Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
5533

EBAZPENA, 2021eko urriaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluak dioenaren ildotik, hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea da Ebazpen honen xedea.

Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen bidez Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen da.

2. artikulua.– Batzorde Bateragilea honako kideok osatuko dute:

– Garazi Urra Errasti andrea, lehendakaria.

– Gorka Zarate Gorostiola jauna, idazkaria.

– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.

– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordearen burua.

– Kepa Iturrioz Rubio jauna, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.

– Pello Aranburu Mujika jauna, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.

3. artikulua.– Azterketa Batzorde Bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.

4. artikulua.– Batzorde Bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurraldeko batzordeburuei dagokie Azterketa Batzorde Bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraz arduratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, berau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 18a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala