68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 16 orri.)
- EPUB (131 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1507
892/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Farmazialaria kategorian (Ospitaleko Farmaziako FET lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Farmazialaria kategorian (Ospitaleko Farmaziako FET lanpostu funtzionala).
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO FARMAZIALARIA KATEGORIAN (OSPITALEKO FARMAZIAKO FET LANPOSTU FUNTZIONALA)
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Mediko eta Teknikoa lanbide-taldeko Farmazialaria kategoriako (Ospitaleko Farmaziako FET lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasotako daudenak alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien betekizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Farmaziako Lizentzia edo titulu baliokidea izatea eta Ospitaleko Farmazia espezialitateko titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.
3.– Lehiaketaldiaren garapena.
3.1.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.
Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
Oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, batezbesteko haztatua formula honen arabera lortuko da:
(Ikus .PDF)
Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.
3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:
– Farmaziako Lizentziadun tituluaren edo baliokidearen eta Ospitaleko Farmaziako espezialitatearen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:
– Elkargokide-ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: FARMAZIALARIA, LANPOSTU FUNTZIONALA: OSPITALEKO FARMAZIAKO FET
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
Txanda askeko deialdia: 14 destino.
Sarbide orokorra: 13.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DUTEN FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO FARMAZIALARIA KATEGORIAN (OSPITALEKO FARMAZIAKO FET LANPOSTU FUNTZIONALA)
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ospitaleko farmazialari gisa edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan edo Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Lehen Mailako Arretako farmazialari gisa edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko asistentzia sanitarioan Farmazialaria kategorian ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.
4.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak eta deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den tituluaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.
g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):
– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.
h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
OSPITALE FARMAZIAKO FET
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA
1.– Farmazia-zerbitzuak eta medikamentu-biltegiak. Lege-esparrua. Farmazia-zerbitzu bat planifikatzea eta antolatzea: kokapena, lan-eremuak, funtzioak, prozedura-eskuliburuak, baliabide materialak eta giza baliabideak.
2.– Farmazia-zerbitzuaren kudeaketa ekonomikoa. Erosketen kudeaketa. Izakinen kudeaketa. Kontsumoen azterketa ekonomikoa. Aurrekontuen jarraipena. Adierazleak.
3.– 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, sendagai eta produktu sanitarioen bermeei eta erabilpen arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
4.– Kalitatea kudeatzeko sistemak. Adierazleak. Jardueren plangintza: etengabeko hobekuntza-plana, urteko kudeaketa-plana. Kalitate-plan integrala. Farmazia-zerbitzuaren memoria.
5.– Medikamentuak hautatzea. Farmazia eta Terapeutika Batzordea. Medikamentuak hautatzeko irizpideak. Farmako berriak sartzeko gida (GINF). GENESIS ereduaren ebaluazio-txostena. MADRE programa. Medikamentuen hautaketaren jarraipena eta ebaluazioa. Protokolo farmakoterapeutikoak: emaitzak osasunean eta eraginkortasunaren ebaluazioa.
6.– Gida farmakoterapeutikoa. Ezaugarriak eta edukiak. Baliokidetasun terapeutikoa. Baliokidetasun terapeutikoaren ebidentzia-mailak. Truke terapeutikoa egiteko prozedurak. Truke terapeutikoko programa baten kalitate-irizpideak.
7.– Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Farmazia. Pazientearen etxeko jarraipena egiteko eta asistentzia-trantsizioetan sendagaiak uztartzeko jarduerak. Adierazleak.
8.– Farmakoteknia. 175/2001 Errege Dekretua. Farmacopea Española. Formulario Nazionala. Lokalaren eta ekipamenduaren gutxieneko baldintzak. Lehengaiak eta egokitzeko materiala. Prestatzeko jardunbide egokiak. Forma farmazeutiko ez-esterilak prestatzea. Forma farmazeutiko esterilak prestatzea: nutrizio parenterala, zainbarneko nahasketa, medikamentu zitotoxikoak. Bateragarritasuna, egonkortasuna, kontserbazioa. Unitate zentralizatuak eta automatizazioa prestaketan. Medikamentuak dosi unitarioan berriz ontziratzea. Kalitate-kontrola. Adierazleak.
9.– Medikamentuak emateko eta banatzeko sistemak. Medikamentuak emateko eta banatzeko sistemak. Teknologia berriak aplikatzea (banaketa-sistema automatizatuak, etab.). Teknologia berriak ebaluatzeko irizpideak. Trazabilitatea.
10.– Kontrol bereziko medikamentuak banatzea. Estupefazienteak eta psikotropoak.
11.– Medikamentuak egoera berezietan banatzea. Atzerriko medikamentuen kudeaketa. 1015/2009 Errege Dekretua.
12.– Kanpoko pazienteei medikamentuak emateko unitatea. Unitatearen funtzioak. Legeria. Farmazialariaren funtzioak eta elkarrizketa klinikoko teknikak. Jarduera farmazeutikoen programa kanpoko pazienteentzat. Kalitate-adierazleak.
13.– Medikamentu bioantzekoak. Definizioa. Garapena eta baimena. Lege-esparrua.
14.– Sendagasak. Legeari loturikoak: 1345/2007 Errege Dekretua. Araudi espezifikoa. Farmazialariaren erantzukizuna.
15.– Produktu sanitarioak. 1591/2009 Errege Dekretua.
16.– Medikamentu umezurtzak. Gaixotasun arraroak. Lege-esparrua.
17.– Sistema informatikoak farmazia-zerbitzuetan. Tratamenduak agintzeko eta baliozkotzeko laguntzailea. Segurtasuna. Preskripzio elektronikoarekin agertzen diren errore berriak.
18.– Farmakoepidemiologia eta medikamentuen erabilerari buruzko azterlanak. Medikamentuak sailkatzeko sistemak. 1348/2003 Errege Dekretua. Neurri kuantitatiboko unitateak. Eguneko dosi zehaztua. Azterlan kualitatiboak: adierazleak.
19.– Tratamendu farmakologikoaren indibidualizazioa. Farmakozinetika klinikoa. Farmakogenetika eta farmakogenomika.
20.– Medikamentuei buruzko informazioa. Informazio-iturriak. Datu-basea. Informazioa ebaluatzea. Protokolo terapeutikoak eta praktika klinikoko gidak. Internet eta informazio-bilaketa. Medikamentuen segurtasun-alertak. Pazienteentzako informazioa. Farmazialariaren zeregina medikamentuei buruzko osasun-hezkuntzan.
21.– Farmakoekonomia. Medikamentuen eta produktu sanitarioen ebaluazio ekonomikoa. Ziurgabetasuna doitzea eta tratatzea azterketa farmakoekonomikoetan. Azterketa farmakoekonomikoa egiteko gida.
22.– Toxikologia klinikoa. Intoxikazioak eta agente toxikoak. Intoxikazioen tratamendua.
23.– Farmakozaintza. Farmakozaintzako metodoak. Prozedurak eta emaitzen ebaluazioa. Kontrako efektuen egozgarritasuna. Farmakozaintzako zentroen sarea. 577/2013 Errege Dekretua.
24.– Saiakuntza klinikoak. Saiakuntza klinikoaren alderdi etikoak. Medikamentuen gaineko Ikerkuntzako Batzorde Etikoa. 1090/2015 Errege Dekretua.
25.– Nutrizio artifiziala eta fluidoterapia. Nutrizio parenterala eta enterala. Nutrizio-egoeraren balorazioa. Nutrizioaren eta medikamentuen arteko interakzioak. Farmazialariaren zeregina monitorizazioan eta jarraipenean.
26.– Medikazio-akatsak. Terminologiaren estandarizazioa eta sailkapena. Detektatzeko metodoak. Medikazio-akatsen prebentzioa.
27.– Prestakuntza, ikerketa eta irakaskuntza farmazia-zerbitzu batean.
28.– Monitorizazio eta jarraipen farmakoterapeutikoa. Medikamentuekin lotutako arazoak. Farmakoterapiaren emaitzak ebaluatzea eta erregistratzea.
29.– Farmazia-arreta ospitale-eremuan. Kontzeptua. Garapena. Antolaketa eta metodologia. Pazienteen jarraipena.
30.– Paziente kronikoarentzako farmazia-arreta. Pluripatologia. Polimedikazioa. Depreskripzioa.
31.– Farmazia onkologikoa. Kimioterapiaren printzipioak. Agente antineoplasikoak. Kimioterapiaren toxikotasuna. Tumore solidoen eta tumore onkohematologikoen farmakoterapia. Paziente onkologikoentzako farmazia-arreta.
32.– Paziente immunodeprimituarentzako farmazia-arreta. Infekzioaren prebentzioa eta tratamendu enpirikoa. Immunoterapia, immunoezabatzaileak eta antigorputz monoklonalak. Terapia antibirala.
33.– Paziente kronikoarentzako farmazia-arreta. Adinekoaren terapeutikari lotutako arazoak. Farmakoterapia geriatrikoa.
34.– Pediatriako farmazia. Haurren ezaugarri bereizgarriak. Pediatriako eta neonatologiako farmazia-arreta. Dosifikazioaren arazo espezifikoak.
35.– Farmazia-arreta GIB infekzioa duten pazienteentzat. Farmakoterapia antirretrobirala. Tratamendurako protokoloak. Pazienteen jarraipena.
36.– CBH eta BHB infekzioa duen pazienteari farmazia-arreta ematea. Hepatitis birikoen farmakoterapia. Tratamendurako protokoloak. Pazienteen jarraipena.
37.– Farmazia-arreta esklerosi anizkoitza duten pazienteentzat. Esklerosi anizkoitzaren farmakoterapia. Tratamendurako protokoloak. Pazienteen jarraipena.
38.– Farmazia-arreta larrialdi-zerbitzuan. Jarduerak. Lehentasunak.
39.– Farmazia-arreta kritikoen unitateetan. Jarduerak eta lehentasunak.
40.– Infekzioen Batzordea. Politika antibiotikoa. Antimikrobianoen erabileraren eta kontsumoaren azterketa. PROA programak.
41.– Infekzioen aurkako farmakoterapia. Infekzio nosokomialen kontrola egiteko planak. Profilaxi antibiotiko kirurgikoa.
42.– Hesteetako gaixotasun inflamatorioaren farmakoterapia. Tratamendurako protokoloak. Erabilitako farmakoen ezaugarriak. Pazienteen jarraipena.
43.– Farmakoterapia gaixotasun erreumatiko inflamatorioetan. Tratamendurako protokoloak. Erabilitako farmakoen ezaugarriak. Pazienteen jarraipena.
44.– Farmakoterapia kardiologian. Fibrilazio aurikularra. Sindrome koronario akutua. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
45.– Farmakoterapia gaixo mentalarengan. Eskizofreniaren tratamenduan erabiltzen diren farmakoak. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Kontrako erreakzioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia.
46.– Hemostasiaren farmakoterapia. Koagulazio-faktorea. Sailkapena. Hemofiliak. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Profilaxi tronboenbolikoa. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
47.– Biriketako hipertentsioaren farmakoterapia. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
48.– Fibrosi kistikoaren farmakoterapia. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
49.– Organoen transplanterako farmakoterapia. Parte-hartzea eta jarraipena.
50.– Medikamentuak egoera berezietan erabiltzea: haurdunaldia, edoskitzaroa, giltzurrun-gutxiegitasuna eta gibel-gutxiegitasuna.
51.– Medikamentuen interakzioak. Interakzio farmakologikoen larritasunaren sailkapenak. Praktika klinikoko interakzio ohikoenak: mekanismoa, larritasuna, ebidentzia eta maneiua.
52.– Bioetika eta ospitaleko farmazialaria.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Sociedad Española de Farmacia Hospitalaria (SEFH). Eskuragarri:
2.– Gamundi, MC (koordinatzailea). Farmacia Hospitalaria. I. eta II. liburukiak. 3. edizioa. Fundación Española de Farmacia Hospitalaria. 2002. Eskuragarri:
https://www.sefh.es/biblioteca-documentos.php
3.– Bermejo MT (koordinatzailea). Manual del residente. 2. edizioa. Madril. Sociedad Española de Farmacia Hospitalaria. 2007. Eskuragarri:
https://www.sefh.es/biblioteca-cursos-formacion.php
4.– Sendagaien eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia (AEMPS). Eskuragarri:
5.– UpToDate. Waltham, MA. Eskuragarri:
6.– Micromedex® (Healthcare Series). Thomson Reuters (Healthcare) Inc. Greenwood Village, Colorado, USA. Eskuragarri:
http://www.micromedexsolutions.com/home/dispatch
7.– Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia. Real Farmacopea Española 5. edizioa eta Formulario Nacional 2. edizioa. Madril. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. 2015.
8.– Di Piro JT, Talbert RL, Yee GC, Posey LM, Eds.. Pharmacotherapy. A Pathophysiologic Approach. 11th edition. Mcgraw-Hill. 2020.
9.– Washington Manual of Medical Therapeutics. 36th edition. 2019.
10.– Remington: The Science and Practice of Pharmacy. 23rd edition. 2020.
11.– 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, sendagai eta produktu sanitarioen bermeei eta erabilpen arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
12.– AIDSinfo. U.S. Department of Health and Human Services (HHS).
https://clinicalinfo.hiv.gov/en/guidelines/adult-and-adolescent-arv/whats-new-guidelines
13.– HIV in site. University of California. Eskuragarri:
14.– Burton ME, Shaw LM, Schentag JJ, Evans WE (eds.). Applied Pharmacokinetics and Pharmacodynamics. Principles of Therapeutic Drug Monitoring. 4. edizioa. Baltimore: Lippincott. Williams & Wilkins. 2006.
15.– Beringer, P. 2018. Winter's basic clinical pharmacokinetics. Wolters Kluwer.
16.– Guía de buenas prácticas de preparación de medicamentos en servicios de farmacia hospitalaria. 2014ko ekaina. Eskuragarri:
https://www.sanidad.gob.es/profesionales/farmacia/pdf/GuiaBPP3.pdf
17.– SEFHko GEDEFO taldea. Eskuragarri:
http://gruposdetrabajo.sefh.es/gedefo/
18.– Valverde Molina E. Farmacia pediátrica hospitalaria, 1. edizioa. Madril. Elsevier España. 2011. Eskuragarri:
19.– SEFHko GEDEFO taldea. Eskuragarri:
http://gruposdetrabajo.sefh.es/genesis/
20.– Sendagaien Erabilera Segururako Institutua (ISMP). Eskuragarri:
21.– Hansten PD, Horn JR. Top 100 Drug Interactions: A Guide to Patient Management. H&H Publications. 2021.
22.– Mensa J y cols. Guía terapéutica antimicrobiana. 31. edizioa. Antares Ediciones, S.A. 2021.
23.– Valverde Molina E. Farmacia pediátrica hospitalaria. 1. edizioa. Madril. Elsevier España. 2011. Eskuragarri:
24.– 10 Retos en oncología y farmacia hospitalaria. 2020.
https://www.sefh.es/biblioteca-documentos.php
25.– 10 Temas candentes en farmacia oncohematológica. 2018.
https://www.sefh.es/biblioteca-documentos.php
26.– AEMPS. Informes de posicionamiento terapéuticos. Eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentos-de-uso-humano/informes-de-posicionamiento-terapeutico/
27.– AEMPS. Medicamentos no sustituibles. Eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentos-de-uso-humano/medicamentos-no-sustituibles/
28.– AEMPS. Acceso a medicamentos en situaciones especiales. Eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentos-de-uso-humano/acceso-a-medicamentos-en-situaciones-especiales/
29.– Antibiotikoekiko Erresistentziako Plan Nazionala (PRAN). Antibiotikoen erabilera optimizatzeko programa (PROA). Antibiotikoak erabiltzeko adierazleak. Eskuragarri:
https://www.resistenciaantibioticos.es/es
30.– AEMPS. Notas informativas de seguridad. 2017-2021. urteak. Eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/informa/notasInformativas/medicamentosUsoHumano/seguridad/home.htm
II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Lanbide sanitarioen antolamendurako arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.
9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.
9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.