148. zk., 2020ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
SEGURTASUN SAILA
3042
AGINDUA, 2020ko uztailaren 23koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak -erregistro-liburuak- eta Ertzaintzari jakinaraztekoak betetzeko modua garatzen duen agindua, telefonia mugikorreko gailu erabilien eta antzeko beste gailu mugikor batzuen konponketa barne.
ELN-DCG-012/2020-VI
AAAA_ORD_105803/20_11
Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (EHAA, 130. zk., 2020ko uztailaren 3koa), ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak –erregistro-liburuak– eta Ertzaintzari jakinarazteko betebeharrak betetzeko modua garatu zen, telefonia mugikorreko eta antzeko beste gailu mugikor batzuen konponketa barne. Agindu hau EHAAn argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.
Agindu horren eranskinean, 2. eta 3. artikuluetan ezarritakoaren arabera betebeharra duten pertsonek erregistratu eta jakinarazi behar dituzten datuak jasotzen ziren.
Eranskinean jaso behar diren datu jakin batzuk, 2020ko uztailaren 25eko Aginduan finkatutako helburuak lortzeko garrantzi berezia dutenak, ez direla aipatzen ikusita, eranskin hori aldatu egin behar da.
Ondorioz, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 25eko Aginduaren eranskina aldatzea (2020ko uztailaren 3ko EHAA). Agindu horren bidez, ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak –erregistro-liburuak– eta Ertzaintzari jakinaraztekoak betetzeko modua garatzen da, telefonia mugikorreko aparatu erabilien eta antzeko beste gailu mugikor batzuen konponketa barne.
Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 25eko Aginduaren eranskina honela idatzita geratuko da:
ERANSKINA
ERREGISTRATU ETA JAKINARAZI BEHARREKO DATUAK
1.– Establezimenduaren datuak.
– Izen komertziala.
– Sozietatearen izena.
– IFK/IFZ.
– Establezimenduaren helbidea.
– Herria.
– Probintzia.
– Posta-kodea.
– Harremanetarako telefonoa.
– Helbide elektronikoa.
2.– Eragiketaren datuak.
– Erregistro-zenbakia.
– Eragiketa mota.
– Eragiketaren data.
3.– Saltzailearen edo bezeroaren datuak (konponketa).
– Izena.
– Lehen abizena.
– Bigarren abizena.
– Jaioteguna.
– Dokumentu mota (NAN, AIZ edo pasaportea).
– Dokumentuaren zenbakia.
– Harremanetarako telefonoa.
– Helbidea.
4.– Objektuaren datuak.
– Marka.
– Eredua.
– Serie-zenbakia.
– IMEI.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa: zure datu pertsonalak herritarren segurtasunerako garrantzitsuak diren jardueren esparruan egindako tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.
Arduraduna: Segurtasun sailburuordetza – Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroa.
Helburua: jarduerak, ikerketak eta erregistro-liburuak kudeatzea, segurtasun publikorako garrantzitsuak diren jardueren esparruan, eta, bereziki, jardueraren esparruan ondasun erabilien merkataritzari eta telefonia mugikorreko aparatu erabiliak eta antzeko beste gailu mugikor batzuk konpontzeari buruzko informazioa tratatzeari dagokionez.
Legitimazioa: aplikatu beharreko legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua. Interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.
Hartzaileak: Segurtasun-indarrak eta –kidegoak. Epaitegiak eta auzitegiak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, edo datuen tratamendua mugatzeko eskubidea.
Araudia: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa eta 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa –2016/680 (EB) Zuzentarauan xedatutakoaren transposizioa egiten duen araua indarrean jartzen ez den bitartean–.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Agindu hau Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 25eko Aginduaren egun berean jarriko da indarrean. Agindu horren bidez, ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak –erregistro-liburuak– eta Ertzaintzari jakinarazteko betebeharrak betetzeko modua garatzen da, telefonia mugikorreko aparatu erabilien eta antzeko izaera duten beste gailu mugikor batzuen konponketa barne.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 23a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.