Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2020ko ekainaren 25a, osteguna

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
2496

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3. fasea gainditu eta gero.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira agindu honen testuan: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3 fasea gainditu eta gero. Agindu hori 2020ko ekainaren 19ko EHAAn argitaratu zen (120. zk.). Horrenbestez, zuzendu egingo dira hemen.

Eranskinaren 2. puntuan, 2020/2421 (14/4) orrialdean,

honela dio:

«2.– Higiene- eta prebentzio-neurri orokorrak.

2.1.– Jarduera guztietan eskatuko diren higiene- eta prebentzio-neurriak.

Oro har, ezartzen diren berariazko arau edo protokoloei kalterik egin gabe, higiene- eta prebentzio-neurri hauek aplikatuko zaizkie establezimendu, negozio-lokal, erabilera publikoko instalazio eta espazio eta jarduera publiko guztiei:

1.– Jarduera ekonomikoaren titularrak edo, hala badagokio, zentro, instalazio, erabilera publikoko espazio eta erakundeen zuzendariak edo arduradunak ziurtatu beharko du garbiketa- eta desinfekzio-neurri egokiak hartzen direla agindu honetan aipatzen diren establezimendu, lokal, instalazio edo espazioen ezaugarrietarako eta erabilera-intentsitaterako.

2.– Txartelarekin edo gailuen arteko kontaktu fisikorik eragiten ez duten beste bitarteko batzuekin ordaintzea sustatuko da, bai eta horretarako behar diren ekipoak garbitzea eta desinfektatzea ere.»

Baina honela behar du:

«2.– Jarduera guztietan eskatuko diren higiene- eta prebentzio-neurriak.

Eranskinaren 3.7 puntuan, 2020/2421 (14/6) orrialdean, laugarren paragrafoa kendu egin behar da, errepikatuta dagoelako.

Eranskinaren a) apartatuaren 6.1 puntuan, laugarren paragrafoan, 2020/2421 (14/13) orrialdean,

honela dio:

«Dekretu honen datan unitaterako sarbidea tarteko edo atzeko ateetatik finkatuta duten bidaiarien errepideko garraioek erabiltzaileei aurreko atetik sartzen uzteko modua berreskuratu ahal izango dute. Manparak jartzea gomendagarritzat joko da, baldin eta ezinezkoa bada gidari-postua publiko orokorretik isolatzea.»

Baina honela behar du:

«Agindu honen datan unitaterako sarbidea tarteko edo atzeko ateetatik finkatuta duten bidaiarien errepideko garraioek erabiltzaileei aurreko atetik sartzen uzteko modua berreskuratu ahal izango dute. Manparak jartzea gomendagarritzat joko da, baldin eta ezinezkoa bada gidari-postua publiko orokorretik isolatzea.»

Azterketa dokumentala