177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3523
22/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Olatz Garamendi Landa andrearen merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu izendatzen dut.
2. artikulua.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen dut.
Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.