161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (299 KB - 7 orri.)
- EPUB (342 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4418
945/2021 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko lehen deialdiko proben behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2021eko urtarrilaren 22ko 20/2021 Ebazpenaren bidez (EHAA, 28. zk., otsailaren 9koa), onartu zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko proben ohiko lehen deialdia.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko martxoaren 10ean emandako 78/2021 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak ekainaren 17an emandako 311/2021 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben behin-behineko kalifikazioak jakinarazi ziren. Aipatu Ebazpena 2021eko ekainaren 17an argitaratu zen Osakidetzako intraneten korporatiboan eta zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan.
Urtarrilaren 22ko 20/2021 Ebazpenaren 11. oinarriak ezartzen du, behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek gutxienez bost egun naturaleko epea izango dutela erreklamazioak Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.
Aipatu urtarrilaren 22ko 20/2021 Ebazpenaren hamabigarren oinarriak ezarritakoaren arabera, behin-behineko kalifikazioen aurkako erreklamazio-epea amaituta eta erreklamazioak ebatzi ondoren, izangaien behin betiko kalifikazioak argitaratuko dira, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,
EBATZI DUT:
Agindua ematea 2021eko ohiko lehen deialdiari dagozkion hizkuntza-esakizunak egiaztatzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean ezarritakoaren arabera. Deialdia Osakidetzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 22an emandako 20/2021 Ebazpenaren bidez onartu zen.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.