212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 15 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4758
EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena. Honen bidez argitaratzen dira UPV/EHUko A taldeko Gestioko Teknikarien eskalarako eta Liburutegietako Fakultatiboen eskalarako barne promozioaren hautaketa prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen 2019ko lan eskaintza publikoa onartu zen (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.). UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, 2020. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez (2021eko abenduaren 24ko EHAA, 265. zk.), 2021. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen, eta Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.), administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza onartu eta 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzak aldatu ziren.
Deialdi espezifikoen kudeaketan ekonomia, eraginkortasuna eta efizientzia ezartze aldera, eskaintza guztiak prozesu bakar baten barruan sartu dira eta prozesu horren oinarri orokorrak onartuta daude UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2022ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez.
UPV/EHUren Estatutuen 59., 60. eta 61. artikuluek ezarri bezala, kontuan izanik Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. eta 24. artikuluak eta II. tituluaren IV. kapitulua (langileak hautatzeari buruzkoa), Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren IV. tituluaren I. kapitulua, 2022ko ekainaren 30eko Akordio bateratua, AZPko lan kontratudun eta AZPko funtzionarioen negoziazio mahaiena (LEPetako sarrera prozesuetako deialdiak arautzeko gutxieneko irizpideei buruzkoa), AZPko funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko Akordioa (ezartzen dituena irizpide orokorrak 2018ko birjartze tasari dagokion funtzionarioen lan eskaintza publikorako, eta funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako eta barne promoziorako), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak deialdi hau behin onartuta 2022ko urriaren 20ko bileran,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdia egitea hautaketa probak egin daitezen UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen A taldeko 17 plaza barne promozio bidez betetzeko, lanpostuak era honetara banatuta:
– Sei (6) plaza Gestioko Teknikarien eskalan (Gestio Orokorreko prozesu espezifikoa), era honetara banatua:
• Bost (5) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
• Plaza bat (1) 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
– Plaza bat (1) Gestioko Teknikarien eskalan (Ekonomiako prozesu espezifikoa), 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe, betebehar espezifiko honekin: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Gradua edo Lizentziatura.
– Plaza bat (1) Gestioko Teknikarien eskalan (Prebentzioko prozesu espezifikoa), 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe, betebehar espezifiko honekin: prestakuntza programa eskuratuta izatea Laneko Osasuneko, Industria Higieneko eta Ergonomiako eta Psikologia Aplikatuko espezialitateko goi mailako funtzioak betetzeko.
– Bederatzi (9) plaza Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Fakultatiboen eskalan (Bibliotekako prozesu espezifikoa), era honetara banatuta:
• Hiru (3) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.
• Sei (6) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
Hautaketa egingo da lehiaketa-oposizio bidezko sistema erabilita, erabaki honek ezarri moduan.
Deialdi honek kontuan hartzen du Generoaren araberako Eraginaren Aurretiazko Ebaluazio Txostena.
Bigarrena.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.
Oinarri orokorretako laugarren oinarrian zehaztutako baldintzez gain, hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.– Eskatutako titulazioa izatea: doktoregoa, lizentziatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo baliokidea, kasuan kasuko organo eskudunak emandakoak.
2.2.– Karrerako funtzionario izatea UPV/EHUko B taldean Unibertsitate Gestioko eskalan edo Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskalan. Parte hartu ahal izango dute, era berean, titulazio talde berekoak izanik taldeko beste eskala batekoak diren karrerako funtzionarioek.
Bigarren oinarri honetan ezarritako baldintzak beteta izan beharko dira eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta mantendu egin beharko dira karrerako funtzionarioak hautaketa prozesu honen xede den eskalan kargua jabetzan hartu arte. Aurrekoa gorabehera, hautagaiek ezin izango dute probetan parte hartu baldin eta eskabideak aurkezteko azken egunean eginkizunak edo, hala badagokio, enplegua eta soldata, modu irmoan etenda badituzte.
2.3.– Eskariak aurkezteko ordaindu beharreko tasak:
Oinarri orokorretako 5.2.g) oinarrian zehaztutako baldintza betetzeko, tasak eskariak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira Kutxabank entitatean, oinarri horietako 5.1 puntuan adierazitakoari jarraikiz.
Eskaria UPV/EHUko webgunearen bidez aurkezten dutenek (5.1.a) oinarria) «ordainketa pasabidearen» bitartez ordaindu ahal izango dituzte tasak, sisteman bertan zehazten diren baldintzak betez. Bestela, ordainketa Kutxabanken egin ahal izango dute.
Tasa horien zenbatekoa 23,49 eurokoa da prozesu espezifiko bakoitzeko.
Hirugarrena.– Oposizio fasea.
3.1.– Ariketa bakar bat edukiko duen proba teoriko-praktiko bat egin beharko da.
Oposizio fasean, 20 puntu lortuko dira gehienez.
Fasea gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira gutxienez.
Ariketa bakarra idatzia izango da eta baztertzailea. Test motako galdetegi bat izango da: 60 galdera gehi erreserbako bost (5); bakoitzak lau erantzun aukeran eta bakar bat zuzena. Galderak aukeratuko dira gehienez 350 galdera izango dituen sorta batetik, eta erabaki honen eranskinean jasotako programako gaien (40 gai) eduki teorikoei edo praktikoei buruzkoak izango dira.
Probak 70 minutuko iraupena izango du. Ariketaren kalifikazioa 0tik 100era bitartekoa izango da.
Erantzun okerrek eta erantzun gabekoek ez dute penalizaziorik izango.
Oposizioaren gai zerrendaren edukia egokituko da deialdiaren datan «Estatuko Aldizkari Ofizialean» (BOE) argitaratutako araudira.
350 galderako galdera sorta argitaratuko da ariketa egin baino lau (4) hilabete lehenago gutxienez.
Azterketa egin ondoren epaimahaiak galdera bat edo gehiago baliogabetzea erabakitzen badu, erabaki horretan bertan ezarriko du baliogabetutako galderen ordez erreserbako beste horrenbeste galdera erabiliko dituela, kontuan izanik hurrenkera.
Fase hau gainditu ahal izango du plaza kopurua baino handiagoa izango den hautagai kopuru batek.
3.2.– Nota gordetzea. Hautagaiak hurrengo deialdi batean oposizio faseko ariketak egiteaz salbuetsita geratuko dira, baldin eta oposizio fasean gehienez lor daitekeen puntuazioaren % 70etik gorako nota lortu badute, baina lehiaketa fasean merezimendu nahikorik ez izatearren eskalan plazarik lortu ez badute, eta, betiere, hurrengo deialdi horretan talde, eskala eta txanda berean aurkezten badira eta gai zerrendaren edukia, ariketak eta kalifikatzeko modua berberak badira. Hala ere, nota hobetu nahi izanez gero, aurkezteko aukera izango dute. Kasu horretan, hautagaiak lortutako nota txikiagoa bada edo oposizio fasea gainditzen ez badu, 2019-2020-2021-2022 LEPko deialdiko nota gordeko zaio.
Laugarrena.– Lehiaketa fasea.
Lehiaketaren fasean hautagaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, merezimendu bakoitzari puntuazioa esleituz ondorengo baremoaren arabera. Fase honetan gehienez ere bederatzi (9) puntu lortu ahal izango dira.
Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango eta ez da kontuan hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.
4.1.– Merezimendu profesionalak.
Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak.
Administrazio publikoetako antzinatasuna, eskabideak aurkezteko azken egunera artekoa: 9 puntu gehienez, 0,04 puntu zerbitzuan emandako hilabete oso bakoitzeko.
UPV/EHUk hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna baino ez da zenbatuko.
Puntuak zenbatzeko, lan egindako aldien batuketa egingo da, eta azken baturan ez da kontuan izango 30 egun naturaletik beherako zatirik. Lanaldi partzialean emandako zerbitzu aldiak lanaldi osoan emandakotzat hartuko dira.
Egindako zerbitzu aldia behin baino ez da baloratuko, hau da: ezin izango da berriro erabili beste prozesu espezifiko batzuetan. Beraz, merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko ezartzen den epean (barne promozioko oinarri orokorretako 8.4.1 oinarrian zehaztua), hautagaiak zehaztu egin beharko du zein prozesu espezifikotan sartu nahi dituen zerbitzuak.
4.2.– Merezimendu akademikoak.
4.2.1.– Titulazio akademikoak.
Titulu akademikoei 1,5 puntu emango zaie gehienez, eskatutako lanpostuari dagokion sailkapen taldean sartzeko beharrezko tituluari izan ezik, modu honetara banatuta:
– A titulazio taldean sartzeko eskatutakoaz gain, pareko beste tituluren bat edukiz gero: 0,75 titulazio bakoitzeko.
Balorazioa ez da metagarria izango; hau da, maila handiagoko titulazio bat baloratzen denean, ez dira baloratuko hura lortzeko behar diren beheragoko titulazioak.
4.2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak.
Gehienez ere 1,50 emango da, betiere baremo honen arabera:
– Europako Marko Bateratuko C1 mailako edo maila goragoko frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio ziurtagiriak: Puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.
– Europako Marko Bateratuko B2 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio ziurtagiriak: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– Europako Marko Bateratuko B1 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio ziurtagiriak: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Kontuan hartuko da UPV/EHUko errektoreak 2012ko martxoaren 8an emandako Erabakia, hizkuntza ez-ofizialen baliokidetasunari buruzkoa (Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen 2017ko maiatzaren 22ko Erabakiaren bidez eguneratu zena), edo erabaki horren ordezko arautegia.
Puntuazioa ez da metagarria izango; hau da, hizkuntza batean maila bat baloratzen denean, ez dira baloratuko hortik beherako mailak.
Bosgarrena.– Merezimenduak akreditatzea.
Merezimenduak akreditatu egin beharko dira, eta horretarako, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira oinarri orokorretan zehaztutako epe eta eran. Ez da aurkeztu beharko, baina, UPV/EHUko Pertsonaleko Gerenteordetzak jada bere esku daukan dokumenturik:
5.1.– UPV/EHUn emandako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina ez dira akreditatu beharko. Administrazioak ofizioz zenbatuko ditu.
5.2.– Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak ziurtatzeko, administrazio bakoitzak horretarako duen eredua erabiliko da. Ez da ziurtagiri hori aurkeztu beharko UPV/EHUk hirurtekoetarako aitortuta dituen zerbitzuetarako. Nolanahi ere, banakatu egingo dira lan eginiko aldiak, eta aldi horiek zein talde eta eskalari dagozkien zehaztu.
5.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean, foru administrazioan eta toki administrazioan emandako zerbitzuak baliokidetzat hartuko dira, aintzat harturik uztailaren 30eko 208/1990 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoetako kidegoen eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena.
5.4.– Tituluak akreditatzeko, aurkeztu beharko da titulua, edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatearen egiaztagiria, edo, bestela, interesduna titulua jasotzeko proposatua izan delarik, hala egiteko moduan egotearen ziurtagiria, edo tituluaren jabe izatea egiaztatzen duen dokumentua. Kontuan hartuko dira bakar-bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutako tituluak. Ez da titulazioa akreditatu beharko UPV/EHUk emandako titulua bada.
5.5.– Hizkuntzak akreditatzeko, titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta ez da probarik egingo. Kontuan hartuko dira bakar-bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutako tituluak.
Seigarrena.– Euskara.
6.1.– Eskaintzen diren plaza guztiek gaindituta badaukate derrigortasun data deialdia egiten den egunean, «gai» kalifikazioa izango dute kasuan kasuko hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duten hautagaiek.
6.2.– Eskaintzen diren plazek ez badaukate gaindituta derrigortasun data deialdia egiten den egunean, honela baloratuko da euskara maila eta ezin izango da lortu bitarteko puntuaziorik:
3. HE duten lanpostuak, derrigortasun data gainditu gabe:
– 1. HE izateagatik: 1,45 puntu.
– 2. HE izateagatik: 2,90 puntu.
– 3. HE edo goragokoa izateagatik: 4,35 puntu.
Zazpigarrena.– Azken kalifikazioa.
7.1.– Hautagaien azken kalifikazioa izango da hautaketa prozesu osoan lortutako puntuen batura, baina lehentasuna izango dute beti eskala bereko lanpostu bat lortu nahi dutenek.
7.2.– Lehiaketa-oposizioaren emaitza eta kalifikazio guztiak argitaratuko dira UPV/EHUren iragarki oholean eta www.ehu.eus helbidean.
7.3.– Lanpostuen zerrendan A taldera irekita dagoen lanpostu bateko titularrak A taldeko eskalan sartzea lortzen badu, bere lanpostuan jarraitu ahal izango du (lanpostuak aukeratzeko eskarian horrela adierazi badu); lanpostuak lanpostuen zerrendan daukan hornikuntza sistema bera izaten jarraituko du. Horrelakoetan, pertsona horiek ez dute parterik hartuko hautaketa prozesuko puntuen hurrenkerari jarraikiz lanpostuak esleitzeko prozesuan, bat etorrita abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko 22.1 artikuluko azken aurreko paragrafoarekin.
Funtzionarioren batek lanpostuak aukeratzeko eskaeran adierazi badu ez duela jarraitu nahi titular den lanpostuan, lanpostu hori esleipenerako eskainiko da, betiere, funtzionario horrek hautaketa prozesua gainditu badu. Funtzionario horrek, bestalde, lanpostua aukeratuko du prozesuan lortutako hurrenkeraren arabera.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bi errekurtsoak ezin dira batera jarri.
Leioa, 2022ko urriaren 20a.
Errektorea,
EVA FERREIRA GARCÍA.
ERANSKINA
OPOSIZIO FASERAKO PROGRAMAK
GAI ZERRENDA: GESTIO OROKORREKO TEKNIKARIAK – BARNE PROMOZIOA
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak.
3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen panorama laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
4.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Lege indarra duten arautegiko xedapenak: Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak.
5.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, eta 6/2001 Legea, Unibertsitateei buruzkoa: edukiaren ezagutza orokorra. Unibertsitatearen autonomia.
6.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.
7.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko ikastegietako eta Sailetako gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.
8.– Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa. Itunen eta hitzarmenen sistema. Kupoa.
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak.
10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: administrazio-errekurtsoak. Legegintza ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.
11.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen Orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: Administrazio organoak, Eskumena, Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak, Abstenitzea eta errekusatzea.
12.– Administraziorekiko auzien jurisdikzioa. Administrazioarekiko auzi errekurtsoa: gaitasun prozesala, legitimazioa, ordezkaritza eta defentsa; aurretiazko baldintzak eta egintza aurkaragarriak.
13.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio eremua. Sektore Publikoko kontratuak. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma: kontratazio organoa. Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena.
14.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Administrazio publikoen kontratazioari buruzko jarduketak: Arau orokorrak. Administrazio publikoen kontratuen adjudikazioa. Kontratuak betearazi, aldatu eta azkentzea.
15.– Administrazio publikoen zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena.
16.– Euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen araubide juridikoa: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.
17.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa). MUFACEren araubidea eta Klase Pasiboak: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa).
18.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Xedea. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak.
19.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.
20.– Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Printzipio inspiratzaileak. Aurrekontu teknikak. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak: aurrekontu zikloa, prestaketa eta onarpena. UPV/EHUren aurrekontua: ezaugarriak eta egitura.
21.– Aurrekontuaren gauzatzea: beharrezko eragiketak. Gastua baimentzea eta gastu konpromisoa. Betebeharren aitorpena. Gastuaren eta ordainketaren antolaketa. Kontabilitateko dokumentuak.
22.– Gastu publikoa: kontzeptua eta motak. Diru-sarrera publikoak: kontzeptua eta motak; tasa eta prezio publiko eta pribatuak; UPV/EHUren diru-sarrerak. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra. 88/12006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.
23.– Unibertsitateko irakasleak: motak eta araubide juridikoa. Aukeraketa, eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak eta bateraezintasun araubidea. UPV/EHUko irakasleen lan baldintzak arautzeko hitzarmen erregulatzailea.
24.– UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak. Estatutuak, hitzarmen kolektiboa eta lan baldintzak arautzeko akordioa.
25.– UPV/EHUren ikastegietako Kalitate Batzordearen esparru arautegia.
26.– UPV/EHUren Plan Estrategikoa 2022/2025: Gaur egungo egoeraren diagnostikoa, Eginkizuna eta ikuspegia, Ardatz estrategikoak. 2019/2022 Unibertsitate Plana: Unibertsitate Planaren arkitektura, Planaren hedapena helburu estrategikoaren arabera. Planaren gobernantza.
27.– UPV/EHUren ondarea. Ekonomia eta finantza baliabideak. Ekonomia eta finantza gestioa.
28.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.
29.– UPV/EHUren Estatutuak: Hizkuntza ofizialen erabilera UPV/EHUn.
30.– Unibertsitateko ikasketa ofizialetara sartzea. Sartzeko probak eta Unibertsitatera sartzeko beste bide batzuk. Unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak. UPV/EHUren berezko arautegia.
31.– Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolamendua. Graduko, Masterreko eta Doktoregoko ikasketak. Eskumen esparrua UPV/ EHUn. Unibertsitateko beste ikasketa ez-ofizial batzuk eta Unibertsitatearen berezko tituluak.
32.– Unibertsitateko ikerketa jardueraren gestioa. Unibertsitateak beste erakunde batzuekin dituen ikerketarako itunak eta hitzarmenak, indarreko legeriaren arabera.
33.– Artxiboaren kontzeptua eta funtzioa. Artxibo motak. Artxiboa unitate funtzional gisa. Instalazioa eta ekipamendua artxiboetan. Unibertsitate artxiboak. Dokumentu, kontzeptu, helburu eta sistemen ordenamendu eta sailkapena. Sailkatzeko koadroak. Transferentzia eta agiri garbiketa.
34.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Jarduera publikoaren gardentasuna. UPV/EHUren Gardentasun ataria.
35.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu ona. Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilua.
36.– 21/2012 Dekretua, Eusko Jaurlaritzarena, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.
37.– Sistema eragileak: kontzeptu orokorrak. Fitxategi arakatzailea. Fitxategien formatuak. Bilatzeko eragiketak. Bulegotikako aplikazioak: ezaugarriak, funtzioak eta erabilgarritasunak. Datu gestioa. Nabigatzaileak eta posta elektronikoa. Segurtasun informatikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
38.– Jasangarritasuna eta gizarte konpromisoa UPV/EHUn. 2030 EHUagenda. Jasangarritasunerako hezkuntza. Ingurumen gestioa. Lankidetza hitzarmenak.
39.– Praktikak eta enplegua UPV/EHUn. Zeharkako gaitasunak. Laneratzea: 3R Gaztea programa. Ekintzailetza.
40.– Zerbitzuen kartak UPV/EHUn. Kontzeptua eta helburuak. Araudia.
GAI ZERRENDA: EKONOMIAKO TEKNIKARIAK – BARNE PROMOZIOA
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: egitura eta edukia. Eskumenak.
3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen panorama laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
4.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Lege indarra duten arautegiko xedapenak: Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak.
5.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, eta 6/2001 Legea, Unibertsitateei buruzkoa: edukiaren ezagutza orokorra. Unibertsitatearen autonomia.
6.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.
7.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko ikastegietako eta Sailetako gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.
8.– Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa. Itunen eta hitzarmenen sistema. Kupoa.
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak.
10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: administrazio-errekurtsoak. Legegintza ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala
11.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen Orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: Administrazio organoak, Eskumena, Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak, Abstenitzea eta errekusatzea.
12.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio eremua. Sektore Publikoko kontratuak. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma: kontratazio organoa. Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena.
13.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Administrazio publikoen kontratazioari buruzko jarduketak: Arau orokorrak. Administrazio publikoen kontratuen adjudikazioa. Kontratuak egikaritzea, aldatzea eta suntsiaraztea.
14.– Administrazio publikoen zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena.
15.– Euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen araubide juridikoa: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.
16.– Unibertsitateko irakasleak: motak eta araubide juridikoa. UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak Estatutuetan. Funtzionarioen lan baldintzak arautzeko akordioa eta lan kontratudun langileen hitzarmen kolektiboak.
17.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian. Erretiroa). MUFACEren araubidea eta Klase Pasiboak: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian. Erretiroa).
18.– 3/2004 Lege Organikoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena: euskal unibertsitate sistemaren ekonomia eta finantza araubidea. Aurrekontu Orokorren kargura egindako hornidura. Zuzenbide publiko edo pribatuko beste diru-sarrera batzuk. Aurrekontua.
19.– UPV/EHUren Estatutuak: ekonomia eta finantza araubidea.
20.– Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Printzipio inspiratzaileak. Aurrekontu teknikak. UPV/EHUren aurrekontua: ezaugarriak eta egitura.
21.– Auditoria: kontzeptu orokorra. Auditoriaren hainbat ikuspegi: lortu nahi dituen helburuak. Auditoria kontrolbidea. Kanpoko eta barneko auditoria. Kontu Auditoriaren lege araubidea. Auditorearen erantzukizuna.
22.– Auditoriaren plangintza. Lan programa: edukia eta diseinua. Laneko paperak: helburua, edukia, artxiboa, erreferentzia indizeak eta egiaztatzeko markak. Arrisku orokorra aztertzea eta irismen maila zehaztea.
23.– Barneko kontrola. Definizioa. Sailkapena. Irismena. Kontabilitateko barne kontrolak: motak eta helburuak. Barneko kontabilitate sistema ebaluatzea: sistemak.
24.– Administrazio Publikoaren gastuen aurrekontuko kredituak. Gastuen aurrekontuko kredituak. Kredituen lotura juridikoa. Aurrekontuko aldaketak.
25.– Kredituen egoera. Gastuen aurrekontua kudeatzeko eragiketak. Diru-sarreren aurrekontua kudeatzeko eragiketak. Aurrekontu exekuzioaren kasu bereziak.
26.– Kontabilitate Publikoa: kontabilitateko printzipio publikoak. Kontabilitate publikoaren xedeak. Kontabilitateko argibideak. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra.
27.– Kontabilitate prozesua. Kontabilitate multzoak. Eragiketen erregistroa. Kontabilitate liburuak. Kontabilitatea irekitzea.
28.– Aurrekontu eragiketak (I). Aurrekontu eragiketak aztertzeko metodologia. Aurrekontua irekitzea. Aurrekontuak luzatzea. Aipamen berezia gastuaren aurrekontuaren kredituen egoerari. Uneko aurrekontua gauzatzeko eragiketak.
29.– Aurrekontu eragiketak (II). Itxitako aurrekontuen eragiketak. Aurrekontuko aldaketak. Aurrekontua kudeatzeko eragiketak baliogabetzea.
30.– Eragiketa bereziak. Diru ateratzeen, ordainketen eta diru sarreren itzultzeen kontabilitate tratamendua. Itxitako aurrekontuen eragiketa bereziak. Geroagoko ekitaldietako kontabilitate eragiketak.
31.– Aurrekontuaz kanpoko eragiketak. Kontzeptua. Aplikatzeke dauden partidak. Diruzaintzako barne mugimenduak. Aurrekontuaz kanpoko zordunak. Aurrekontuaz kanpoko hartzekodunak. Gordailuko balioen kontabilitatea. BEZaren kontabilitate arazoak. Gastu proiektua. Diru sarrerei lotutako gastuak. Diru sarrerei lotutako gastuen jarraipena eta kontrola.
32.– Kreditu geldikinen kontrola eta jarraipena. Zerga biltzaileak kontrolatzeko kontabilitatea. Urtaldi amaierako doikuntzak. Eragiketa komertzialen kontabilitatea.
33.– Ekitaldi amaierako eragiketak. Erregularizazio eragiketak. Aurrekontuen likidazioa. Itxiera eragiketak. Kontabilitate eragiketak. Kontabilitatez kanpoko eragiketak.
34.– Aurrekontuaren itxiera eta likidazioa. Gastuen aurrekontuaren itxiera eta likidazioa. Sarreren aurrekontuaren itxiera eta likidazioa. Itxitako aurrekontuen multzokatzea. Ekitaldiko aurrekontuaren emaitza. Kreditu geldikinak. Kreditu geldikina.
35.– Herri Kontuen Euskal Epaitegia: aginpide esparrua. Egitekoak eta jarduera. Funtzionamendu araubidea. Araubide instituzionala.
36.– Transferentziak eta dirulaguntzak: transferentzia eta dirulaguntzen arteko desberdintasunak. Irizpide orokorrak, kontzeptua, aitorpena eta zenbatespena, bai erakunde emailearentzat bai onuradunarentzat. Kapitaleko dirulaguntzak eta dirulaguntza arruntak.
37.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena. Xedapen Orokorrak. Aurrekontuetako sarreren eta gastuen egoera orriak. Aurrekontuaren egitura. Aurrekontua egiteko prozedura. Kitapena eta luzapen araubidea.
38.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.
39.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Xedea. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak.
40.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.
GAI ZERRENDA: PREBENTZIOKO TEKNIKARIAK – BARNE PROMOZIOA
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal herritarren eskubide eta betebeharrak. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak.
3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen panorama laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
4.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, eta 6/2001 Legea, Unibertsitateei buruzkoa: edukiaren ezagutza orokorra. Unibertsitatearen autonomia.
5.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.
6.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko ikastegietako eta Sailetako gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.
7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak.
8.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: administrazio-errekurtsoak. Legegintza ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.
9.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen Orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: Administrazio organoak, Eskumena, Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak, Abstenitzea eta errekusatzea.
10.– Administrazio publikoen zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena. Euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen araubide juridikoa: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena. UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak.
11.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa). MUFACEren araubidea eta Klase Pasiboak: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa).
12.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Xedea. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak.
13.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.
14.– UPV/EHUren aurrekontua: ezaugarriak eta egitura. Aurrekontuaren gauzatzea: beharrezko eragiketak. Gastua baimentzea eta gastu konpromisoa. Kontabilitateko dokumentuak. Aurrekontuaren likidazioa eta kontuak ematea. Aurrekontu kontrola: kontrola, izaera eta aplikazio eremua.
15.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen dituena, eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak. Araudiaren garapena.
16.– OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.
17.– Laneko arriskuen prebentzioari lotutako Estatuko eta nazioarteko agenteak. LANE, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia, LSHIN.
18.– Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailetza laneko segurtasun eta osasunaren arloan.
19.– Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako mutuak.
20.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak UPV/EHUn. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea, prestakuntza eta informazioa lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.
21.– Langileei eman beharreko informazioa eta prestakuntza. Enpresako komunikazioa.
22.– Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak.
23.– Enpresaren, lanpostuaren eta banakakoen ezaugarriak.
24.– Laneko arriskuak eta lanetik eratorritakoak. Prebentzioa eta babesa.
25.– Segurtasun kontzeptua eta definizioa: Segurtasun teknikak.
26.– Istripu arriskua: analisia eta ebaluazio orokorra. Istripuen ikerketa.
27.– Segurtasuneko ikuskapenak eta higiene inkestak.
28.– Ekipoak, instalazioak eta tresnak. Laneko tokiak eta espazioak.
29.– Arauak eta seinaleak. Segurtasuna makinetan.
30.– Banakako babesak eta kolektiboak.
31.– Materialen manipulazioa, biltegiratzea eta garraioa.
32.– Arrisku elektrikoa. Kontaktu zuzena eta zeharkakoa.
33.– Produktu kimikoak. Hondakin toxiko arriskutsuak.
34.– Suteak. Emergentzia plana eta autobabesekoa.
35.– Laneko toxikologia.
36.– Erreferentziako balioak agente kimikoetarako. Laginak hartzea eta analisia.
37.– Esposizioaren kontrola. Fokoaren, inguruaren eta hartzailearen gaineko ekintzak.
38.– Agente fisikoak. Agente biologikoak.
39.– Hondakinen kudeaketa.
40.– Estatistika prebentzioari aplikatua.
GAI ZERRENDA: FAKULTATIBOAK – BARNE PROMOZIOA
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak, oinarrizko betebeharrak eta eskubideak.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: egitura eta edukia.
3.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, eta 6/2001 Legea, Unibertsitateei buruzkoa: edukiaren ezagutza orokorra. Unibertsitatearen autonomia. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak.
4.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Lege indarra duten arautegiko xedapenak: Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak. Erregelamendua. Erregelamendu motak.
5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
6.– Administrazio publikoen, bere agintarien eta bere zerbitzupeko langileen erantzukizuna.
7.– Administrazio Publikoaren zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena; eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal funtzio publikoarena.
8.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Kontratu motak eta horietako bakoitzaren betekizun orokorrak eta espezifikoak. Administrazio kontratuaren elementu subjektiboak (aldeak). Kontratazio espedienteak. Administrazio kontratuen gestio ekonomikoa.
9.– Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Printzipio inspiratzaileak. Aurrekontu teknikak. UPV/EHUren aurrekontua: ezaugarriak eta egitura. Gastu publikoa: kontzeptua eta motak. Diru-sarrera publikoak: kontzeptua eta motak; tasa eta prezio publiko eta pribatuak; UPV/EHUren diru-sarrerak. Aurrekontuaren gauzatzea: beharrezko eragiketak. Gastua baimentzea eta gastu konpromisoa. Betebeharren aitorpena. Gastuaren eta ordainketaren antolaketa. Kontabilitateko dokumentuak.
10.– UPV/EHUko langileak: irakasleak: motak, araubide juridikoa eta hautaketa. UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak Estatutuetan. UPV/EHUko funtzionarioen lan baldintzak arautzeko akordioa.
11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea. Datu pertsonalen babesak liburutegietan daukan eragina.
12.– Unibertsitateko Bibliotekaren eredu berria: Biblioteka Ikaskuntza eta Ikerketarako Baliabideen Zentro (CRAI) gisa.
13.– Unibertsitateko Biblioteka eta ikerketa bultzatzea.
14.– Unibertsitateko Bibliotekaren prestakuntzaren dimentsio berria: alfabetizazioa informazioan.
15.– Biblioteka digitala. Garapena eta mantenimendua.
16.– Biblioteka hibridoa.
17.– Open Access eta artikulu zientifikoen gordailuak. Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala (ADDI).
18.– Interoperabilitatea eta estandarrak biblioteka digitaletan, Z39.50, SRW-SRU, OAL, Metadata Harvesting Protocol eta Open Url.
19.– Ingurune elektroniko batean informazio bibliografikoa tratatzeko formatuak: Marc eta Metadatuak formatua.
20.– Bibliotekak kudeatzeko sistema integratuak. Egungo egoera eta etorkizunerako joerak.
21.– OPACak: diseinua, prestazioak eta sarbidea.
22.– Usagarritasun irizpideak Bibliotekako katalogoetan. Katalogoa, urruneko zerbitzuetara sartzeko eta baliabide elektronikoetarako atari moduan. WorldCat ® Discovery.
23.– Teknologia, bibliotekako zerbitzuak eta egile eskubideak. Lege gatazkak informazioaren aroan. 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duena.
24.– Internet: garapena, funtzionamendua, antolaketa, sarbidea eta erabilgarritasuna. Internetek bibliotekako zerbitzuetan dituen aplikazio nagusiak.
25.– Biblioteka diseinua Interneteko guneen.
26.– Intranet eta Extranet: kontzeptua, egitura eta ezaugarriak. Horien ezarpena erakundeetan.
27.– Erabilera akademikoetarako bilaketa motorrak.
28.– Unix sistema eragilea. Kontzeptu orokorrak eta arkitektura. Windows sistema eragilea. Kontzeptu orokorrak eta arkitektura.
29.– Datu base erlazionalak. SQL lengoaia. Konektibitate estandarrak: ODBC eta JDBC
30.– Erregistro bibliografikoei aplikatutako dokumentuak etiketatzeko lengoaiak.
31.– Ontologia eta web semantikoa. W3C sistemaren gomendioak. Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna.
32.– Informazio sistemen definizioa eta egitura.
33.– Informazioaren eta ezagutzaren kudeaketa erakundeetan.
34.– Dokumentuen kudeaketa. Edukien kudeaketa.
35.– Datu base dokumentalen analisi eta diseinua egiteko metodologia.
36.– Edukien sindikazioa.
37.– UPV/EHUko Unibertsitate Bibliotekaren arautegia.
38.– Espainiako unibertsitateetako biblioteken sarea (REBIUN). Xedea, ikuspegia eta balioak. REBIUN Plan Estrategikoa. REBIUN arautegia.
39.– Berdintasunari eta Generoari buruzko araudia. Genero Berdintasuna: kontzeptu orokorrak. Genero indarkeria: kontzeptu orokorrak. Publizitate instituzionala eta irudi publiko ez-sexista. Genero Berdintasuna politika publikoetan: genero ikuspegiaren kontzeptua eta zeharkakotasuna.
40.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea, prestakuntza eta informazioa lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.