210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 3 orri.)
- EPUB (266 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5080
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez aukeratzen baitira EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak, jarduera proiektuak egin ditzaten, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 8ko Aginduak egindako deialdian oinarrituta, eta Hautaketa-batzordeak izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean jasotzen diren itunpeko ikastetxeak aukeratzea, hezkidetzaren eta genero-indarkeriaren prebentzioaren esparruan jarduera proiektuak egin ditzaten 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako.
Bigarrena.– Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euro esleituko zaizkio irakasleen prestakuntza-jardueren gastuei, eskola-komunitatearen gastuei eta proiektuaren koordinazio- eta zabalkunde-ekintzen gastuei aurre egiteko, proiektuak hartu behar dituen hiru ikasturteetatik lehenengoan. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa –dirulaguntzaren % 60– esleitutako dirulaguntza onartu bezain laster egingo da.
b) Gainerakoa –dirulaguntza osoaren % 40– «Hezkidetza – Dirulaguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da; 2020ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.