Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6184

1472/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako deialdiaren xede diren plazak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2018ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2018ko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen (EHAA 44. zk., 2019ko martxoaren 4a). Erabaki horren arabera, txanda irekian 1.083 lanpostu sartu ziren estatutupeko langile finko izateko deialdian. Aipatutako Erabakian adierazi zen, era berean, 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintza 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzarekin batera gauzatuko zela, eta estatutupeko langile finko izateko eta barne-sustapeneko prozesuak batera egingo zirela, lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 26ko Erabakiaren bidez, estatutupeko langile finko izateko Osakidetzako 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdia onartu zen (EHAA, 12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a). Erabaki horren bidez, 2.150 lanpostu sartu ziren txanda irekian, eta 302 lanpostu barne-sustapeneko hautaketa-prozesuen bidez betetzeko deialdia onartu zen. Era berean, Erabakian jasota utzi zen hautaketa-prozesuen arrazionalizazio- eta eraginkortasun-arrazoiengatik, 2018ko abenduaren 17ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez onartutako 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari zegozkion lanpostuei 2019ko abenduaren 26ko Erabakian jasotakoak gehituko zitzaizkiela, eta estatutupeko langile finko izateko prozesuak eta barne-sustapeneko prozesuak batera egingo zirela, oposizio-lehiaketaren sistemari jarraikiz.

2020. urtean, Osasuneko Mahai Sektorialak negoziazio-prozesuari ekin zion Ente Publikoan egin beharreko Enplegu Publikoaren Eskaintza berria onartzeko. Prozesu horrek hainbat bilera ekarri ditu, baina alderdiak ez dira ados jarri.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2018ko abenduaren 17ko Erabakiaren zortzigarren apartatuak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari ahalmena ematen dio deitu beharreko lanpostuak zehazteko ebazpena emateko. Bestalde, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 26ko Erabakiaren zortzigarren apartatuak ahalmena ematen dio Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiari 2018-2019ko EPEa gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak emateko.

Hala, 2018ko abenduaren 17ko eta 2019ko abenduaren 26ko Erabakietan jasotako Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren agindua betetzeko, eta 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren hautaketa-prozesuaren deialdian jaso beharreko lanpostuak zehazteko, honako hau ematen da

EBAZPENA

Lehenengoa.– 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza txanda irekiko 3.233 lanpostuk eta barne-sustapeneko 302 lanpostuk osatzen dute.

Bigarrena.– Guztira, 3.535 plaza sartuko dira deialdian, erabaki honen eranskinean jasotakoarekin bat etorriz. Eranskin horretan, kategoria/lanpostu funtzional, lanbide-talde eta sarbide-txanda bakoitzean eskainiko den lanpostu kopurua zehazten da.

Hirugarrena.– Osakidetzaren 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartu beharreko lanpostuak zehazteko irizpideak honako hurrenkera honetan ezartzen dira:

3.1.– Barne-sustapenaren deialdian.

Barne-sustapeneko txandan sartu beharreko lanpostuak apartatu honetan zehazten den hurrenkeraren arabera hautatuko dira, 302 lanpostura iritsi arte:

1.– 2020ko abenduaren 31n aldi baterako barne-sustapenean betetako titularrik gabeko lanpostu hutsak. Lanpostuak hautaketa-prozesuan sartzeko irizpidea aldi baterako barne-sustapenaren antzinatasuna izango da, hau da, denbora gehien daramatenetatik gutxien daramatenetara.

2.– Beharrezkoa balitz, 2020ko abenduaren 31n titularrik eta okupatzailerik gabeko lanpostu hutsak. Lehenik eta behin, bete gabe denbora gehien daramaten lanpostu hutsak hartuko dira kontuan.

3.– Beharrezkoa balitz, 2020ko abenduaren 31n bitarteko langileek betetako titularrik gabeko lanpostu hutsak. Lanpostu horiek hautatzeko, lotura-data zaharrena hartuko da kontuan. Aipatutako antzinatasuna zehazteko bitarteko langilearen lotura hartuko da kontuan, behin-behineko izendapenetik edota hasiera batetik bitartekoa izatea etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.

4.– Beharrezkoa balitz, 2020ko abenduaren 31n Zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostu hutsak. Lanpostuak hautaketa-prozesuan sartzeko irizpidea Zerbitzu-eginkizunen antzinatasuna izango da, hau da, denbora gehien daramatenetatik gutxien daramatenetara.

5.– Beharrezkoa balitz, 2021eko azaroaren 11n Aldi baterako barne-sustapenean betetako titularrik gabeko lanpostu hutsak. Lanpostuak hautaketa-prozesuan sartzeko irizpidea Aldi baterako barne-sustapenaren antzinatasuna izango da, hau da, denbora gehien daramatenetatik gutxien daramatenetara.

Irizpide horiek adierazitako datan eragindako lanpostuei aplikatuko zaizkie, lanpostu horietan gerora egon daitezkeen aldaketak gorabehera.

Kategoria/lanpostu funtzional bakoitzaren barne-sustapeneko txandaren deialdian jasoko diren lanpostuen informazioa argitara emango da eskainitako kategoria/lanpostu funtzional bakoitzaren 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren oinarri espezifikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

Hala izanik, deialdian jasoko den lanpostu kopurua identifikatuko da eta kopuru zehatza zehaztuko da kategoriaren/lanpostu funtzionalaren, zerbitzu-erakundearen, lantokiaren, antolaketa-unitate eta herriaren, lanaldi-erregimenaren eta hizkuntza-eskakizunaren arabera, derrigortasun-data adierazita, halakorik esleituta badago. Halaber, eskainitako lanposturen batean eskakizun osagarriren bat badago, hura ere zehaztuko da.

3.2.– Txanda irekiaren deialdian.

Txanda irekiaren deialdian sartu beharreko lanpostuak apartatu honetan zehazten den hurrenkeraren arabera zehaztuko dira, 3.233 lanpostura iritsi arte:

1.– Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko ziklo hauek amaitzean esleitu gabe geratzen diren lanpostuak eta esleipendunek hutsik uzten dituztenak (hau da, titularrik gabeko lanpostu hutsak, beteta nahiz bete gade daudenak): 2020ko abenduko zikloa / 2021eko apirileko zikloa / 2021eko azaroko zikloa. Horiek hautatzeko honako hau hartuko da kontuan:

Esleitzen ez diren lanpostuak, bai eta esleipendunek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere, Lekualdatze-lehiaketa amaitzean inork ez baditu betetzen, eskaintzan sartuko dira, hautaketarako lanpostu hauetatik hasita: inork bete gabe denbora gehien daramaten lanpostu hutsak.

Esleitzen ez diren lanpostuen kasuan, bai eta esleipendunek hutsik uzten dituzten lanpostuen kasuan ere, Lekualdatze-lehiaketa amaitzean betetzen badira, okupatzaileen antzinatasun handieneko lotura-data dutenetik hasita egingo da hautaketa. Antzinatasun hori zehazteko, langilea finkoa bada, lanpostu horretan dagoen langilearen lotura hartuko da kontuan. Lanpostua betetzen duena bitarteko langilea bada, aipatutako antzinatasuna zehazteko, bitarteko horren lotura hartuko da kontuan, behin-behineko edo bitarteko izendapena jaso zuenetik, etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.

2.– Beharrezkoa balitz, 2020ko abenduaren 31n titularrik eta okupatzailerik gabeko lanpostu hutsak. Lehenik eta behin, bete gabe denbora gehien daramaten lanpostu hutsak hartuko dira kontuan.

3.– Beharrezkoa balitz, 2020ko abenduaren 31n bitarteko langileek betetako titularrik gabeko lanpostu hutsak. Lanpostu horiek hautatzeko, lotura-data zaharrena hartuko da kontuan. Aipatutako antzinatasuna zehazteko bitarteko langilearen lotura hartuko da kontuan, behin-behineko izendapenetik edota hasiera batetik bitartekoa izatea etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.

4.– Beharrezkoa balitz, 2020ko abenduaren 31n zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostu hutsak. Lanpostuak hautaketa-prozesuan sartzeko irizpidea zerbitzu-eginkizunen antzinatasuna izango da, hau da, denbora gehien daramatenetatik gutxien daramatenetara.

5.– Beharrezkoa balitz, 2., 3. eta 4. irizpideak modu berean aplikatuko dira, dagokion kategoria/lanpostu funtzionalaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko zikloak (2020ko abenduko zikloa/2021eko apirileko zikloa/2021eko azaroko zikloa) behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezarritako irizpideak 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiko kategoria/lanpostu funtzional bakoitzean jasotako lanpostu kopuruaren arabera aplikatuko dira.

Txanda irekiko 1. puntuan adierazitako lanpostuak ezin izango dira ezein mugikortasun-prozesutan sartu.

Txanda irekiko 2., 3., 4. eta 5. puntuetako lanpostuei dagokienez, irizpideak eragindako lanpostuei aplikatzeko, kontuan hartuko dira aipatutako behin betiko barne-mugikortasuneko prozesuak eta Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko zikloak egitearen ondorioz lanpostu horietan egon daitezkeen aldaketak.

2018-2019ko EPEan eskaintzen diren kategorietan/lanpostu funtzionaletan txanda irekian sartzen diren lanpostuei buruzko informazioa arian-arian argitaratuko da horietako bakoitzerako, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko zikloetan eskainitako destinoez jabetzeko epea amaitu ondoren. Horrela, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren identifikatutako zikloetan sartutako kategorietan/lanpostu funtzionaletan eskainitako lanpostuen berri emango da, ziklo horiek amaitu ondoren.

Hala izanik, argitaratuko den lanpostuen informazioak txanda irekian sartuko den lanpostu kopurua identifikatuko du kategoriaren/lanpostu funtzionalaren, zerbitzu-erakundearen, lantokiaren, antolaketa-unitatearen eta herriaren, lanaldi-erregimenaren eta hizkuntza-eskakizunaren arabera, derrigortasun-data adierazita, halakorik esleituta badago. Halaber, eskainitako lanposturen batean eskakizun osagarriren bat badago, hura ere zehaztuko da.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiko kategoria/lanpostu funtzional bakoitzean sartutako lanpostu kopuruaren arabera aplikatuko dira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza arautuko duten deialdiaren oinarriak jasotzen dituzten ebazpenak aldizkari horretan argitaratu aurretik edo aldi berean.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala