Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
42

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 16koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez bekak esleitzen baitira, 2021-2022an kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko.

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez, zortzi bekatarako deia egin zen; lau Europako gaien arlokoak ziren, bi atzerrian den euskal komunitatearen modalitatekoak, eta bi kanpo-harremanen arlokoak, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.

Hiru beka-modalitateak instruitzeko organoek behin betiko ebazpen-proposamenak bidali dituzte, dekretu horren 13. artikuluarekin bat etorriz.

Azaldutako guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Beken hautaketa-prozesuan parte hartzeko I. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskabideak ez onartzea, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean jasota dauden eskabideak atzera egintzat jotzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak, Europako gaietarakoak eta kanpo-harremanetarakoak, III. eranskinean zehazten diren pertsonei esleitzea, bertan aipatzen diren destinoetara joateko. Ordezkoen zerrenda ere eranskin horretan jaso da.

Laugarrena.– Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak ukatzea IV. eranskinean zehazten diren pertsonei, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Esleitu gabe uztea atzerrian den euskal komunitatearen arloko bi bekak, ezein hautagaik ez baitu gutxieneko puntuazioa lortu.

Seigarrena.– 2021eko abenduaren 22a izango da beken hasiera-eguna.

Zazpigarrena.- Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 16a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK

1) Europako gaiak:

a) Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 12.1.c) artikuluan ezarritako eskakizuna ez betetzeagatik:

Amann Arévalo, Rafael.

De Diego Manrique, Cecilia.

Verano Agustín, Silvia.

II. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKAERAN

1) Hautaketa-prozesuan atzera egiteagatik:

a) Europako gaiak:

Corrales Rodríguez, Ane.

Pollán Clavero, Asier.

b) Kanpo-harremanak:

Fernández Fernández de Luco, Oihane.

Pérez Fernández, Nuria.

III. ERANSKINA
ONURADUNEN ZERRENDA

1) Europako gaiak:

a) Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

Iragorri Litago, Leire.

Beristain Zugasti, Beñat.

b) Brusela, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza:

Peñalba Martínez Unai.

Vega Carrasco, Ainhoa Karmele.

2) Kanpo harremanak:

a) Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

De La Linde García, Xabier.

Tejedor Castillo, June.

Ordezkoak:

Benito del Valle Solaun, Jon Mikel.

Gotxi Kastrexana, Unai.

IV. ERANSKINA
BEKA UKATU ZAIEN PERTSONEN ZERRENDA

1) Europako gaiak:

a) Idatzizko azterketa ez egiteagatik:

Fernández-Aliseda Tolosa, Maite.

Hidalgo Martín, Marta.

Rodrigo Gallo, Aitziber.

b) Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik:

Rocha Matilla, Ane.

2) Atzerrian den euskal komunitatea:

a) Idatzizko azterketa ez egiteagatik:

Astorga Fernández de Jauregui, Unai.

3) Kanpo harremanak:

a) Idatzizko azterketa ez egiteagatik:

López Roitegui, Aroa.

Unceta-Barrenechea Iribar, Pablo.

Urbina de Eza Baroja, Sheila.

b) Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik:

Armentia Erezuma, Laura.

González Santos, Janire.

Rozadilla Castillo, Paula.

Ureta Ofizialdegi, Garazi.

c) Gutxieneko puntuazioa lortu arren, bekaren bat eskuratzeko behar besteko puntuaziorik ez lortzeagatik:

Corada Cabanellas, Mikel.


Azterketa dokumentala