Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
479

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. urtean Beste Bat-Berritzen arte biziak dinamizatzeko programarako 2021. urteko azken hiruhilekorako eta 2022. urteko lehen hiruhilekorako emandako laguntzen berri ematen duena.

2021eko urriaren 27an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Agindua, Beste Bat-Berritzen arte biziak dinamizatzeko programarako 2021. urteko azken hiruhilekorako eta 2022. urteko lehen hiruhilekorako dirulaguntzak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Agindu horren 10.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala