Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2020ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5509

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioentzako laguntzak ematen dira.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Arlo edo lurralde eremuak kontuan hartuz ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei 2020. urtean egingo diren ekintzak finantzatzeko.

2. artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituztelako.

3. artikulua.– Dirulaguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 75ekoa izango da. Ordainketa aldez aurretik egingo da, eta betiere dirulaguntza onartu ondoren, deialdiaren aginduko 15.1) artikuluan jasotzen den bezala. Gainontzeko % 25a, «Egindako gastuaren justifikazioa» delako inprimaki normalizatua, behar bezala beteta, eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriak aurkezten direnean ordainduko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena elektronikoki jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 5a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala