Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3520

19/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako sailburuek beren eginkizunak utzi dituztela deklaratzen duena.

Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Sailburu hauen kargu-uztea deklaratzea, eta eskerrak ematea Euskadiren zerbitzura egindako lanagatik:

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jaunari, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu gisa.

María Aranzazu Tapia Otaegui andreari, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu gisa.

Beatriz Artolazabal Albeniz andreari, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu gisa.

Ignacio María Arriola López jaunari, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu gisa.

Pedro María Azpiazu Uriarte jaunari, Ogasun eta Ekonomiako sailburu gisa.

Cristina Uriarte Toledo andreari, Hezkuntzako sailburu gisa.

Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andreari, Osasuneko sailburu gisa.

Sonia Pérez Ezquerra andreari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu gisa.

Bingen Zupiria Gorostidi jaunari, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu gisa.

Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz andreari, Segurtasuneko sailburu gisa.

María Jesús Carmen San José López andreari, Lan eta Justiziako sailburu gisa.

2. artikulua.– Karguak uzten dituzten gobernuko kideek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, harik eta gobernu berria karguez jabetu arte.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala