Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3521

20/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jaunaren merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu izendatzen dut.

2. artikulua.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, bai eta lehendakariak agintzen dizkion gainerakoak ere.

2.– Eginkizun horiek betetzeko, Jaurlaritzari buruzko Legearen 8. artikuluko d), i), j) eta k) apartatuetan aurreikusitako ahalmenak eskuordetzen zaizkio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeari.

3.– Era berean, lehendakariari dagozkion zuzendaritza politikoko ahalmenei eta Autonomia Estatutuak eta legeek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten ahalmenei kalterik egin gabe, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea izango da, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Estatuarekiko Transferentzien Batzorde Mistoko eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Batzorde Mistoko burua, inplikatutako sailen lankidetza izanik, bakoitzaren eskumenen esparruan.

3. artikulua.– Eginkizunak betetzeko, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak ez du berariazko egiturarik izango; aitzitik, dagokion sailaren egituraketari eta egitekoei buruzko dekretuan ezarritako organoek beteko dituzte zeregin horiek.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala