247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 2 orri.)
- EPUB (254 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5311
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 24koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baitira Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzak, 2020-2021 ikasturtean emango dituzten euskara-eskolengatik.
AURREKARIAK
1.– 2020ko urriaren 9an argitaratu zen EHAAn 2020ko irailaren 1eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, euskara-eskolak ematen dituzten Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
2.– Ebazpen horretako 2. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura berrehun eta berrogeita bi mila (242.000) eurokoa izango dela.
3.– Deialdiaren 7. artikuluak xedatzen du Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirulaguntzen modulua 11,50 eurokoa izango dela talde/orduko, eta dirulaguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko nahikoa ez balira, hainbanatu egingo direla onuradunen artean.
Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren erakundeei bertan zehazturiko zenbatekoa duen dirulaguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau, deialdiaren 8.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 24a.
Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIPURURUA.