Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1777

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2019-2020 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2019-2020 ikasturterako dirulaguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuaz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuaz.

Aipatu aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidulizatua egingo ez zaienik.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala