Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2022ko martxoaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1355

AGINDUA, 2022ko martxoaren 9koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez eguneratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Mentalaren Aholku Kontseiluaren osaera.

Osasuneko sailburuaren 2022ko otsailaren 9ko Aginduak aldatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Mentalaren Aholku Kontseilua, 2007ko urriaren 4an sortutakoa osasun mentalaren arloko aholkularitza teknikorako aholku-organo gisa, Osasun Saileko aholku kontseiluen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.

Dekretu horren 3. artikuluan ezartzen da kontseiluburu batek, idazkari batek eta 17 bokalek osatuko dutela Kontseilua, aipatutako arauaren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz, eta denak ere Osasuneko sailburuak izendatuta.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pertsona hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Mentalaren Aholku Kontseiluko kide:

Kontseiluburua:

José Luis Quintas Díez - Osasun Sailburuordetza.

Idazkaria:

Ana González-Pinto Arrillaga - Arabako ESIko Psikiatria Zerbitzua.

Bokalak:

Osasun Sailaren ordezkaritzan: José Antonio De La Rica Giménez - Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.

Hezkuntza Sailaren ordezkaritzan: Lucía Torrealday Berrueco - Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza.

Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

– Ana Bustinduy Bascaran - Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetza.

– Inmaculada Moro Casuso - Erizaintzako Zuzendariordetza.

– Susana Martín Benavides - Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetza.

Osakidetzako Osasun Mentaleko Zerbitzu Sanitarioen –ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak– ordezkaritzan:

– Edorta Elizagarate Zabala - Arabako AOMSeko zerbitzuburua.

– Aranzazu Fernández Rivas - Bizkaiko B-B ESIko klinika-burua.

– José Uriarte Uriarte - Bizkaiko BOMSeko kudeaketa klinikoko unitateko burua.

– María Ángeles Larrinaga Vélez - BOMSeko Gizarte Lanaren arduraduna.

– Andrea Gabilondo Cuellar - Psikiatra. Gipuzkoako GOMS.

– Rafael Segarra Echevarría - Bizkaiko E-E-G ESIko Psikiatria Zerbitzuko klinika-burua.

– Leire Erkoreka Anda - Bizkaiko B-G ESIko Psikiatria Zerbitzuko klinika-burua.

– Enara Urgoiti Otazua - Donostiako Psikiatria Zerbitzuko erizaina. Gipuzkoa.

– María Ángeles Yáñez Mendizábal - Gipuzkoako GOMSeko psikologo klinikoa.

Gaixotasun psikikoa duten pertsonen eta haien senideen elkarteen Euskadiko Federazioaren (FEDEAFES) ordezkaritzan: María José Cano Mesías - zuzendari kudeatzailea.

Psikiatria Komunitarioaren eta Osasun Mentalaren Elkartearen (OME-AEN) ordezkaritzan: Elida Grande Argudo - Presidentea.

Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen ordezkaritzan: Iñaki Zorrilla Martínez - Presidentea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 9a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala