Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
115

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 9koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2020ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

2020ko irailaren 2an argitaratu zen EHAAn (172. zk., 3476 zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko uztailaren 21ean emandako Agindua. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuko lantokietan, 2020an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok horren berri izan dezan.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, gorako errekurtsoa jartzeko aukera izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala