104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 13 orri.)
- EPUB (553 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2358
ERABAKIA, 2022ko maiatzaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena: Onartzea administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza publikoa eta aldatzea 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintza publikoak.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 23. artikuluak xedatzen du (azaroaren 16/1997 Legeak eragindako aldaketaren arabera) administrazio publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen arloko premiak lan eskaintza publikoaren bidez beteko direla, aurrekontu izendapena badute. Ezartzen du, halaber, administrazio horrek adieraziko duela zer lanpostu huts bete behar diren, bai funtzionarioen kasuan bai lan kontratudunen kasuan.
Bestetik, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuen 59. artikuluak eta hurrengoek adierazten dutenez, unibertsitateak, bere autonomiaz baliatuz, administrazio eta zerbitzuetako langileak aukeratuko ditu, funtzionarioak edo lan kontratudunak, bere lan eskaintza publikoaren arabera.
UPV/EHUk kalitatezko enplegu publikoa bultzatu nahi du, eta egonkortasun handiagoa eman nahi die administrazio eta zerbitzuetako langileei, egonkortasun horrek gure zerbitzu publikoa hobetzen lagunduko duelakoan.
Enplegu publikoaren behin behinekotasun maila oso handia da sektore publikoan eta, horregatik, behin-behinekotasun maila hori txikitzea da administrazio publiko guztiek enplegu publikoaren alorrean ezarrita dituzten helburu nagusietako bat, ezinbesteko baldintza kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko.
Helburu hori betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko ezarrita dauden prozesuen babesean, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2019ko lan eskaintza publikoa onartu zen (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.), lotua dagoena ekainaren 27ko 3/2017 Legean (2017. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrena) eta 6/2018 Legean (2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrena) aurreikusitako tasa gehigarriei, bai eta 2019. urteko birjartze tasari ere. Era berean, azken erabaki horren bidez barne promozioa onartu zen. Horren ondoren, honako hau ikusi da:
– Argitalpen eta Arte Grafikoetako goi mailako teknikarien kategoriako plaza (I. taldea, Argitalpenak eta Arte Grafikoak espezialitatea) bertan behera geratu da bat batean, esleitua izan baita lan eskaintza honen aurreko barne promozioan, Administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmen Kolektiboko 15, 16 eta 17. artikuluetan adierazitakoaren arabera.
– Akats bat ikusi da 2019ko lan eskaintzan, egonkortze prozesuaren bidez deitutako plazetako batean. Izan ere, Gestioko Teknikarien (Gestio Orokorra) eskalako 64 plaza eskaini ziren eta Gestioko Teknikarien (Zuzenbidea) eskalako 12; baina Gestioko Teknikarien (Gestio Orokorra) eskalako plazak 63 dira eta Gestioko Teknikarien (Zuzenbidea) eskalakoak 13.
Bestalde, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez 2020. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.); eta UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez 2021. urteko lan eskaintza publikoa (2021eko abenduaren 24ko EHAA, 265. zk.).
Alde batetik, Enplegu publikoan behin behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak aurreikusten du hirugarren prozesu bat egongo dela behin behineko enplegua egonkortzeko, ekainaren 27ko 3/2017 Legeko 19.Bat.6 artikuluan eta uztailaren 3ko 6/2018 Legeko 19.Bat.9 artikuluan aipatutakoei gehituko zaiena (2017. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea eta 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea, hurrenez hurren). Hirugarren prozesu horretan sartuko dira administrazio publikoetako plaza estruktural guztiak –lanpostuen zerrendetan, plantilletan edo giza baliabideak antolatzeko beste eraren batean agertu zein ez–, baldin eta, aurrekontuetan diruz hornituta egonik, gutxien dela 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan behin behinean eta etenik gabe beteta egon badira.
Bestetik, enplegu publikoan behin behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea onartu arte, UPV/EHUren lan eskaintza publikoetan sustatu egin dira Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeko laugarren xedapen iragankorrean jasota dauden aurreikuspenak, bai eta horiek berme guztiekin garatzea ere.
Lege berriak zehazten du, bat etorrita Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateratuko 61. artikuluko 6. eta 7. ataletan adierazitakoarekin, merezimenduen bidezko lehiaketa baterako deialdia egingo dela, behin baino ez eta salbuespen moduan, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen behin behinean eta etenik gabe beteta egon diren plazetarako, betiere legeko 2.1 artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
Horren ondorioz aldatu egin behar dira 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintza publikoak, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen babesean behin behineko enplegua egonkortzeko egingo den ezohiko eskaintza berrian sartzeko aipatu diren baldintzak betetzen dituzten plazak, bete egiten baitira legean jasotako baldintzak; eta, administrazio tramiterik egin ez denez, interesatuei ez zaie sortu inolako eskubide espektatibarik.
Adierazitakoagatik guztiagatik, bi prozesu mota bereizi behar dira:
1.– Ezohiko egonkortze prozesua. Hautaketa sistema merezimenduen bidezko lehiaketa izango da eta baldintza hauek betetzen dituzten plazen kasuan baino ez da aplikatuko:
1.1.– 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen behin behinean eta etenik gabe beteta egon diren plaza hutsak.
1.2.– Behin-behineko langileek 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik behin behinean bete dituzten plaza hutsak.
2.– Ohiko prozesua gainerako plazetarako. Karrerako funtzionario bihurtzeko hautaketa sistema lehiaketa oposizioa izango da, baina oposizio faseko ariketak edo ariketek ez dute izan behar kanporatzaileak 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan behin behinean eta etenik gabe beteta egon diren plazen kasuan. Lan kontratudun finko bihurtzeko hautaketa sistema, berriz, merezimenduen bidezko lehiaketa izango da.
Beraz, eta deialdietara aurkez daitezkeen gainerako pertsonen eskubide legitimoak urratzeko asmorik gabe, lan eskaintza hauei lotutako deialdiak bat etorriko dira aipatutako legeetan adierazitakoarekin (abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta otsailaren 25eko 3/2004 Legea), kasu bakoitzari aplikagarri izango zaionean.
Lan eskaintza publiko honek 2022. urteari dagokion birjartze tasa jasotzen du, kontuan izanda abenduaren 28ko 22/2021 Legeak (2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrena) gehienez ere % 120an ezartzen duela langileen birjartze tasa.
Kudeaketaren ekonomia, eraginkortasun eta efizientziaren alde, 2022ko lan eskaintza publikoa oraindik deitu gabe dauden aurreko urteetako lan eskaintza publikoekin batera eramango da aurrera.
Erabaki honetan aipatzen da, baita ere, desgaitasuna duten pertsonentzat gorde beharreko plazen erreserba, nahiz eta eskala, kategoria eta espezialitate bakoitzeko ehunekoa dagozkien deialdietan zehaztu beharko den, ulertuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeko seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrien babesean enplegua egonkortzeko egingo den ezohiko prozesuaren kasuan, salbuespenezko prozesu bat denez, behin bakarrik egingo dena, plazen deialdia orokorra izango dela, modu berean baloratzeko parte hartzaile guztien merezimenduak.
Era berean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateratuko 14. artikuluan aipatzen den funtzionario publikoen barne promoziorako eskubidea bermatze aldera, barne promozioko prozesuen bidez deitu beharreko lanpostuak ere sartu dira.
Bestalde, lan kontratudun langileei dagokienez, kontuan hartu behar da hitzarmen kolektiboak dioena 15. artikuluko 6. puntuan lanpostu hutsak betetzeari buruz: lanpostu hutsak betetzeko lehenengo lehiaketa orokorra (hurrengo artikuluan jasotzen den promozioaren aurrekoa) burutu eta ondorengo lan eskaintza publikoa egin ostean, lan kontratudun langile finkoen artean beharrezko prozedurak ezarriko dira, eta bermatuko da lanpostu huts bakoitzeko deialdi bat egongo dela gutxienez, lanpostu hori beste edozein prozesutan eskaini aurretik.
Horrez gain, hitzarmeneko 16. artikuluko 6. puntuak, promozio profesionalari buruzkoak, hau ezartzen du: promoziorako lehenengo prozesua behin amaitu ondoren, aurreko artikuluko prozesuak bete eta gero, beharrezko prozedurak ezarriko dira lan kontratudun langile finkoen artean, eta bermatuko da lanpostu huts bakoitzeko deialdi bat egongo dela gutxienez, lanpostu hori lan eskaintza publikoan sartu aurretik.
Beraz, indarrean den Hitzarmen Kolektiboak ezartzen du aldez aurretik egin beharko direla bai lanpostuak betetzeko prozesu bat bai prozedura horien bidez gutxienez deialdi batean jaso ez diren lanpostu hutsak betetzeko promozio profesionaleko prozesu bat.
Era berean, ezin da albo batera utzi administrazio eta zerbitzuetako lan kontratupeko langileen III. Hitzarmen Kolektiboaren laugarren xedapen gehigarria ezarritakoa; izan ere, horren arabera, hornidura, promozio eta lan eskaintza publikoren prozesuak eta bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoak amaitu ondoren, talde bikoitzean irekitako lanpostuen sailkapen profesionalaren behin betiko antolamenduari ekingo zaio, lanpostuek gorengo taldean sartuta gera daitezen behin betiko.
Bat etorrita xedatutakoarekin Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuak emandako idazketan), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 23. artikuluan eta UPV/EHUren indarreko Estatutuetako 59. artikuluan, eta gerenteak hala proposatuta gaia negoziatu eta akordiora heldu ondoren alde sozialarekin AZPko funtzionario eta lan kontratudunen negoziazio mahaiek 2022ko urtarrilaren 28an, 2022ko otsailaren 11n, 2022ko otsailaren 25ean, 2022ko martxoaren 11n, 2022ko martxoaren 25ean, 2022ko apirilaren 7an, 2022ko apirilaren 29an, 2022ko maiatzaren 6an eta 2022ko maiatzaren 12an egindako bileretan, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Onartzea 2022. urteko lan eskaintza publikoa, I. eta II. eranskinetan jasota dagoen moduan.
Bigarrena.– Aldatzea 2019, 2020 eta 2021eko lan eskaintza publikoak, III. eranskinean jasota dagoen moduan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen babesean behin behineko enplegua egonkortzeko egingo diren prozesu berrietan sartzeko aipatu diren baldintzak betetzen dituzten plazak. Hori dela eta, batu egin dira 2019 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzetako plazak eta onartu berri den 2022. urteko lan eskaintzakoak, III. eranskinean jasota dagoen moduan.
Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Leioa, 2022ko maiatzaren 24.
Errektorea,
EVA FERREIRA GARCÍA.
Idazkari nagusia,
AITOR ZURIMENDI ISLA.
I. ERANSKINA
Lehenengoa.– 2022. urteko lan eskaintza publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 23. artikuluak xedaturikoarekin bat etorrita, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileentzako lan eskaintza publikoa onartzen da 2022. urterako, erabaki honetan zehaztutako baldintzen arabera.
Bigarrena.– Lan eskaintza publikoaren kuantifikazioa.
2.1.– II. eranskinean honako hauek agertzen dira:
2.1.1.– 2022ko birjartze tasari dagozkion plaza hutsak, aurrekontuan diruz hornituak daudenak (langile berriak sartzeko prozesua); eta aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarriari dagozkion plazak (enplegu publikoan behin behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeko 2. artikuluaren babesean langile berriak sartzeko egingo den prozesua). Eranskineko taulan zehaztuta daude funtzionarioen kidegoak eta eskalak eta lan kontratudunen kategoria eta espezialitateak, bai eta kolektibo bakoitzari eskainitako plaza kopurua ere.
2.1.2.– Funtzionarioen barne promoziorako plazak. Horietako batzuk ez dira zenbatzen langileen birjartze tasatik datozen plazen gehieneko mugaren barruan.
2.1.3.– Epai judizial irmoaren bidez lan kontratu mugagabea duten langile ez finkoen plazak; eta, epai baten bidez izaera hori modu formalean aitortuta ez izan arren, gutxien dela 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan behin behinean eta etenik gabe beteta egon diren plazak betiere aurrekontuetan diruz hornituta badaude.
Ohiko prozesuko deialdiak eta ezohiko prozesuak batera zein bereizita egin ahal izango dira.
Deialdi horietan adierazi beharko dira zeintzuk diren ezohiko prozeduraren bidez deituko diren plazak, hau da, merezimenduen bidezko lehiaketan sartuko direnak.
2.2.– Kudeaketaren ekonomia, eraginkortasun eta efizientziaren alde, eskaintza hori oraindik deitu gabe dauden aurreko urteetako lan eskaintza publikoekin batera eramango da aurrera (2019 2020 eta 2021eko lan eskaintzak).
2.3.– Deialdietako oinarriak AZPko lan kontratudunen negoziazio mahaietan negoziatuko dira. Ondoren Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaizkio eta, behin onartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dira argitara.
Hirugarrena.– Desgaitasuna duten pertsonak.
1.– Deialdietan ez da ezarriko bazterketarik urritasun psikiko eta/edo fisikoengatik, kasuan kasuko lanak edo eginkizunak betetzeko ezintasunak gorabehera, eta deialdi bakoitza argitaratzen denean indarrean egongo den arautegia bete beharko da.
Bai administrazioak bai epaimahaiek laguntza eskatuko ahal izango diete organo tekniko eskudunei horretarako. Era berean, txostena eskatu ahal izango diote administrazio organo eskudunari, deialdiaren helburu diren lanpostuetan egin ohi diren jardueretan aritzeko hautagaiak daukan gaitasunari buruzkoa.
2.– 2019 2020 2021 eta 2002ko lan eskaintza publikoetako ohiko prozesuetan eskainiko diren lanpostu guztien ehuneko zazpi, gutxienez, gordeko dira, hautaketa probetarako deialdietan, desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten. Desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira Desgaitasuna daukaten pertsonen eskubideei eta haien inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren testu bateratuan hala definitutakoak (4. artikulua, 2. atala). Gutxieneko ehuneko zazpi (7) hori gordetzeko orduan gutxienez eskainitako plazen ehuneko bia (2) adimen desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonek bete beharko dute eta eskainitako gainerako plazak beste edozein desgaitasun mota egiaztatzen dutenek. Hori guztia egingo da betetzeko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateratuko 59. artikulua.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuen kasuan, betetzen ez direnak txanda librera pasatuko dira.
3.– Hautaketa prozesuetan, denbora eta bitartekoei dagokienez, egin beharreko egokitzapenak egingo dira, halakorik eskatuko luketen desgaituentzat, pertsona horien eta gainerako hautagaien arteko baldintza berdintasuna bermatzeko.
Laugarrena.– Barne promozioa.
Barne promozioko prozesuak arautzen dituen legeriari jarraituta, funtzionarioentzako plazen deialdia egiten da.
Barne promozioko hautaketa prozesu horiek egin ahal izango dira eskaintza publikoko ohiko deialdiekin batera edo beste deialdi baten bidez.
Deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan zehaztuko da zein kolektibok parte hartu ahal izango duen eta zeintzuk diren deialdiaren ezaugarriak eta baldintzak.
Bosgarrena.– Lan eskaintza aurrera eramatea.
Lan eskaintza publiko honen helburu diren plazak betetzeko deialdia kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko da 2022ko abenduaren 31 baino lehen.
Hautaketa prozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi beharko dira.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Bat etorrita Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateratuko 70.1 artikuluak dioenarekin, deialdi bakoitzean eskaintzen den plaza kopuruari gehitu ahal izango zaio kopuru horren ehuneko hamarra, betiere I. eranskin honetako bosgarren atalean aipatutako baldintzak betetzen badituzte.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Lan kontratu mugagabea duten langile ez finkoak.
2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko epaiaren bidez lan kontratu mugagabedun langile ez finkoak direnen plazak eskaintzan sartu dira; eta, alde batera utzita noiz aitortu zaien langile horiei mugagabe ez-finkoaren izaera epaiaren bidez, plazen jatorria plaza estruktural gisa 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa denez, enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan sartu dira plaza horiek (merezimenduen bidezko lehiaketa).
Gainera, 20/2021 legean adierazitakoaren arabera, plaza bat enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartzeko arrazoia ez da izango aitortua izatea modu formalean mugagabe ez finkoaren izaera, baizik eta betetzea legean adierazitako gainerako baldintzak (2. artikulua, eta 6. eta 8. xedapen iragankorrak). Beraz, kasuan kasuko lan eskaintza publikoa osatzen duten plazen zerrendan sartu dira, baita ere, lan kontratu mugagabedun langiletzat har daitezkeen pertsonek betetzen dituzten plazak, nahiz eta izaera hori ez izan aitortuta modu formalean epai baten bidez.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egunean bertan sartuko da indarrean.