko du.
Bosgarrena.– Euskara.
5.1.– Kategoria batean eskaintzen diren plaza guztiek gaindituta badaukate derrigortasun data deialdia egiten den egunean, «gai» kalifikazioa izango dute kasuan kasuko hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duten hautagaiek.
5.2.– Eskaintzen diren plazek ez badaukate gaindituta derrigortasun data deialdia egiten den egunean, honela baloratuko da euskara maila eta ezin izango da lortu bitarteko puntuaziorik:
3. HE duten lanpostuak, derrigortasun data gainditu gabe:
– 1. HE akreditatuz gero: 0,5 puntu.
– 2. HE akreditatuz gero: 1 puntu.
– 3. HE edo goragoko hizkuntza eskakizuna akreditatuz gero: 1,5 puntu.
Seigarrena.– Azken kalifikazioa.
6.1.– Hautagaien azken kalifikazioa izango da lortutako puntuen batura.
6.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak argitaratuko dira UPV/EHUren iragarki oholean eta www.ehu.eus helbidean.
Zazpigarrena.– Erabaki honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bi errekurtsoak ezin dira batera jarri.
Leioa, 2022ko urriaren 20a.
UPV/EHUko errektorea,
EVA FERREIRA.