177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3522
21/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17. eta 25.2 artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Idoia Mendia Cueva andrearen merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu izendatzen dut.
2. artikulua.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, bai eta lehendakariak agintzen edo eskuordetzen dizkion gainerakoak ere.
3. artikulua.– Eginkizunak betetzeko, Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ez du berariazko egiturarik izango; aitzitik, dagokion sailaren egituraketari eta egitekoei buruzko dekretuan ezarritako organoek beteko dituzte zeregin horiek.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.