Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2020ko apirilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1796

AGINDUA, 2020ko apirilaren 1ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena. Horren bidez argitaratzen da martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuan arautzen den enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko programaren deialdia, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuak, zeinak Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020rako programa garatzen baitu, kolektibo horientzat finantzaketa-lerroa ezartzen du, gehienez 500 milioi euroko zuzkidurarekin, zirkulatzaileari dagokionez euren beharrizanak betetzeko eta egitura-gastuak estaltzeko.

Dekretuan honako hauek arautu dira: kreditua lortzeko baldintzak, erakunde onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna, maileguen baldintzak, elkarren bermerako sozietateen eta finantza-erakunde laguntzaileen aurrean jarraituko diren izapidetzeko prozedurak. Horretarako, Ogasun eta Ekonomia Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden finantza-erakundeekin.

Dekretu horren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzaketa-lerroen lehenengo deialdia egiten da eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuak aurreikusitako finantzaketa-lerroaren deialdia egitea. Dekretu horrek enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko 2020rako programa garatzen du, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Deialdian, gutxienez 30 milioi euroko zenbatekoa bermatuko da, eta eskari nahikoa egonez gero, 100 milioi eurora handitu ahal izango da zenbateko hori, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Hala ere, Ogasun eta Ekonomia Sailak zenbatekoak berresleitu ahal izango ditu, dekretu honetan azaltzen diren kolektiboetakoren batean finantzaketa-eskaria nahikoa ez den kasuetan.

I. eranskinean, elkarren bermerako sozietate laguntzaileen eta horien sukurtsalen zerrenda dago jasota. II. eranskinean finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.

2. artikulua.– Eskabideak.

1.– Eskabideak eta gainerako dokumentuak elkarren bermerako sozietate laguntzaileen sukurtsaletan aurkeztu behar dira. Bulego horien zerrenda I. eranskinean dago.

2.– Eskabidearen eredua eta formularioak agindu honetako I. eranskinean zehazten diren sukurtsaletan eskuratu ahal izango dira; edo, bestela, Interneteko www.euskadi.eus helbidean.

3.– Agindu honen lehenengo artikuluan ezarritako mailegu-kopurua agortu arteko laguntza emango zaie finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskaerei, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezarritakoa agortu artekoa. Elkarren bermerako sozietate laguntzaileetan sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira eskabideak programan. Maileguen bolumena agortzen denean, gorabehera horren berri emango da, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordearen ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

AZKEN XEDAPENA

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 1a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

I. ERANSKINA
ELKARREN BERMERAKO SOZIETATE LAGUNTZAILEAK

Elkargi SGR www.elkargi.es

https://www.elkargionline.com/ (ESKABIDEAK)

Egoitza nagusia:

Mikeletegi pasealekua 50

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 90 60

Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi.es

Arabako Eskualde Zuzendaritza.

Albert Einstein, 25 – 2.a

Miñaoko Parke Teknologikoa, 05010

Telefonoa: 945 23 12 12

Helbide elektronikoa: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Eskualde Zuzendaritza:

Plaza Biribila 4, 2.

48001 Bilbao

Telefonoa: 94 423 82 28

Helbide elektronikoa: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza:

Mikeletegi pasealekua 50

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 91 77

Helbide elektronikoa: egipuzkoa@elkargi.es

II. ERANSKINA
FINANTZA-ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– KUTXABANK SA

– BANCO SABADELL SA

– BANKINTER SA

– BANCO SANTANDER SA

– BANKOA SA

– BBVA SA

– TARGOBANK SA

– CAIXABANK SA

– IBERCAJA SA

– LIBERBANK SA

– ABANCA SA

– ARQUIA BANK SA

– FIARE BANCA ETICA

– BANKIA SA

Kreditu-kooperatibak:

– LABORAL KUTXA K.K.

– CAJA RURAL DE NAVARRA K.K.


Azterketa dokumentala