Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
2712

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 31koa, Osasuneko sailburuarena, 270/2004 Dekretuaren eranskina aldatzen duena (270/2004 Dekretua, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena).

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako uztailaren 17ko 11/1994 Legearen helburua da herritarrei arreta farmazeutiko egoki eta homogeneoa emango zaiela bermatzea, eta, horrela, medikamentuak erraz eta bizkor eskuratzea. Lege hori garatzeko eta helburu hori betetzen dela ziurtatzeko, abenduaren 28ko 270/2004 Dekretua eman zen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen baitira. Gutxienez egon beharreko medikamentu eta osasun-produktu horiek dekretu honen eranskinean zehaztu dira.

Dekretu horren azken xedapenetako bigarrenaren arabera, eranskina gutxienez bost urterik behin berrikusi beharko da, merkatuaren berrikuntzetara egokitu behar ote den ere, berrikuntzok, betiere, interes terapeutikoa edo garrantzi berezia baldin badute. Osasuneko sailburuaren agindu bidez egin behar da berrikuspen hori.

Arau hori betetzeko, Farmazia Zuzendaritzak, lurralde historikoetako farmazialarien hiru elkargo ofizialetako ordezkariekin eta Farmaziako Ikuskaritzarekin adostu ondoren, eranskin hori berrikustea proposatu du; alegia, hau proposatu du: sendagai batzuk gehitzea, herritarren egungo eskari farmakoterapeutikora hobeto egokitzeko; orain arte ere bazeuden batzuen forma farmazeutiko berriren bat ekartzea; eta jada merkaturatzen ez diren edo ospitaleetan erabiltzeko diren printzipio aktibo batzuk bertatik kentzea.

Hori dela-eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Abenduaren 28ko 270/2004 Dekretuaren eranskina aldatzea (farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena); agindu honen eranskinean zehazten den bezala geratuko da idatzita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hilabetera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala