97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (429 KB - 10 orri.)
- EPUB (566 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2026
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko apirilaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena, kulturako pertsona profesionalentzat, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaienentzat.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaien kulturako pertsona profesionalei aparteko dirulaguntzetarako deialdia argitara emanten da. Ebazpena 2020ko maiatzaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 87. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:
– 3.1 artikuluan, 2020/1956 (17/2) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
«1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira: kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua).».
Hau esan behar du:
«1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira: kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura edo edo besteren kontura dihardutenak, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua).».
– 3.2 d) artikuluan, 2020/1956 (17/3) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
«d) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan.».
Hau esan behar du:
«d) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan eta Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo alta emanda egotea Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, data horretan edo aurreko jarduera-aldietan.».
– 3.3 artikuluan, 2020/1956 (17/3) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
«3.– Aurreko apartatuko b), c), d) eta e) letretako baldintzak bete behar dira alarma-egoeran zehar eta gutxienez lau hilabetean, hura bukatzen denetik edo baimena ematen denetik jendaurreko kultura- eta arte-ikuskizun eta ekitaldi kolektiboetako jarduerei ekiteko, edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatzari ekiteko.».
Hau esan behar du:
«3.– Aurreko apartatuko b) eta c) letretako baldintzak bete behar dira alarma-egoeran zehar eta gutxienez lau hilabetean, hura bukatzen denetik edo baimena ematen denetik jendaurreko kultura- eta arte-ikuskizun eta ekitaldi kolektiboetako jarduerei ekiteko, edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatzari ekiteko.».
– 5.4 artikuluan, 2020/1956 (17/5) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
«4.– Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.».
Hau esan behar du:
«4.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.».
– 9 a) artikuluan, 2020/1956 (17/7) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:
«a) Gutxienez lau hilabetean jardueran aritzea alarma-egoera amaitzen denetik aurrera, edo baimena ematen denetik aurrera kultura- eta arte-arloko jendaurreko ikuskizun eta ekitaldi kolektiboetara edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatzera itzultzeko.».
Hau esan behar du:
«a) Jardueran aritzea alarma-egoera amaitu ondoren, edo baimena eman ondoren aurrera kultura- eta arte-arloko jendaurreko ikuskizun eta ekitaldi kolektiboetara edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatzera itzultzeko.».
– 2020/1956 (17/10) eta 2020/1956 (17/11) orrialdeetan, I.eranskinean «EJZ epigrafeen zerrenda», hainbat epigrafe gehitzen dira.
Ulergarriagoa izateko, I.eranskin osoa ordezkatzen da Ebazpen honi erantsita datorrenarekin.
– 2020/1956 (17/12) orrialdetik 2020/1956 (17/17) orrialdera, II.eranskinean «Aparteko laguntzetarako eskabidea, kulturako pertsona profesionalentzat, covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaienentzat», 4. eta 7. atalak zuzentzen dira.
Ulergarriagoa izateko, II.eranskin osoa ordezkatzen da ebazpen honi erantsita datorrenarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.