177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3525
24/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Pedro María Azpiazu Uriarte jaunaren merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburu izendatzen dut.
Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.