56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1641
AGINDUA, 2020ko otsailaren 26koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Adikzioen Euskal Batzordearen osaera izendatzeko Osasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 5eko Agindua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira Adikzioen Euskal Batzordearen osaera izendatzeko Osasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 5eko Aginduan, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu baitzen, 2020ko otsailaren 25ean, 38. zenbakian.
2020/1096 (7/5) orrialdean,
Honela dio:
«Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:
Titularra: Begoña Rueda Ruiz.»
Baina honela esan behar du:
«Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:
Titularra: Avelina M.ª Aburto Goiriz.»
Honela dio:
«Psikologoen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:
Titularra: Isabel Martinez Diaz de Zugazua.»
Baina honela esan behar du:
«Psikologoen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:
Titularra: Begoña Rueda Ruiz.»
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 26a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.