Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2020ko abenduaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5406

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 9koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Emaitek Plus laguntza-programarako 2020ko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak gehitzeari.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) arautzen da Emaitek Plus laguntza-programa. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak (2017ko abuztuaren 18ko EHAA, 157. zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduak (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.) aldatu dute.

Bigarrena.– Emaitek Plus programaren agindu arautzailearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez, 2020ko ekitaldirako laguntzetarako deialdi publikoa egin zen.

Hirugarrena.– Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 65.000.000,00 euro bideratuko dira iragarritako laguntzak finantzatzeko, eta, agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urteko deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura bi zenbateko bereizitan banatuko da:

– Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 48.750.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 47.288.000,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 1.462.000,00 euro.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 16.250.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 15.763.000,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 487.000,00 euro.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Hori guztia kontuan hartuta eta Emaitek Plus programako laguntzen 2020ko deialdia arautzen duen 2020ko uztailaren 15eko Ebazpenaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Publikotasuna ematea Emaitek Plus laguntza-programarako 2020ko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 2.360.839,00 euro gehitzeari, erabilgarri dauden aurrekontu baliabideen arabera. Deialdi hori Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen. Zenbateko horren gehikuntza erabiliko da foku anitzeko teknologia zentroetarako emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-graduari eskainitako hasierako zuzkidura handitzeko.

Horrela, 67.360.839,00 eurokoak dira Emaitek Plus laguntza-programaren 2020ko ekitaldia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, honako era honetan banatuta:

– Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 51.110.839,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 49.648.839,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 1.462.000,00 euro.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 16.250.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 15.763.000,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 487.000,00 euro.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala