122. zk., 2020ko ekainaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2464
AGINDUA, 2020ko ekainaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko irailaren 10eko Agindua (haren bidez arautzen dira elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta laguntza horien deialdia egiten, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzera bideratutako parte hartzeko proiektuak garatzeko, 2019-2020 ikasturtean zehar).
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (zeinak alarma-egoera deklaratzen baitu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko) bere 9. artikuluan euste-neurriak ezartzen ditu hezkuntza eta prestakuntza arloetan aplikatzeko, eta bere hirugarren xedapen gehigarrian, ordea, administrazio-epeen etetea ezartzen du.
COVID-19ak eta aipatutako errege-dekretuak laguntza-deialdi honen aplikazio-eremuan eragindako salbuespen-egoerak ekarri du, besteak beste, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etetea eta administrazio-epeak geldiaraztea.
Kontuan izan behar da, halaber, oporraldiaren hurbiltasunak zaildu egin dezakeela diruz lagundutako proiektuak normaltasunez garatzea eskola-eremuan.
Horrenbestez, diruz lagundutako elkarteek eta kooperatibek beren proiektuak gauzatzeko denbora gehiago izan dezaten, honako aldaketa hauek egingo dira 2019ko irailaren 10eko Aginduaren epe jakin batzuetan:
1. artikuluan, 28/3 (2019/4474) orrialdean,
honela dio:
«2. – Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era:»
Baina honela behar du:
«2. Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2019ko uztailaren 1etik 2020ko azaroaren 20ra:»
4. artikuluan, 28/4 (2019/4474) orrialdean,
honela dio:
«1. – Diruz lagundu ahal izango dira 1. artikuluan ezarritako jarduerak gauzatzearen ondorio zuzenak diren gastu arruntak, betiere 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean sortu badira (bi egun horiek barne) eta justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindu badira. Hauek sartzen dira diruz lagundu daitezkeen gastuen artean:»
Baina honela behar du:
«1. – Diruz lagundu ahal izango dira 1. artikuluan ezarritako jarduerak gauzatzearen ondorio zuzenak diren gastu arruntak, betiere 2019ko uztailaren 1etik 2020ko azaroaren 20ra bitartean sortu badira (bi egun horiek barne) eta justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindu badira. Hauek sartzen dira diruz lagundu daitezkeen gastuen artean:»
14. artikuluan, 28/10 (2019/4474) orrialdean,
honela dio:
«3. – Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira, eta 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era artean egin badira, betiere.
4.– Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 17an amaituko da, eta egun hori izango da agiri horiek onartzeko azkena.»
Baina honela behar du:
«3. – Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2019ko uztailaren 1etik 2020ko azaroaren 20ra bitartean sortu badira.
4.– Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 27an amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.»
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 15a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.