250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (269 KB - 4 orri.)
- EPUB (266 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5379
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen baitira 2020. urtean.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 171. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea bukatu da, aipatutako aginduaren 9. artikuluarekin bat etorriz. Bada, agindu horren 14. artikuluan ezarritako Balorazio Batzordeak bilera egin zuen eskabideak aztertzeko, eta haiei buruzko ebazpen-proposamena eman zuen 2020ko azaroaren 24an.
Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aginduarekin eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean jasotako proiektuak ez onartzea, kasu edo ontzi horiek ez direlako dirulaguntza jaso dezaketen kasu edo ontzi arautzailetzat hartzen.
Bigarrena.– Dirulaguntzak ematea II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei, han zehazten diren zenbatekoen arabera.
Hirugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.
Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2020ko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz.
Bosgarrena.– Aginduaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak. Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Betiere, diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko epea 2021eko urtarrilaren 15ean bukatuko da.
Seigarrena.– Gastua justifikatu ondoren ordainduko dira agindu arautzailaren kontura emandako dirulaguntzak, dirulaguntzaren indarraldiaren bukaeran eta, betiere, eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.