177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3528
27/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Osasuneko sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea andrearen merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta, Osasuneko sailburu izendatzen dut.
Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.