237. zk., 2020ko azaroaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (509 KB - 37 orri.)
- EPUB (2071 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5114
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 24koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira 2020. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2020ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2020. urteko deialdia egin zen (martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 46. zk.).
Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zeina deialdi-ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa egin ondoren; eta 2020ko azaroaren 17an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2020ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.
Bigarrena.– Dirulaguntzak ezestea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Baztertzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Atzera egindakotzat jotzea IV. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskaerak.
Bostgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 24a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.