Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2020ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5086

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 13koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko ekainaren 30ean emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko ekainaren 30ean emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz, zeinaren bitartez nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen baita (EHAA, 2020ko uztailaren 17koa, 140. zk.), eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aipatutako Aginduan eskatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (Eranskina).

2. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpenak egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, hilabeteko epea izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 13a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala